Urte berriarekin, proposamen berria dakar Errigorak: udazkeneko
saskian dastatu genituen produktuak eguneroko kontsumo ohituretara
ekartzea. Otsailaren 20tik martxoaren 4ra oliba olio birjina estra
eskatu ahal izango da.
Asko gara udazkeneko kanpainako keinuaz harago,
gure kontsumo ohiturak birplanteatu eta, urrunekoen ordez,
urte osoan bertoko jakiak kontsumitzeko prest
gaudenok. Horretara dator #ESKUTIKeskura, Nafarroa hegoaldeko
produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera,
despentsa urte guztirako betetzeko. On egin!