2009-02-27

EGA zaleentzat

Hizkuntzarekin hain mizkin gabiltzan honetan, hona hemen kaleetan aurkitutako hainbat "bitxi"

2009-02-26

Aditzak ez dituzue gogoko?

Ea honekin zerbait gozatzen duzuen.

Ai, ama! AZTERKETA!!!!!!

Egun hauetan inauterien aztoramendua gutxi ez bada, IKASLEEK azterketa izango dutela jakin dute. Eta, nola ez!!!!! Urduri jarri dira. Azterketa!!! Eta gero zer? Notak etxera seme-alabek sinatu ditzaten? Halakorik!!!!
Bada, lasai guztiok, ez da beste munduko ezer izango. Ez da zuen bizitza amaituko. Ahalik eta hobekien egin eta kito!


Zorte on denoi! Eta ez urduri jarri! (ez du merezi)

2009-02-24

Inauteriak

Goizeko 2. mailako ikasleek eta irakasleak Nafarroako inauteriei buruzko murala egin dute.

2009-02-23

Txiokako azken errezeta (momentuz)

SAGAR BUDINA



OSAGAIAK



BUDINA

litro 1 esne

7 arrautza (2 gorringo)

kilo 1 sagar

kilo erdi gurin

150g azukre

karameloa



MARRUBI PUREA

baso 1 esne edo esnegaina

kilo erdi marrubi

200g azukre



EGITEKO MODUA

1. Esnea irakin kanelarekin, bitartean, sagarra zuritu eta gorritu dugu gurinarekin.

2. Moldeari karameloa eman eta ipini sagarrak molde barruan.

3. Irabiatuko ditugu arrautzak eta bi gorringoak.

4. Bota 5 koilarakada azukre

5. Bota esne epela

6. Bota dena molde barruan

7. Sartu labean ordubete 180º maria bainuan.



8. Egin marrubi zatiak.

9. Irabiatu marrubiak, esnegaina/esnea eta azukrea.



10. Zerbitzatu budin xerrak marrubi purearekin.



ON EGIN!

2009-02-22

Goi mailako ariketaren ERANTZUNAK!!!!!!!!!!!

Seinalatu kasu bakoitzean zuzena/egokia dena edo direnak

1. Harreman sexualak / sexu harremanak
2. Legez hori ez da bidezkoa / Legalki hori ez da bidezkoa
3. Lege berria irailean jarriko dute indarrean / Lege berria irailean sartuko da indarrean.
4. Zuzendaritzak argi berdea eman dio proposamenari / Zuzendaritzak ontzat eman du proposamena
5. Legebiltzarrak bihar emango dio argi berdea legeari / Legebiltzarrak bihar onetsiko du legea.
6. Nahi duenean etortzen ahal da / Nahi duenean etortzen al da.
7. Gurasoak eta seme-alabak adostasunera iritsi dira / Gurasoak eta seme-alabak bat etorri dira / Gurasoak eta seme-alabak ados jarri dira
8. Realak eta Osasunak bina enpatatu dute / Reala eta Osasuna 2ra berdinduta geratu dira.
9. Akatsa berak egin zuela aitortu zuen / Akatsa berak egin zuela onartu zuen
10. Amua pikatu du / Amuari heldu dio / Amua heldu du
11. Sendagileak gaixoari: Kendu arropa eta etzan zaitez hor / Sendagileak gaixoari: Erantzi arropa eta etzan zaitez hor
12. Asanblada / batzarra / biltzarra / bilera
13. 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide asko dago egina / 10 kilometro falta bazaizkigu ere, dagoeneko bide luzea dago egina.
14. Zure orrazkerak atentzioa deitu dit / Zure orrazkerak atentzioa eman dit
15. Euria egiteari utzi dio / Dagoeneko ez du euririk ari / Atertu du
16. Ez du euririk ari / Ateri dago
17. Goizeko zazpietan abiatu da, dagoeneko han izanen da / Goizeko zazpietan abiatu da, honezkero han izanen da
18. Opor egunak kendu dizkietenez, baliteke langileak haserretzea / Opor egunak kendu dizkietenez, litekeena da langileak haserretzea / Antza denez, langileak haserre dabiltza, opor egunak kendu dizkiete eta. / Opor egunak kendu dizkietenez langileak haserretu daitezke.
19. Bart gauean ondo lo egin dut / Gaur gauean ondo lo egin dut.
20. Xanpain botila bat edan du / Xanpain botila bat puskatu zion buruan
21. Kamioi bat harri ekarriko dute bihar obrarako / Ur baso bat mesedez, egarri naiz eta.
22. Alfer batzuek zarete / Alfer hutsak zarete.
23. Hotz gutxi egiten du / Ez du hotz handirik egiten.
24. Ez du hainbeste bero egiten / Ez du hainbesteko berorik egiten.
25. Aizu! Atzoko kamiseta berdina daramazu soinean! / Aizu! Atzoko kamiseta bera daramazu soinean!
26. Babarrunak beratzen ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu. / Babarrunak beratzea ahaztu zait; beraz, makarroiak bazkaldu beharko ditugu.
27. Artzain bezala dabil Urbasan / Artzain dabil Urbasan.
28. Liburuen salmenta etxez etxe burutzen da / Liburuak etxez etxe saltzen dira.
29. Sentitzen dut. Bilduta dago / Sentitzen dut. Bilera batean dago.
30. Jo, aita! Zure bizarrak pikatu egiten du / Jo, aita! Zure bizarrak zulatu egiten du.
31. Bonbila erre da / Bonbilla erre da / Bonbilla funditu da / Bonbila funditu da.
32. Lan horretan esku bat botako dizut / Lan horretan lagunduko dizut.
33. Bidaia hori burutu nahi lukete / Bidaia hori egin nahi lukete.
34. 6.000 eurorengatik erosi du / 6.000 eurotan erosi du.
35. Zer da? Arra edo emea? / Zer da? Arra ala emea? / Zer da? Harra edo emea?
36. Gaixoaren osasun-egoera larria da / Gaixoa oso larri dago.
37. Bi ordu eman ditu komunean / Bi ordu pasatu ditu komunean
38. Ama semeari purea ematen ari dio / Ama semeari purea ematen ari zaio
39. Ipuina kontatzen ari zien / Ipuina kontatzen ari zaie.
40. Idoia eskaileran gora igo da / Idoiak eskailerak jaitsi ditu.
41. Ekintza ezberdinak antolatu dituzte / Ekintza desberdinak antolatu dituzte / Hainbat ekintza antolatu dituzte.
42. Desatsegina da / Ez da batere atsegina.
43. Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu geroago / Iaz garaiz abiatu ginen, eta aurten bi ordu beranduago
44. Haize gogorra dago! / Haize gogorra dabil!
45. Hanka inurritu zait / Hanka lokartu zait / Hankak lo hartu dit / Hanka txindurritu zait.
46. Esginzea egin du / Hankan bihurdura egin du / Hanka bihurritu dut
47. Gasolioa asko igo da / Gasolina garestitu da
48. Ikusi duzu filma? Bai, ondo dago / ikusi duzu filma? Bai, eta berriro ikusteko modukoa da.
49. Ez zen erortzen nor zen / Ez zen konturatzen nor zen
50. Irratsaioarekin bukatzeko abesti bat jarriko dugu / Irratsaioa bukatzeko abesti bat jarriko dugu
51. Marian baino hobeto egin dituzte gauzak / Marianek baino hobeto egin dituzte gauzak
52. Sei minutu kendu zizkion Amstrongek Belokiri / Sei minutuko aldea hartu zion Amstrongek Belokiri
53. Faltan botatzen zaitugu / Zure falta sentitzen dugu
54. Burua txurian geratu zait / Zer esan jakin gabe geratu naiz
55. Egon zaitez isilik! / Zaude isilik! (aukera egokiagoa)
56. Zatoz hona! / Etorri hona! / Etor zaitez hona! (aukera egokiagoa)
57. Hogeita batgarren / Bosgarren / hamargarrena / hogeita hamaikagarren / hogeita bagarren (zerrenda honetan bakarra da okerra)
58. Sasoiko dago oraindik Olasagasti / Forman dago oraindik Olasagasti
59. Zu niri ondo erortzen zatzaizkit / Jatorra zara!
60. Gogorki erantzun dio / Gogor erantzun dio
61. Horretarako arrazoi desberdinak daude / Hainbat arrazoi daude horretarako
62. Zinea eta gero afaltzera joango gara / Zinean filma ikusi eta gero, afaltzera joango gara
63. Gaixorik egon zarela enteratu gara / Gaixorik egon zarela jakin dugu.
64. Non dago aita? Lanean dago / Non da aita? Lanean da / Non da aita? Lan egiten ari da/ Non dago aita? Lanean ari da
65. Alfer halakoa! / Alferra halakoa!

2009-02-20

JAI EGUNAK, INAUTERIAK DIRELA ETA


Inauteriak behar den bezala gozatzeko jai egun batzuk ditugu euskaltegian.


Guraso taldeek (Txiokakoak eta Atakoandoa eskolako bi taldeek)

ez dute klaserik otsailaren 23an eta 24an


Iluntze-gaueko taldeek (18:30, 19:00 eta 19:30ean hasten direnek)

ez dute klaserik otsailaren 24an


Goizeko taldeek ( 08:30ean, 09:00an eta 09:15ean hasten direnek)

ez dute klaserik otsailaren 25ean


Mozorro on!!!!!!!!!!!!!!!!! (Ui, ez, mozkor on!!!!!!!!!!!!!!!!!)