Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz bizi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz bizi. Mostrar todas las entradas

2017-06-07

IKASTURTEKO AZKEN PASABIDEKO GALDERA


HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA SAKANAN

ZEIN DATU DA OKERRA?

A) Arbizun erabiltzen da gehien, elkarrizketen %76,8.
B) Helduek gehiago erabiltzen dute euskara gazteek baino, 2 puntu gehiago.
C) Sakanan elkarrizketen %2,3 euskara eta gaztelania ez den hizkuntza batean da.
D) Altsasun, oro har, jaitsi egin da erabilera.

2017-04-30

ETXERAKO TRUKO PRAKTIKOAK HELDU DEN ASTEAN

Heldu den astean bi txandetan (goizean eta arratsaldean) etxerako hainbat truko praktiko ikasiko ditugu Idoia irakaslearekin.

2017-04-24

ELE FESTA MAIATZAREN 6AN

Korrika despedituta....euskara praktikatzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu! 

Oraingoan..Ele festa! Maiatzaren 6an!

Altsasuko Foruen plazan. 

Aurten euskaldundu diren Sakandarrei aitortza egingo zaie, Mintzodromoa ere egingo dugu. Haurren txokoa egongo da eta bukatzeko auzatea!

Joan gordetzen data  zuen egutegietan!


2017-03-06

SAGARDOTEGIRA AFALTZERA




Itsasi euskaltegiko ikasleak eta irakasleak sagardotegira joanen gara afaltzera martxoaren 17an!


2017-03-01

EUSKARAZ BIZITZEN HASTEN 2 (INAUTERIAK)

Atzo hasiera mailako ikasleak eta irakaslea elkarrekin izan ziren Altsasuko inauterietan, euskal kultura ezagutzen eta euskaraz bizitzen.


EUSKARAZ BIZITZEN HASTEN

Atzo Nafarroako bertso lehiaketako final laurdenetan izan ginen KORRIKA arropak eta bestelakoak saltzen.



 Eta gauza polit bat egiten ere bai: duela hilabete euskara ikasten hasi zen ikasleak bertsoen mundua ezagutzeko txirrinta zeukan. Han izan zen bere irakaslea alboan saioaz gozatzeko laguntzen.




Bukaeran oso gustura egon zela aitortu zuten biek.

2016-12-14

PASABIDEKO GALDERA ABENDUAREN 21 ARTE


NONGO EUSKARA DA?




Bizkorratxiko (biluzik)

Ganbaatxua ( ganbara
)
Kaporratza eta ttitteria ( orratza eta ditarea)

Amajuntekua/aittajuntekua (amabitxia/aitabitxia)

Atximatxiya (pipia)

Amimora (armiarna)


a) Arbizukoa

b) Etxarrikoa

c) Urdiaingoa

d) Olaztikoa



ABENDUAREN 14 ARTE ZEN GALDERAREN ERANTZUNA

PASABIDEKO GALDERA


NONGO EUSKARA DA?

pausoka ibili (oinez ibili)
zukua (babarrunak eltzean prestatuta)
atxintxika (txingika)
kibilatu (kili-kiliak egin)
nesaki eta mutiki (neska eta mutila)
artoa yakurri (artoa aletu)
imirrimau (armiarma)






a) Arbizukoa 6 BOTO
b) Etxarrikoa  1 BOTO
c) Urdiaingoa 48 BOTO
d) Olaztikoa 
0 BOTO




Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu!


Sari bikaina Inazio N.k jasoko du.


Zorionak, Inazio!

2016-12-12

BIHAR ETORRIKO DA ALEX SARDUI

Bihar etorriko da Altsasura Iortiara 10:00etan Alex Sardui.


ESAN ETA EGIN bere nobelari buruz hitz egin ahal izanen dugu berarekin.




2016-11-09

KONTZERTURA JOATEKO LAU SARRERA ZOZKETATU DITUGU

BERRIAri esker lau sarrera zozketatu ditugu.

Leire P., Mikel L., Yolanda C. eta Jose Angel L. joango dira dohainik kontzertura.




2016-11-08

ZERTAN ARI DIRA... ETXARRIKO TALDEAN?

Bada, garbigailuak, telebistak eta hozkailuak saltzen eta erosten!

Je, je!



ESKERRIK ASKO, MALEN ETA OLAITZ!

Eskerrik asko, Malen eta Olaitz! Zuen marrazki ederrek euskaltegia apaintzen dute!

2016-11-04

ARTE AZOKA BISITATU GENUEN

Arratsaldeko A1eta Hasiera mailako taldeak Arte Azokara joan ginen.

Ongi pasatu genuen!

Eta fitxa egin genuen!