Mostrando entradas con la etiqueta A1 klaseko lanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta A1 klaseko lanak. Mostrar todas las entradas

2015-01-15

ZERTAN ARI DIRA GOIZEKO A1 MAILAKOAK?

Egun hauetan goizeko A1 mailakoak 

jan dut / jaten dut / jango dut bezalako formak desberdintzen ikasten ari dira eta bakoitza noiz erabili ikasten ari dira.


2014-11-26

MURALA EGITEN

Goizeko A1-2 taldean inguruko natura ezagutzeko lan batzuk egiten ari gara. Horretarako hitz berriak ikasiko ditugu, deskripzioak irakurriko ditugu, deskripzio batzuk idatziko ditugu, iritzia emateko moduak irakurriko ditugu eta esango ditugu...

Eta udaberrian errepaso bat eginen dugu, Sakanako basoetan zehar paseoa emanda!

Gaur murala egin dugu!!


(murala bukatu eta gero ez dugu argazkirik egin. Egiten dugunean jarriko dugu hemen blogean)


2014-04-30

A1 MAILAN LAGUNENDAKO GUTUNAK ETA GAIXO DAUDELA!

A1 mailan lagunendako gutun xumeak idazten ikasten ari dira.

Gaixo daudela eta zer gertatzen zaien kontatzen ikasten ari dira ere.





2014-04-29

NOIZ? ZER ORDUTAN?

Hasiera mailako taldean gaur zer egin duten kontatzen ikasten ari dira eta zer ordutan.

Gaur zazpietan jaiki naiz.

Zazpiak eta laurdenetan dutxatu naiz.

Zazpi eta erdietan gosaldu dut.

...




 
 






2013-11-05

ZERTAN ARI DIRA IRURTZUNGO BI TALDEETAN?

Irurtzungo guraso taldean zalantza adierazten ikasten ari dira. Baita irratiko berriak hobeki ulertzeko lanean ere.

Irurtzungo iluntzeko taldean ipuin klasikoen grabazioak hobeki ulertzeko lanean ari dira. Lagunekin eta familiakoekin egiten ditugun elkarrizketa informalak hobeki egiten ikasten ari dira ere.

2013-10-08

TXITXIYOEKIN HANKA SARTU!

Gaur Etxarri Aranatzeko taldean txitxiyoen (Etxarri Aranatzen txitxiyo) jokua egin dugu.

Partaide bakoitzak 12 txitxiyo dauzka.

Jokoa hasten duenak 12 txitxiyoak bi eskuen artean banatu ditu. Eskuak itxi ditu eta eskuetako bat erakutsi dio taldeko beste bati eta zera galdetu dio: Zer ordu da?

Taldeko beste horrek ordu bat esan behar du, gaueko hamabien eta eguerdiko hamabien artean. Hau da, zerotik hamabira.

Eta eskua zabaldu eta txitxiyoak erakutsi.

Demagun bostak esan duela eta eskuan lau txitxiyo daudela. Ez du aztatu. Aldea ordaindu behar dio, kasu honetan, txitxiyo bat.

Beste adibide bat, demagun zortziak esan duela eta eskuan txitxiyo bakarra dagoela. Ez du aztatu. Aldea ordaindu behar dio, kasu honetan, zazpi txitxiyo.

Beste adibide bat, demagun hamabiak esan duela eta hamabi txitxiyo daudela eskuan. Aztatu du!!!! Beraz, txitxiyo horiek guztiak irabaziko ditu.

Txandaka-txandaka, hainbat truke egin.

Hasieran erraz samarra da bakoitzak zenbat txitxiyo dituen gogoan baitugu, baina trukeak egin ahala, gero eta nahastuago dago eta zailagoa da nork zenbat dauzkan jakitea.

Nahikoa dela deritzogunean, zenbat txitxiyo dauzkagun kontatu dugu.

Gehienak dauzkana irabazle!

Eta zenbat txitxiyo dauzkazue? galdetu diet eta zera esan dute: Ni lau! Ni hamar! Ni hamabost!!! Ni hogei dauzkat!!!

Ene!!! Ni hogei dauzkat??????!!!!!!!
 
Baina, zein ongi pasatu dugun!!!!!!




2013-10-03

A1-A2 mailakoen lehen zikloa


Hiru aste hauetako lanak:

 

*Pertsonak eta lekuak edo gauzak deskribatzen ikasiko dugu.

Horretarako:

Konparazioak egiten ikasiko dugu,

Adjektiboak errepasatuko ditugu eta

Iritzia emateko zenbait esamolde ikasiko ditugu.

 

 

* Normalean egiten ditugun gauzak kontatzen ikasiko dugu.

Horretarako:

Denborazko esaldiak egiten ikasiko dugu,

Ezezko esaldiak errepasatuko ditugu eta

gustuak adierazteko esaldiak berrikusiko ditugu.

2013-06-06

IKASTURTEA DESPEDITZEN ETA..

Hasiera mailakoak ere ikasturtea despeditzen ari dira eta zertan ari dira egun hauetan?

Pertsonen deskripzioak egiten trebatzen ari dira.

2013-05-21

BAI ONGI PASATU DUGULA!!

Fisika, kimika, elektrizitate... esperimentuak egiten!!!!

Arrautza gordin saltaria
sumendia
ura deskonposatu
harea mugikorrak
su itzalgailua
arrautza egosia beirazko potilan sartu
pilotak mugitu ukitu gabe
sumendia
...









ETXARRI ARANATZEN ZIENTZIALARI

Etxarri Aranazko arratsaldeko taldekoen azken eskola egunak dira hauek.
Hori dela-eta, bestelako saioak egiten ari dira. Esate baterako, gaur, Idoiaren laguntzarekin zientzia esperimentuak eginen dituzte.
Ene!!!!!

2013-05-16

POSTALAK JASO DITUGU!!!!!! EA NORI GERTATZEN ZAION HORI ORAIN!

Hara zein postal ederrak jaso ditugun!!!!!! :-)

Baiona, Gaztelugatxeko Donibane, Getaria eta Korellatik!!!!





2013-05-12

ZAHARKITUA GERATU OTE DA?

Seguruenik zaharkitua geratu da postalak idazteko eta bidaltzeko ohitura. Egun guasapa, txioak, feisbuka eta halakoak daude bizi-bizi, eta ez postalak.
Baina batzuk eta besteak lagunekin eta familiakoekin komunikatzeko erabiltzen dira.
Euskaltegiko hasiera mailakoak postalak idazten hasiko dira, eta ia ziur mezu modu moderno horietan erabiliko dute ikasitakoa.

2013-05-11

ARRATSALDEKOEI BAI LAGUNDU ZIEN EGURALDIAK

eta Etxarri Aranazko hainbat etxeren izenak eta historia eta istorioak  ezagutu ahal izan zituzten.
Penaz geratu ziren, ez baitzituzten prestatutako lanak  despeditu, baina beste  egunen baterako badaukate!!!!!







2013-05-10

ERDIZKA EURIAREN ERRUZ

Erdizka utzi behar izan genuen Etxarri Aranatzeko etxeen izenak ikasteko goizekoen ariketa. Euriaren erruz!!!!
Beste egunen batean bukatuko dugu.






2013-05-09

AJOLAZ EGITEA ERABAKI DUGU

Zer egin behar dugun ajolaz? Bada... gure euskaltegiko zaborra hondakin bihurtzea. Hau da, hemendik aurrera txukun eta gaika jasoko ditugu gure hondakinak.

Horretarako eman ditugun pausoak:
- euskaltegiko bi taldetan hainbat egunez zaborrak zein taldetan sailkatzen ziren landu genuen, baita zein talde zeuden ere. Eta ez ziren gutxi atera!!!!
- Sakanako Mankomunitateko teknikari baten hitzaldia bi txandetan.
- beste talde batzuetan birziklapenaren inguruko atazak.
- ikasleekin batera euskaltegiko hondakin motak definitu, euskaltegian  zein zakarrontzi mota behar diren aztertu eta zakarrontzien antolaketa birdiseinatu.

Eta orain animoz eta energiaz beteta, aurrera!!!!!