Mostrando entradas con la etiqueta Sakana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sakana. Mostrar todas las entradas

2017-06-07

IKASTURTEKO AZKEN PASABIDEKO GALDERA


HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA SAKANAN

ZEIN DATU DA OKERRA?

A) Arbizun erabiltzen da gehien, elkarrizketen %76,8.
B) Helduek gehiago erabiltzen dute euskara gazteek baino, 2 puntu gehiago.
C) Sakanan elkarrizketen %2,3 euskara eta gaztelania ez den hizkuntza batean da.
D) Altsasun, oro har, jaitsi egin da erabilera.

2017-05-31

PASABIDEKO GALDERA EKAINAREN 7 ARTE


ARTEAK ETA SAKANDARRAK

Zein dago ongi?

a) Dora Salazar Olaztikoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz Arbizukoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez Arbizukoa, Juanjo Olasagarre Dorraukoa, Itziar Nazabal Altsasukoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.

b) Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Iturmendikoa, Miren Ustarroz Uharte Arakilgoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez Altsasukoa, Juanjo Olasagarre Etxarri Aranazkoa, Itziar Nazabal Etxarrikoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.

c) Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz Arruazukoa, Fran Urias Lixarrengokoa, Castillo Suarez Olaztikoa, Juanjo Olasagarre Arbizukoa, Itziar Nazabal Olaztikoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.


d) Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz Uharte Arakilgoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez Altsasukoa, Juanjo Olasagarre Arbizukoa, Itziar Nazabal Altsasukoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.

2017-04-24

ELE FESTA MAIATZAREN 6AN

Korrika despedituta....euskara praktikatzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu! 

Oraingoan..Ele festa! Maiatzaren 6an!

Altsasuko Foruen plazan. 

Aurten euskaldundu diren Sakandarrei aitortza egingo zaie, Mintzodromoa ere egingo dugu. Haurren txokoa egongo da eta bukatzeko auzatea!

Joan gordetzen data  zuen egutegietan!


2017-03-03

KORRIKA LAGUNAK EGITEN

Egunotan KORRIKA lagunak egiten ari gara Sakanako establezimenduetan.

Eskerrik asko den-denei!


2017-01-10

PASABIDEKO GALDERA URTARRILAREN 18 ARTE


NONGO EUSKARA DA?

bilixkorriko (biluzik)
auzomotojorik (azkar, harrotuta eta urduri)
jauzialfaro (firin-faran, fundamenturik egin gabe)
hautsapur (zerbait azkar egin)
aupas (besoetan hartuta)
aulkeye (tontakeria, pitokeria)
arrekilkorres (bizkar gainean zaldien erara)
yaniaun (herenegun)
 amimoro (armiarma)

a) Urdiaingoa
b) Etxarrikoa
c) Arruazukoa
d) Lakuntzakoa

2016-11-30

PASABIDEKO GALDERA, ABENDUAREN 14 ARTE

Adi! Abenduaren 14 arte da!

NONGO EUSKARA DA?

pausoka ibili (oinez ibili)
zukua (babarrunak eltzean prestatuta)
atxintxika (txingika)
kibilatu (kili-kiliak egin)
nesaki eta mutiki (neska eta mutila)
artoa yakurri (artoa aletu)
imirrimau (armiarma)



a) Arbizukoa
b) Etxarrikoa
c) Urdiaingoa
d) Olaztikoa



2016-10-28

ARTE AZOKA BISITATUKO DUGU

Heldu diren egunetan Altsasuko V. arte azoka bisitatuko dugu.

Hona hemen erakusketari/azokari buruzko informazio osatua:

Arte azokari buruz Guaixen 






2016-06-11

2016KO NANOIPUIN SARIDUNAK


1. maila (A1 eta A2)
 
Lehenengo hasiera

Eneko Pagola Azkarate

Anotz

 Duela urte asko, azken izotz aroa baino lehen, Sakana erdi aldean herri txiki bat zegoen, Etxarri-Aranatz. Bere herritarrak, Sakanako indartsu, harro eta burugogorrenak ziren eta haietatik handiena Patxi zen.
Patxi aspertuta zegoen, herri kiroletan jolasten zutenean beti irabazten zuelako. Orduan, egun batean Patxi mendira joan zen, kobazulo baten bila.
Barruan agure jakintsu bat bizi zen eta Patxi aholku eskatzera joan zen.
-Entzun Patxi, zure herria garrantzitsuena dek, baina Zuk gehiago behar duk. Iparraldera joan eta Itsasoa ezagutu behar duk.- Agureak Patxiri esan zion.
-Benetan? Zer dek hori? – Patxi galdetu zion itxaropentsu.
-Bei! Gure Arbasoek esaten zuten “Lurra bukatzean Itsasoa jaiotzen dek, dena ura dek Zeruarekin elkartu arte”. Ezagutzen duzun ibai handiena baino ur gehiago dauka.
Patxi Etxarri-Aranatzera itzuli zen, zakutoa hartu eta Itsasoaren bila joan zen. Patxik Itsasoa ikusi zuenenan, bere makila lurrean sartu zuen tinko, eta
momento horretan... Bilbo jaio zen!!
Epaaa!!


Gure altxorra

Alberto Urkixo Artola
Altsasu

 Orain dela bi mila urte, erromatar garaian; enperadoreak gure lurraldera zenturioi bat bidali zuen. Bere izena Romulo zen.
Enperadoreak esan zion Romulori:
- Baskoniaren altxorra ekartzen badidazu, erdia zuretzat izango da.
Bi hilabete ondoren, Romulo Sakanako herrialdetik zebilen.
Zamartzera iritsitakoan, agure bat ikusi zuen. Romulok agureari
galdetu zion:
- Nolakoa da zuen altxorra?
- Zoragarria da, baina ez da hain handia. Edozein modutan, gure hizkuntza ikasiko bazenu, handiagoa izango litzateke.
Romulok euskara ikasi zuen, hortaz,gure altxorra aurkitu zuen.
Romara iritsitakoan, enperadorearekin elkartu zen.
- Ekarri duzu altxorra?- galdetu zion enperadoreak.
- Bai ekarri dut, baina ezin dizut eman erdia, ez da posible banatzea, alegia. Nahi baduzu altxor osoa, euskara ikasi beharko duzu.
Eta horrela erromatarrek gure altxorra aurkitu zuten.


 2. maila (B1)

Uso mezularia

Pili Rellán Bautista
Altsasu

 Neguko egun hotz batean, bi lagun paseatzen ari ziren eta bat-batean uso bat zuhaitzetik jaitsi zen, beraien aurrean jarri eta esan zien:
-Uso mezularia naiz, aberatsak izan nahi baduzue,
Beriaineko Baselizara igo behar zarete, hor urrezko
lapiko bat aurkituko duzue eta barruan aberastasunaren sekretua. Baina kontuz, Beriainen
ezin duzue lapikoa ireki edo aberastasuna joango da,
eta betirako zorigaiztoak izango zarete. Lapikoa
Altsasuko SanPedroko Baselizan ireki ahalko duzue.
Eta usoa hegan egiten joan zen.
Lagunak aberastasunaren lapikoaren bila abiatu ziren.
Gero eta elur gehiago zegoen... Azkenik, Beriain
tontorrera iritsi eta lapikoa ikusi zuten. Poliki poliki
lapikoren bila joan ziren eta hartu zuten...baina Tomas oso kuxkuxeroa zen, lapikoa ireki zuen eta....braust!! barrutik usoa atera zen!!
-Kar, Kar!! Esan nizuen lapikoa ez irekitzeko!! Orain
inoiz ez zarete aberatsak izango!
Lagunek elkarri begiratu zioten eta.....zapla!!!
..............
-Beharbada inoiz ez gara aberatsak izango, baina gaur urrezko lapiko batean, usoa afalduko dugu.


3. maila (B2-C1)

Gure amonaren etxea

Joakina Zubiria Galartza

Altsasu

 Txikia nintzenean askotan joaten nintzen Urdiainera amonaren etxera.
Momentu horietatik oso gogorapen onak ditut. Hamabi anai-arreba ziren eta haien artean nire ama bigarrena zen. Amonaren aita eta ama ere bizi ziren etxe hartan. Nik ezagutu nituen.
Etxea Kaluxa kalean zegoen eta gaur ere hor dago. Oso leku polita zen.
Herri barruan eta etxearen aurrean oso ongi apaindutako baratza bazuten ere.
Hainbeste lagun artean oso giro alaia izaten zen etxean.
Aitonak Cementos El Cangrejo-n egiten zuen lana. Langile guztiak bezala egunero hamabi ordu bete behar zituen eta amonak bitartean soroetan, baratzean eta etxean.
Nire amari ere tokatu zitzaion bere puska. Berari haurrak zaintzen eta arropa garbitzen joan zitzaion haurtzaroa eta nerabezaroa.
Etxetik gertu zegoen Iturrizarrera joaten zen arropa garbitzera.
Iturrizarra oso leku polita eta ona zen, baina neguan hotza handia egiten zuen.
Hainbeste ordu arropa garbitzen pasatzeagatik betiko geratu zitzaion mokor mina.
Beste aldetik, nire amona Joakina oso sukaldari ona zen eta beheko su hartan, besterik ez zegoen-eta, zer arrautza frijituak egiten zizkigun. Bere xarma zuen su horrek, edozein janariri zapore berezia ematen zion.
Osaba-izebak eta ama bakoitza bere aldera joan zen, baina halere,edozein aitzakiarekin bueltatzen ziren amonaren etxera.


 Izorratuta geratu nintzen

Jose Mari Rodríguez Mazkiaran
Altsasu

 Altsasuko festetan geunden; oraindik ez dakit nola, baina ligatzen ari nintzen. Ni ligatzen!!!!
Paula Madrilgoa zen; nire adinekoa, nire altuerakoa, ilehoria, begi urdinak eta gorputz ederra zuen.
Aralar tabernako toki pribatura sartu ginen. Han estu besarkatu ninduen eta emeki musu eman zidan. Musuka hasi ginen, zoragarria izan zen ezpain haragitsu eta sentsual haiek musu ematea .Elkarri musu ematen genion bitartean, bere gorputz osoa laztandu nuen eta une hartan nire fluido kimiko
guztiak aztoratuta... Txoria tente, pozik, ez zen habian kabitzen.
Begira geratu zitzaidan. Autoa kanpoan dut, joango al gara Urdiaingo igerilekuko aldera?
Mikrosegundu batean erantzun nion: bai.
Jaiki ginen eta bat-batean Lagun Onak peñaren kide batzuk hiru zaku irinekin sartu zineten eta eskukadaka bota zenituzten. Horrek asma-krisia eragin zion. Kalera atera nuen.
Bertan aita zegoen. Lehenengo etxera eta hurrengo egunean Madrilera eraman zuen. Ez dut inoiz gehiago ikusi.
Taberna garbitzea bost egun kostatu zitzaizuen. Nik oraindik, hainbeste denbora pasatu ondoren, madarikatzen zaituztet.




2016-05-10

ELE-FESTAREN KRONIKA ETA ARGAZKIAK



Guaixeren bidez, hona hemen larunbateko ekitaldiko kronika eta argazkiak.

Ele-festa Guaixen kontatua

2016-04-16

ZEIN DAGO ARBIZUN? ERANTZUNA

a) Itturriuseittu O BOTO

b) Sandindei 63 BOTO

c) Basoitxi O BOTO

d) Batueko 1 BOTO

e) Itxasperri 0 BOTO

Notario aurrean (larunbatetako EGA ikasleen aurrean) zozketa egin dugu eta saria Annek jasoko du.

Anne, bejondeizula!!!

2015-11-19

AZAROAREN 26 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Sakanari buruzkoa da!!!



Zein da gezurra?

A) 1999an Albanokosobarrak Altsasun egon ziren bi hilabetez gerratik ihesi.
B) 1350.urtean Errozen Irurtzunen baino etxebizitza gehiago zeuden.
C) 1898ko San Ferminetan ihes egin zuen zezena Zuhatzun akabatu zuten 1898ko azaroaren 11n
D) 1756an Altsasun eta Olaztin Aralarko San Migel paseatu zuten izurrite beltza

2015-04-28

ETXARRIKO OSASUN ZERBITZUAK EUSKARAZ ERE NAHI DITUGU

Legeak bi hizkuntzetan izan behar duela dio, , baina administrazioak ez du legea betetzen.

Legea betetzea eskatzeko sinadura bilketa egiten ari gara 18 urtetik gorako erabiltzaileen artean.

Erabiltzaileak etxarriarrak ez ezik, inguruko herrietakoak ere badira, pediatrarengana eramaten dituztelako seme-alabak edota Emakumearen Zentroan erabiltzaileak direlako.

Osasun Etxean bertan, Etxarriko udaletxean, Etxarriko liburutegian, ikastolan eta denda eta taberna batzuetan  daude sinadura jartzeko inprimakiak. Adibidiez Karasatorren eta Leku Onan badaude!

Jakina! Euskaltegian ere badauzkagu.