Mostrando entradas con la etiqueta Filmak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Filmak. Mostrar todas las entradas

2016-11-23

ZINEMA EUSKARAZ ALTSASUN

Antolatzaileak: Altsasuko Udala, Sakanako Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernua


2016-09-29

GERNIKA FILMA EUSKARAZ IORTIAN

Gernika filma euskaraz Iortia kultur gunean

Urriaren 6an arratsaldeko 19:00etan Gernika filmaren euskarazko emanaldia izango da Iortia kultur gunean.  Sarrerak 3 euro balio ditu eta salgai daude txarteldegian eta www.iortiakultura.com webgunean ere.

Sinopsia: Gernika (Bizkaia) 1937. urtea. Teresa errepublikako propaganda eta komunikazio burua da. Henry, kazetari estatubatuarra ezagutuko du. Kontra dute giroa baina maitemindu egingo dira. Maitasun istorioa, 1936ko Gerran berriemaile ibilitakoei omenaldia eta garaiko erretratua da filma.

2016-09-23

¿Para qué aprender euskera? 4 / ∞

¿Para qué aprender euskera? Para un montón de placeres y cosas prácticas, como por ejemplo... 

ver cine en euskera
 

#euskarapraktikoa 











2015-12-10

SARRI NEGUKO OPORREN AURREKO FILMAK (JE, JE!) ERRODATZEN HASIKO GARA

Badatoz neguko oporrak. Ez da asko falta. Baina opor horiek hartu baino lehen, filmak!

Sarri hasiko gara errodatzen.

Ea zer nolako uzta ematen duen aurten!





2015-10-23

ASTEAZKENEAN LOREAK FILMA IKUSI GENUEN

Goizeko eta arratsaldeko B2ko ikasleei Loreak filma ikusita zeukaten galdetu eta gehienek ezetz erantzun zutenez, asteazkenean, bi taldeetan ikusi egin genuen.

Gehienei gustatu zitzaien.

Baten batek, gizonezkoa bera, ez zitzaiola gustatu esan zuen, emakumeendako filma zela.