Mostrando entradas con la etiqueta liburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta liburuak. Mostrar todas las entradas

2016-12-12

BIHAR ETORRIKO DA ALEX SARDUI

Bihar etorriko da Altsasura Iortiara 10:00etan Alex Sardui.

ESAN ETA EGIN bere nobelari buruz hitz egin ahal izanen dugu berarekin.

2016-10-27

ALEX SARDUIREN ESAN ETA EGIN IRAKURRIKO DUGU

Ikasturte guztietan bezala udazkena etorri da eta liburua irakurriko dugu. 

Aurten Alex Sarduiren liburua irakurriko dugu. 
ESAN ETA EGIN dauka izena.

Alex Sardui abenduaren 15ean etorriko da Altsasura gurekin eta nahi duen guztiarekin liburuari buruz hitz egitera.

2016-09-20

¿Para qué aprender euskera? 1/ ∞

¿Para qué aprender euskera? Para un montón de placeres y cosas prácticas, como por ejemplo.. leer...

#euskarapraktikoa

2015-12-17

2015-12-01

ARI GARA!

Ongi ulertzea kostatzen ari zaigu, baina oso gustura!

2015-10-05

PATXI ZUBIZARRETAREN BI LIBURU IRAKURRIKO DITUGU AURTEN

Patxi Zubizarretaren bi liburu

Emakume sugearen misterioa

eta

Hiru gutun Iruñetik

2015-07-11

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 6

Etxegiroan webgunea bisitatzea gomendatu nahi dizuegu gaur. Literatura entzuteko lekua.

Hala aurkezten dute egileek euren burua:

Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan.
 
Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera.
Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu.

2015-05-13

IRAKURRI, GOZATU, OPARITU KANPAINA APROBETXATZEN ARI ZARETE?

Topagunea euskaltzaleen federazioak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, euskara elkarteen, liburutegi publikoen eta liburu dendekin batera eta Sakanako Mankomunitatearen babesarekin. Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren  23an, abiatu eta ekainaren 30era arte iraungo du. 
Kanpainaren izenak berak ongi argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:
1.      Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.
2.      Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira bueltatu, eta fitxa bat bete beharko duzu. Fitxa hori beteta, liburutegiko arduradunak erosketa-txekea emango dizu, Sakanako honako liburu denda hauetan  erabiltzeko: Arkatz, Beriain, Kaxeta, Liburunda eta Martxueta.
3.      Oparitu. Azken pausua, liburua opari egitea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketan %25eko beherapena izango duzu, —%50 Sakanako euskalgintzako talde bateko kidea (BIERRIK fundazioko bazkidea esaterako) edo mintzakidea izanez gero. 
Ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera, eta uztailaren 11ra arte txartel horiek liburu dendan erabiltzeko.

2015-04-21

IRAKURRI, GOZATU, OPARITU KANPAINA

2015-01-18

IKASLE OHI BATEN ESKAINTZA

Lehengoan ikasle ohi bat etorri zen euskaltegira. Bera ilustratzailea da. Ipuin bat idatzi eta ilustratu du, baita argitaratu ere.

Euskaltegian salgai jarri ditugu ale batzuk.

2014-12-20

BILBAO - NEW YORK - BILBAO IRAKURRIKO DUTE C1-EKOEK

Goizeko C1 taldekoek udazkeneko ohiko liburuaz gain, beste liburu batzuk ere irakurtzen dituzte ikasturtean zehar.

Urtarriletik aurrera Kirmen Uriberen Bilbao - New York - Bilbao irakurriko dute.

2014-12-17

JON ARRETXEREKIN IZAN GARA GAUR

Jon Arretxek mila kontu kontatu dizkigu,

guk beste mila kontu galdetu ahal izan ditugu

eta oso-oso gustura egon gara!