Mostrando entradas con la etiqueta Goi mailako Klaseko lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Goi mailako Klaseko lana. Mostrar todas las entradas

2014-03-09

EGA PROBETAN MURGILDUTA DABILTZANENDAKO


 

Ez erabili benetako izen-abizenak idazlanetan!

Ahalik eta errealenak idazten saiatu. Benetan gertatu balitz bezala.

Gutunetan adi ibili igorle (ni/gu) eta hartzailearekin (zu/zuek).

Iritzi artikuluetan orokorrakdiren kontuak (denoi gertatzen zaizkigunak) kontatu nahi direnean gu/guk/guri erabili edo haiek/haiek/haiei. Zu pertsona ez.

Blog sarreretan irakurleei keinuak egin, agurtu... zer iruditzen zaizue? Ados zaudete? Zuen iritzia jakin nahi dut. Zuei ere halakorik gertatu zaizue? Zer eginen zenukete zuek halako egoera batean? Bat zatozte nirekin?

Gutun formaletan lekua eta data gutunaren goialdean edo azpialdean.

Altsasu, 2014ko martxoaren 15a

Altsasun, 2014ko martxoaren 15ean

Komunikabideetan argitaratzeko iritzi artikuluei: leku eta datarik ez, izenburua bai, izen-abizenak jarri amaieran bai. Serio idatzi. Estilo dotorean.

Zeure blogean: leku eta datarik ez, izenburua? posible da. Tono “kolokialagoa” erabil daiteke. Baina gogoan izan gai baten inguruko hausnarketa egin dezazun nahi dute.
 

1.Azterketa behar bezala prestatzeko komenigarria izaten da aldez aurretik kalitatezko testuak euskaraz irakurtzea. Ikusi nola aritzen diren idazle onak, aztertu beraien idazkera, eta buruan gorde gehien gustatzen zaizkizun egiturak, hitzak eta esamoldeak.

2.Saia zaitez jarriko dizuten gaia asmatzen. Kontuan izan aztertzaileak arazo bera izaten duela gaia aukeratzeko orduan, eta, horrelakoetan, gaurkotasuneko gaietara jotzen duela gehienetan (egunkarietako berriak, aldizkarietako artikuluak...).
 
3. Praktikatu behin eta berriro, eta, ahal izanez gero, azterketaren baldintzak errespetatuz (denbora, luzera...). Gero, aberasgarria izan daiteke dakien bati testua ematea eta zuzentzeko eskatzea.
 
4.Honaino helduta, ohartxo bat: azterketara prestatuta eramaten diren idazki-zatiei (sarrerak, amaierak) igarri egiten zaie normalean. Batzuetan, tokiz kanpo daude; beste batzuetan, ez dute zerikusi handirik idazlan osoaren maila eta tonuarekin. Hitz batean: ez zaizue komeni horrelakoetara jotzea. Horrek ez du esan nahi, jakina, den-dena inprobisatu behar dugunik. Zenbait gauza landuta eraman daitezke, adibidez, esaldien arteko lotura batzuk etab.
 
5.  Prestatu ondo azterketara eraman behar duzun materiala: NA, boligrafo beltza, ezabagailuak...

6. Aztertzaileek gai edo egoera bat proposatuko dizute idazlanean, eta zuk egoera hori benetakoa balitz bezala jokatu behar duzu. Demagun zinegotzi bati idatzi behar diozula zerbaitetarako. Idatziozu, ba, serio, eta egiazko gutuna bidaliko bazenio bezala, aztertzaileak zinegotzia bailitzan begiratuko baitio mezuaren funtsari.

7. Banatu denbora, hiru ekintza hauek kontuan izanik: eskema, idazlana bera eta zuzenketa. Eskaini aldi bakoitzari merezi dituen minutuak.

8. Eskema egiten emandako denbora ez da lan alferra; izan ere, eskema on batek gaiaren garapen egokia ziurtatzen du, eta inprobisazioa baztertzen. Bestela, ideiak agortu, eta agindutako lerroak idatzi nahian, noraezean ibiliko gara eta betelanean hasiko.

9. Errespetatu ematen dizuten gaia eta proposatzen dizuten idazki-mota. Ez tranparik egin.

10. Irakurri arretaz azterketako oharrak, baina ez kopiatu hitzez hitz argibideetako esaldiak eta adibideak.

11. Idazten hasi baino lehen pentsatu ondo zein den idazkiaren helburua (informazioa ematea, zerbait eskatzea, konbentzitzea...), zein eragin sortu nahi duzun irakurleengan (harritzea, zure aldeko bihurtzea...), nolako tonua erabiliko duzun (formala...), eta abar.

12. Litekeena da euskara zure ama-hizkuntza ez izatea edota gaztelaniaz bezain ongi ez moldatzea. Jakin ezazu euskaraz idazterakoan zure mailak zer edo zer jaitsi behar duela ezinbestez; hau da, erdaraz esaten dituzun gauza batzuk edo esaten dituzun moduan nekez eman ahalko dituzula euskaraz. Hori onartzea eta apaltasunez jokatzea abiaburu ona izaten da.

13. Eginahalak egin euskaraz pentsatzeko, eta ez gaztelaniaz. Egizu kontu gaia ahoz azaldu behar duzula, hizketan. Horrek izan behar du zure abiapuntua, eta hortik aurrera, nahi duzun bezala apaindu idazlana, beti ere, euskal diskurtsoan oinarriturik.

14.Aztertzaileek gutxieneko abstrakzio maila eskatu ohi dute. Istorioak, pasadizoak... ondo daude eta onargarriak dira, gaia eta argudioak biribiltzeko. Baina, maiz, idazlana anekdotetan oinarritzea adierazpen pobreziaren erakusgarri izan daiteke.

15. Komunikagarritasunak izan behar du gure helmuga. Aztertzaileak behin bakarrik irakurri beharko luke esaldi bakoitza; hortaz, ez luke zertan ibili saltoka esanahiari antzemateko. Hori dela-eta, testua zuzentzerakoan kontuan izan behar dugu guretzat argi eta garbi adierazita dagoena irakurlearentzat ilunagoa izan daitekeela. Beraz, zalantzarik badago, hobe berridaztea.

16. Ahalegindu zaitez letra onez idazten aztertzaileak ez nekarazteko; eta letra txikiz; bestela, aztertzaileek ezin dute neurtu nola erabiltzen dituzun letra larriak.

17. Izenburuak, azpi-izenburuak, oin-oharrak eta horrelakoak lagungarriak izan daitezke testua egituratzeko.

18. Erabili lerroaldeak (paragrafoak) azpigaiak garatzeko.

19. On da papera aurreztea, baina utzi arnasten testuari. Marjinak eta zuriuneak eskertzekoak dira, gutxiago idazteko aitzakia gisa hartzen ez badira, behintzat.

20. Idazlanen ehuneko handi batek “ohiko” hasiera izaten du, adibidez: Gaur egun argaltzea da gure gizartea gehien kezkatzen duen gaietariko bat. Ez ahaztu lehen lerroaldeak aztertzailearen arreta erakartzeko balio duela, eta bide ugari dagoela horretarako; horietako bat, originaltasuna.

21. Idazlanaren azken lerroaldearekin agur egiten diozu aztertzaileari. Presaka ibili arren, testu bat ezin da edozein modutan amaitu. Ahalegindu zaitez, beraz, zure idazlanari nolabaiteko betetasuna ematen.

22. Idatzian aurrera egin ahala, kontzentrazioa galdu egiten da askotan, eta, horren ondorioz, akatsak pilatu egiten dira bukaeran. Eutsi kontzentrazioari, izan ere, hasiera onek ez dute ezertarako balio, behin erdialdera helduta hanka-sartze guztiak biltzen badira.

23. Idazten ari zarela, aukeratu hitz egokiak eta zehatzak, azaldu nahi duzuna adierazteko.

24. Gehienez ere 20-25 hitzeko esaldiak idaztea komeni da ideiak jorratzeko. Nolanahi ere, monotonia hausteko, esaldi luzexeagoak eta laburtxoagoak tartekatu, erritmoarekin jokatuz.

25. Testuaren baitan perpausek elkarri uztarturik egon behar dute; eta lerroaldeen artean ere halako lotura bat beharrezkoa da, horrek bideak urratzen baitizkio ideien garapenari.

26. Arestian esan dugu idazten hasi aurretik garbi izan behar dugula zein den gure helburua, baita testuan barrena erabiliko dugun tonua ere. Hori horrela, zenbait idazki formaletan tokiz kanpo egon daitezke honelako esamoldeak: kristona, demasa, tipo, izorratu ...


27. Azterketari askorentzat, puntuazio-zeinuak jartzeko garaian, eta kasurik hoberenean, koma eta puntua besterik ez dago; eta, batzuetan, gaizki erabilita. Gogoratu bestelako zeinuak ere hortxe ditugula eta testua antolatzen laguntzen digutela: galdera eta harridura markak, efektu erretoriko batzuk sortzeko; parentesiak eta marra luzeak, azalpenak esaldi nagusitik kanpo ateratzeko; eta horrela... asko eta asko.


28. Egitura batzuk, nahigabe, errepikatzeko joera daukagu, eta testuak -(e)larik, -z, bait eta horrelakoez betetzen dira. Azterketa egin baino lehen, aztertu zein diren zure errepikapenak eta saiatu kontrolatzen eta parekoak bilatzen.

29. Aztertzaileak ezin du jakin zuk esaldi bat izan duzula buruan eta ez duzula asmatu behar bezala idazten. Ideia bat emateko modu asko dago, eta bide batetik abiatuta irteerarik aurkitzen ez baduzu, atzera bueltatu eta berridatzi beste era batera. Azken batean, zeuk kontrolatu behar duzu arriskua eta, beraz, idazkia; ez alderantziz.


30. Azterketa egin behar duen jende askok uste du gramatikako zailtasunetan oinarritu behar duela bere idazlanaren garapena; hau da, zenbat eta subjuntibo eta baldintza gehiago sartu, orduan eta aukera handiagoa izango duela aztertzaileak liluratzeko, eta ondorioz, azterketa hori gainditzeko. Kontuz horrekin. Idazlan bat ezin da aurrera atera, euskaltegian ikasitako guztia biltzeko aukera izango balitz bezala. Idazlan batean gai bat jorratu nahi dugu ideia batzuen bitartez; horrenbestez,hasierako eskeman jasotakoa garatzera jo behar dugu, ustez nota ona eman behar diguten baina tokiz kanpo egon daitezkeen kontuak bazter utzita.

31. Idazten ari zarela, gelditu noizean behin, irakurri idatzitakoa, eta gustura ez bazaude, berridatzi. Berriro ere gogoratu irizpide nagusia: irakurtzerakoan, zu zeu, trabatuta geratzen bazara, seinale txarra.

32. Amaitzeko hamar edo hamabost minutu falta direnean hasi zaitez zuzentzen, eta ahal dela, modu sistematikoan (ortografia, joskera...).

33. Arreta handiz begiratu aztertzaileek ere arreta handiz begiratuko dituzten gauzak (ergatibo markak, pluralgileak....), edota etxean edo klasean egiten dituzun idazlanetan gehien errepikatzen dituzun akatsak (ergatibo pluralak, erlatibozko esaldiak eta konpletiboak nahastu...).

34. A!, ez ahaztu: aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, begiratu ea nahi gabe arazoren bat sortarazi duzun komunztaduran.

Aholkuak aholku, hona hemen azken gomendio bat, programatik kanpokoa, baina, nire ustez, garrantzitsuena: gozatu idazten eta idatzi gozatuz. Azterketa batek egoera larrian jartzen bazaitu ere, ez ibili estu eta larri: saiatu aztertzaileei erakusten zein ondo idazten dakizun.

Administrazioa euskaraz aldizkaria, 22. alea (moldatua)

2014-03-01

"ENTXUFE" TXIKI BAT

Arratsalde-iluntzeko B2-C1 mailako taldekoek 612 euro liburua irakurtzeko asmoa daukate.
Irakasle arbizuarra daukate.
Liburua Jon Arretxek idatzi du.
Jon Arretxe Arbizun bizi da.
Irakasleak Jon Arretxek liburuak sinatzea lortu du eta ikasleei ilusioa egin die!



2014-02-04

TUTORETZAK EGITEN ARI GARA

Irakasle guztiak banan banako tutoretzak egiten ari dira ikasleekin.

Ikasle bakoitzarekin klaseko martxa, klaseko giroa, norberaren indarguneak, ahuleziak, trebetasunak, hobetu beharrekoak, hobebetzeko aholkuak... komentatuko dituzte.

Ekainean beste horrenbeste eginen da.


2014-01-10

JON ARRETXERI BURUZKO DATU BILKETAN

Goizeko B2-C1 mailakoak eta arratsaldeko B2-C1 mailakoak Jon Arretxeri buruzko datu bilketan ari dira: datu biografikoak, liburuak, lanbidea, afizioak, idazteko estiloa, sariak...

eta datu horiekin guztiekin mural bana egiteko asmoa daukate.

Geroago Jon Arretxeren liburu bat irakurriko dute: 612 euro.
 



2013-12-08

KONTSUMO ZENTZUDUNA GABONETAN

Lehengoan EGA taldean Gabonetan kontsumo zentzuduna egiteko hainbat aholku irakurri genituen; arbelean eskema egin genuen eta elkarri kontatu genizkion.

http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-11-13/036/001/olentzero_zentzuduna.htm


2013-11-12

B2-C1 MAILAKOAK ZERTAN ARI DIREN BADAKIZUE?

Bada, B2-C1 mailakoak idazten ikasten ari dira.

Iritzi artikuluak idazten trebatzen ari dira.

Ideiak paragrafoka antolatu,
ideiak lotzeko lokailuak erabili,
argudioak eta azalpenak ematen trebatu,

bide batez, hiztegia zabaldu...


2013-05-21

BIHAR AZTERKETA EGITERA!!!!

Bihar EGA taldean aritu diren hainbat ikaslek azterketa eginen dute Iruñeko Hizkuntza Eskolan, C1 mailako entzundakoaren ulermen, irakurrritakoaren ulermen eta idazmenaren probak hain zuzen ere.

Zorte on!!!!!!

ETXARRI ARANATZEN ZIENTZIALARI

Etxarri Aranazko arratsaldeko taldekoen azken eskola egunak dira hauek.
Hori dela-eta, bestelako saioak egiten ari dira. Esate baterako, gaur, Idoiaren laguntzarekin zientzia esperimentuak eginen dituzte.
Ene!!!!!

2013-05-09

AJOLAZ EGITEA ERABAKI DUGU

Zer egin behar dugun ajolaz? Bada... gure euskaltegiko zaborra hondakin bihurtzea. Hau da, hemendik aurrera txukun eta gaika jasoko ditugu gure hondakinak.

Horretarako eman ditugun pausoak:
- euskaltegiko bi taldetan hainbat egunez zaborrak zein taldetan sailkatzen ziren landu genuen, baita zein talde zeuden ere. Eta ez ziren gutxi atera!!!!
- Sakanako Mankomunitateko teknikari baten hitzaldia bi txandetan.
- beste talde batzuetan birziklapenaren inguruko atazak.
- ikasleekin batera euskaltegiko hondakin motak definitu, euskaltegian  zein zakarrontzi mota behar diren aztertu eta zakarrontzien antolaketa birdiseinatu.

Eta orain animoz eta energiaz beteta, aurrera!!!!!








2013-05-08

ZABORRETATIK HONDAKINETARA

Bihar euskaltegiko guztiondako Sakanako Mankomunitateko hondakinen teknikarien bisita izanen dugu.
- Birziklatzearen garrantziaren berri izateko.
- Hobeki birziklatzen ikasteko.
- Hondakinak biltzeko sistemak azaltzeko.
- Birziklatzeko modu bat den konposta ezagutzeko.
- Gure zalantzak argitzeko.
....
Bi txanda izanen ditugu:
1. 09:30ean Iortian
eta
2. 18:00 euskaltegian


2013-02-26

EGAkoen bideoklipa

KORRIKA 18rako bideoklip lehiaketa antolatu da.

KORRIKAko kanta hartu behar da oinarritzat.

Kasualitatez, edo ez kasualitatez, Gabonetarako bideoak egin genituen euskaltegian, elkarri erakusteko.

EGAkoen bideoa KORRIKA 18ko kanta erabiliz egin zen.

Klasean komentatu eta gero, lehiaketara bidaltzea erabaki genuen.

Hona hemen:





2012-12-04

ZERTAN ARI DIRA EGA TALDEAN EGUN HAUETAN?

Ba, besteak beste honelakoekin jo eta ke!!!


2012-11-19

ZERTAN ARI DIRA GOIZEKO C1 TALDEKOAK?

ZERTAN ARI DIRA GOIZEKO C1 TALDEKOAK?

- Aktualitatekoak diren gaien inguruko ahoz eztabaidatzen: erlijioa eskolako ikasgai bai/ez, zaborrak biltzeko sistemak: zakarrontzien bidez, atez atekoaren bidez...

- Gai horien inguruko iritzi-artikuluak idazten trebatzen.

- EGA probako atarikoak egiten.

2012-07-05

AHTa Sanpedron

2009 urtean jadanik euskaltegiko ikasle batzuek abisatu zuten!!!!!
Ipuin hau Altsasuko Kima taldeak antolatutako ipuin lehiaketara aurkeztu zuten.

2012-05-09

IPUIN SARITUAK I

3. mailan Sakontze taldeko Maiteren eta Melanieren ipuinek jasoko dute saria.

Maiteren ipuinak KARMELEREN SEKRETUA izenburua dauka.
Melanieren ipuinak, berriz, ZIN EGITEN DIZUT izenburua dauka.

KARMELEREN SEKRETUA Gerra zibilaren ondorengo urte latzetan kokatuta dago. Olaztiko neskatxo bat da protagonista. Gaztea zen eta bizitzaz eta festaz gozatu nahi zuen, baina familiaren egoerak beste lan batzuk egitea ere eskatzen zion.
ZIN EGITEN DIZUT ipuinean Urbasa da protagonista, bere edertasunarekin eta historian zehar bertan gertatu diren kontuekin, Gerra zibileko gertaera lazgarriak kasu. Hau guztia oso modu poetiko eta goxoan kontatuta.

2012-01-31

EUSKARAREN JATORRIARI BURUZKO TEORIAK

Orain dela aste bete, bideo bat ikusi genuen, gero irakurri testu bat eta honetaz gure teorioak ekartzen dugu zuentzat,.. eta zuen iritziak ondo hartuko dugu.


..bere sustraiak ezezagunak dira, ..teoria asko daude ..baina baztertu egin dituzte hizkuntzalariek eta zientzialariek.
.
..beste hizkuntza batzuen arteko ahaidetasuna bilatzea izan da, ata hizkuntza horien artean afrikarrak, ..kaukasiarrak, ...hildako hizkuntzak, ...

Badago euskararen ahaiderik?

Ez dago ahaideturik  beste inongo hizkuntzarekin, beste hizkuntza batzuekin komparatu dute, ahaidetasun edo antzekotasunen bat bilatu nahirik. Hizkuntza batzuk afrikarrak dira, beste batzuk kaukasiarrak eta mediterraneoko hizkuntza pre-indoeuroparrak. Badago beste teoria, euskal-iberiar edo protoeuskara. Hipotesi horren arabera, euskara eta iberiarra bera izango lirateke. Ikerketak bukatu eta gero orain arte ez dakite nondik datorren Euskara. Bakarrik dakigu ahoz-aho transmititzen dela.
Euskara gure altxorrik maitatuena

Euskararen sustraiak ezezagunak dira, ez dago bere ezaugarriak dituen beste hizkuntzarik. Hizkuntzalarien iritziz, euskara ez dago ahideturik beste inongo hizkuntzarekin eta ikerlari ugari izan arren beraien artean ez dira adostasun batera ailegatu. Esan beharra dago euskaraz idatzitako lehenengo itzak akitania eta pirinioetan agertu zirela. Euskaldunek belaunaldiz belaunaldiz kontserbatu eta pasa behar dugun altxorra dugu euskara.

2011-09-17

Haiek garaiak!!!!

Ikasturtea hasteko irrikan!

Begira EGAkoen ahozko probarako prestatzeko "eskema" hau!!!



2011-05-15

Majo gabiltza EGA taldeak!






Berria egunkariko berria hartu, irakurri, "nahaspila hau" sortu eta gero... KONTATU!
(Ezkerreko marrazkiari ez erreparatu, mesedez! Beste kontu bat da. Interesa badaukazue galdetu Asun delako bati)