Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas

2017-04-24

KLASEAN ETA KLASETIK KANPO!

Joan den larunbatean elkarrekin Putterri mendira joan ziren B1ekoak

eta elkarrekin bazkaldu eta pote bat hartu!



2016-11-29

BOTANIKA SAIO PRAKTIKOA

Botanika ikastaro txiki praktikoa atzo arratsaldeko A2 taldean. 
Aupa, Jaione eta taldea!



2016-11-12

HORRELAKO BISTEKIN EMAN DAITEKE KLASE!

Altsasuko euskaltegian oso ongi gaude, oso ongi, baina ez daukagu bistarik.

Etxarriko klasean (kultur etxean ematen dugu klase), ordea, hara!


2015-05-28

GAUR GOIZEAN NEPALEN IZAN GARA

Duela urte batzuk euskaltegiko irakasle bat Nepalen izan zen, Khumbu bailaran zehazki. Everest, Lhotse, Pumori, Nuptse, Ama Dablam, Cho Oyu, Makalu mendiak ikusten.

A1 eta A2 mailako ikasleek atzo bidaia ongi ulertzeko lanketa egin zuten: paisaiaren ezaugarriak, altuera gaixotasuna, elikadura...

Gaur bidaiaren diapositibak ikusi ditugu.


2015-05-26

A1 MAILAKO IKASLEEK ARAZTEGIA BISITATUKO DUTE

Arratsaldetan A1 mailan  ari diren ikasleek aste honetan, ostegunean seguruenik, txangoa egingo dute. Urdiain-Altsasuko araztegia bisitatuko dute.

Gure etxeetan kontsumitzen (eta zikintzen) dugun ura nora joaten den eta ur hori nola garbitzen (arazten) den ikasiko dute.
Naturaren zaintzari dagokionez zein ohitura on eta zein ohitura txar dauzkagun ikasiko dute.

2015-05-24

ELKARTASUNEZKO KONTSERBA LOTEAK

Otsailean 3.000 despentsa bertoko 45.500 litro olioz bete ostean, kontserba loteen txanda izango da maiatzaren 14tik 26ra


Nafarroa hegoaldean ekoiztitako 6 kontserba lote eskainiko ditugu, auzolanean, ingurumenari eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera emanez.


 BARAZKI MENESTRA 720 ml-ko 12 poto 36 euro
POTXAK  720 ml-ko 12 poto 34 euro
ORBURUAK 720ml-ko 12 poto 41 euro
PIKILLO PIPER OSOAK 425 ml-ko 12 lata 35 euro
PIKILLO PIPER EKOLOGIKOAK 250 ml-ko 12 poto 41 euro

ZAINZURIAK 425 ml (8-11 ale) 10 lata 30 euro
  
Nahi dituzu? Zatoz euskaltegira eta egin eskaera!

2015-05-20

BIZI BARATZEA LIBURUAREN AURKEZPENA

Bihar, maiatzak 21, Jakoba Errekondo ezagunak bere liburua aurkeztuko du.

Zure baratzea gauzatzen hasteko asmotan bazabiltza edo jada hasita bazara, Jakoba Errekondo paisajistak egin berri duen liburua zuretzat da. Bizi Baratzea. Garaian garaikoa garaiz du izena eta bertan, hainbat aholku aurkituko duzu modu atsegin eta ulerterrazean. Errekondoren hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak.

ARGIAren eskutik argitaratu den liburu honek Donostiako Udalaren, Kutxa Ekogunearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gureak Taldearen babesa jaso du.

Beraz, bihar, maiatzak 21, Etxarri Aranazko liburutegian arratsaldeko 19:00etan.

Antolatzailea: Mandoibai elkartea


2015-05-17

BAI GUSTURA BEHITEGIA EZAGUTZEN!

Kontu eta bitxikeria asko kontatu zizkigun Aberrik.

Guk galdera asko egin genituen eta Aberrik denak erantzun zizkigun.

Eta behiekin eta txahalekin pixka bat jolastu ginen

Benetan ongi zainduta dauzkate behiak Jeingenekoan!

Eskerrik asko, Aberri Barandalla!