Hona hemen lotura. Egin klik gainean.
Ele Festaren berri Guaixen
Argazkiak: Guaixe
Mostrando entradas con la etiqueta Altsasu. Mostrar todas las entradas

2017-05-08
2017-04-24
ELE FESTA MAIATZAREN 6AN
Korrika despedituta....euskara praktikatzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu!
Oraingoan..Ele festa! Maiatzaren 6an!
Altsasuko Foruen plazan.
Aurten euskaldundu diren Sakandarrei aitortza egingo zaie, Mintzodromoa ere egingo dugu. Haurren txokoa egongo da eta bukatzeko auzatea!
Joan gordetzen data zuen egutegietan!

Etiquetas:
Aldarrikapenak,
Altsasu,
Euskara praktikoa,
Euskaraz bizi,
Mintzakide,
Sakana,
Sakanako Mankomunitatea
2017-04-06
2017-03-25
2017-03-06
2017-03-01
EUSKARAZ BIZITZEN HASTEN 2 (INAUTERIAK)
Atzo hasiera mailako ikasleak eta irakaslea elkarrekin izan ziren Altsasuko inauterietan, euskal kultura ezagutzen eta euskaraz bizitzen.
Etiquetas:
A1maila,
Altsasu,
Berri onak,
Berriak,
euskal kultura,
euskaltegiko taldeak,
Euskaraz bizi
2017-02-15
INAUTERIEN BERRI JABIREKIN
Gaur goizeko hainbat talde Iortia kultur etxean izan gara. Inauterien berri jaso dugu.
Eskerrik asko, Jabi Trapero!
Eskerrik asko, Jabi Trapero!
2016-12-21
2016-12-20
2016-12-15
2016-12-14
2016-12-13
2016-12-12
BIHAR ETORRIKO DA ALEX SARDUI
Bihar etorriko da Altsasura Iortiara 10:00etan Alex Sardui.
ESAN ETA EGIN bere nobelari buruz hitz egin ahal izanen dugu berarekin.

2016-11-26
GEU ERE #ALTSASU MANIFESTAZIOAN
Geuk ere #altsasu manifestazioarekin bat egin genuen eta irakasleak eta ikasle asko-asko manifestazioan izan gara.
Manifestazioko argazkia Guaixekoa da.
2016-11-23
2016-11-04
ARTE AZOKA BISITATU GENUEN
Arratsaldeko A1eta Hasiera mailako taldeak Arte Azokara joan ginen.
Ongi pasatu genuen!
Eta fitxa egin genuen!
Ongi pasatu genuen!
Eta fitxa egin genuen!
Etiquetas:
Altsasu,
Berri onak,
Berriak,
Euskara praktikoa,
Euskaraz bizi,
Kultura orokorra,
Txangoak
2016-10-28
ARTE AZOKA BISITATUKO DUGU
Heldu diren egunetan Altsasuko V. arte azoka bisitatuko dugu.
Hona hemen erakusketari/azokari buruzko informazio osatua:
Arte azokari buruz Guaixen

2016-10-07
YAKUSI ALTSUKO ESKUERIA BIDEO LEHIAKETA
Altsasuko Udalak antolatu du bideo-lehiaketa, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz.
Informazio hau Guaixetik hartu dugu.
Altsasuko hizkeran egindako bideoak edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituzten bideoak. Horiek dira Yakusi Altsuko eskua bideo-lehiaketara aurkeztu daitezkeen lanak. Bideoak taldeka edo kuadrillaka egin behar dira, bakarkako lanik ez baita onartuko. Talde edo kuadrilla bakoitzak nahi adina bideo aurkeztu ditzake. Haien iraupena 5 eta 10 minutu artekoa izanen da. Lehiaketara aurkeztuko diren bideoen gaia librea da. Animazio lanak ere onartzen ditu antolakuntzak.
Lehiaketako araudian jaso denez, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta ez dira onartuko, eta horiek agertzen dituzten bideoak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Bestalde, musika, norberak egina edo bakarlari edo talde bati hartua dela ere, euskarazko hitzak izan behar ditu. Nolanahi ere, hitzik gabeko musika ere ametitzen da. Lehiaketan parte hartzen dutenek honako bideoak aurkeztean honako datuak aurkeztu beharko dituzte: izenburua, taldearen edo kuadrillaren izena, taldekideen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
Altsasuko Udalak antolatu du bideo-lehiaketa, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Udalak jasotako bideoak Interneten jartzeko eta jendaurrean proiektatzeko eskubidea izanen du.
Hiru sari
Lehenengoa, Altsasuko Dendarien Elkarteko establezimenduetan gastatzeko 300 euro. Bigarrena, Altsasuko jatetxe batean lau pertsonendako afaria (100 euroko gastua gehienez). Sari berezia: Altsasuko hizkera hobekien erabiltzen duenari Sakanako gaiei buruzko liburu-sorta emango zaio Sakanako Mankomunitatearen funtsetik. Epaimahaia hiru adituk osatuko dute. Kalitate teknikoa, originaltasuna, sormena eta Altsasuko hizkera kontuan hartuko dituzte.
erregistroa@altsasu.net
Bideoak e-posta helbide horretara Wetransfer bidez bidali behar dira. Azaroaren 15a despeditzen da epea.

2016-09-30
Irigoien: "Aurreko urtean 10 talderekin hasi genuen ikasturtea AEK-n, eta aurten 15 talderekin"
Elkarrizketa hau Guaixekoa da.
1. Zer moduz hasi du ikasturtea Sakanako AEK-k?
A: Ongi, uste baino hobeto. Aurreko urtean 10 talderekin hasi genuen ikasturtea eta aurten 15ekin. 20 ikasle inguru gehiago dira. Gainera, 15 taldeak behar den bezalako irakasle kopuruarekin sortu dira, borobil-borobilak. EGA ateratzeko klaseak larunbatean dira, eta badira ikasle batzuk klaseak astean zehar eman nahiko lituzketenak. Hortaz, EGA talde bat sor daiteke astez, baina ez da aparteko beste ezer aurreikusten.
2.Asko eta ongi erakusten duzuenaren seinale.
A: Baietz pentsatzen dut. Klaseak astelehenean hasi genituen eta San Juan aurretik, ekainaren 15ean despedituko ditugu. Matrikulazio epea despeditzear dago, baina norbaitek euskara ikasi nahi badu, kurtso guztian zehar nahi duenean lasai asko etor daiteke AEK-ra izena ematera. Bere maila ikusita erabakiko da zein taldetan egonen litzatekeen hobe. Epe bat ematen zaio probatzeko eta ikusten badu bere burua ez dagoela oso kokaturik taldez aldatzen zaio, eta kitto.
3. Aurtengo berrikuntza, Altsasuko euskalkia erakusten hasi behar zaretela. Nola sortu zen ideia?
A:Bueno, Altsasukoa baino gehiago Urdiaingoa, edo Burundakoa… ez dakit. Altsasun aurreko urtean Altsun Eskuaz taldea sortu zen, bertako euskalkiarekin interesa zuena. Bi astetik behin euskaltegian geratzen ginen eta jokoren bat edo beste egiten genituen, euskalkiaren esateko moduak eta beste lantzeko. Norbaitek planteatu zuen ea euskalkia ikasteko ikastaro serio bat egin genezakeen. Jendeak izena eman du, eta hor gabiltza.
4. Karmele eta June, zergatik animatu zarete Burundako euskalkia ikastera?
K: Lagunekin hitz egiten ideia polita iruditu zitzaidan. Ez nekien Altsasun euskalkia bazegoenik edo behintzat jendea bazegoela horren atzetik. Ideia polita iruditu zitzaidan, Altsasuko herriak euskara gehiago erabiltzeko edo bultzatzeko.
J: Altsun Eskuazen hasi nintzen hasieratik. Gazteok bageneukan euskara batu pedante hori ez den beste euskalki bat erabiltzen hasteko gogoa. Helburu horrekin, ea aurrera goazen.
K: Astelehenean hasi ginen. 9 ikaskide gara, gazteenak 23 urte ditu eta 36 zaharrenak. Gogo handiekin gaude.
J: Lau egun gehiegi iruditzen zitzaigun eta astelehenetan eta ostegunetan emango ditugu klaseak, 20:00etatik 22:00etara. Oraindik izena emateko aukera dago. Denak hasi berriak gara, gogo askorekin gaude eta farre batzuk botako ditugu, giro onean. Gazte talde handi bat dago Altsun Eskuaz egitasmoaren atzean, gogoekin, nahiz eta igual ikastarora ezin diren etorri. Baina uste dut Mintzakide taldea ere atera ahalko dugula.
5. Mintzakide taldea ere sortuko duzue?
J: Hor gabiltza. Mintzakide taldea sortzen bada, klasetara etortzea posible ez dutenek Burundako euskalkian aritzeko momentu hori izango lukete.
6. Zer ikusi duzue orain arte euskalkiaren inguruan?
K: Gauza berri bat hasterakoan beti urduritasun puntu hori sentitzen duzu, baina polita iruditu zitzaidan. Aitorrek erabiltzen duen AEK-ko metodologia oso dinamikoa da, oso egokia.
J: Oso kuriosoa da. Euskara erraz jaso dugu, nire kasuan behintzat, baina euskalkia beste hizkuntza bat bezala hartzea, aditzei bueltak ematea, nor-nori-nork eta horrela, nahasi samarra da... baina ikasiko dugu.
7. Jakina, euskalkia ez duzue euskaltegian utziko.
K: Euskalkia erabiltzeko ikasiko dugu. Hori da gure helburua, erabiltzea eta ingurukoei erakustea edo, behintzat, jakin-min hori piztea.
J: Helburu nagusia da euskalkia egunerokotasunean erabiltzea. Ikastaroan gaudenok gure artean erabiltzea lortzen badugu… chapeau!
K: Hedagailuak izatea espero dugu.
8. Garai batean ospetsuak ziren AEK-ko klaseen ondoren tabernetan egiten ziren mintza praktikak. Asmo hori duzue?
A: Ordu horretan izanda, 20:00etatik 22:00etara, noizean behin pote batzuk hartzera joango gara, pintxo potera… Horrela ikasitakoa praktikan jarriko dugu eta ingurukoek ere ikusiko dute horretan ari garela.
9.Zer alde dago euskara batuko klase bat edo euskalkikoa ematearen artean?
A:Alde ikaragarria. Batuan urte batzuk daramatzat erakusten, dinamika baduzu eta materiala badago. Urdingo, bueno, Burundako hizkera erakusteko materialik ez daukagu baina moldatuko gara. Grabazioak badaude, Guaixeko garai bateko testuak erabiliko ditugu… gehienbat ahozkoa landuko dugu. Komunikazioa lantzea, hizkuntzan jarioa sortzea izango da koxka, eta eurek ere belarria egitea. Ni ez naizen beste urdiaindarrekin harremanetan jarriko ditugu ikasleak, tertuliak sortuko ditugu… ahozkera entzun eta ulertzeko. Urdiainera barnetegira ez, baina arratsalde pasa eramango ditut tarteka.
10. Burundako beste herri batzuen eskaera jaso duzue AEK-n?
A: Altsasuko festetan bakaikuar bat etorri zen, Bakaikun euskalkiaren inguruan interes zutela eta. Nik esan nion zertan ari ginen, zer egin behar den taldea sortzeko eta beste.
J:Entzun dugu Bakaikun, Olaztin... euskalkiaren inguruan badabiltzala baina ez da ezer egituratu. Dena den, bide ona da denen artean hau sortzea, saltsa pixka bat sortzea euskalkiaren gaiak indarra hartzeko.
11. Ergoiena, Arruazu, Lakuntza... beste herrietako euskalkiak irakasteko emateko prest egonen zinateke?
A: Nik nire euskalkia erakusten dut, baina taldea sortzen bada eta euskalki jakin hori kontrolatzen duen irakasleren bat baldin badugu, AEK-n ateak beti zabalik ditugu. Irakaslea izanez gero taldea aterako litzateke.

2016-06-22
ALTSASUKO SAN PEDROTAN LAGUNTZA BEHAR
ALTSASUKO SAN PEDROTAN LAGUNTZA
Askok jakinen duzue, baina gogorarazi eginen dugu.
Altsasuko San Pedro erromeria egunean txozna jarri ohi dugu Sakanako AEK-kook eta urtero bezala laguntza behar dugu.
-------------------------------------
Txozna muntatzen laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin kontatuan euskaltegira joanda edo telefonoz 607 624 392
------------------------------------
Ekainaren 29an,
09:00-11:00 dena martxan jartzeko txanda, bi lagun
11:00-15:00 lehen txanda handia, sei edo zazpi lagun
15:00-17:00 txanda lasaia, bi lagun
17:00-21:00 bigarren txanda handia, sei edo zazpi lagun
21:00-22:30 dena biltzea, aurreko txandakoak edo bizpahiru lagun gehiago
Ordaina? Giro ona, euskaraz, noizean behin tragoxka bat, euskaraz, jende asko ezagutu, Altsasuarren Sanpredroak nolakoak diren ezagutu, euskaraz...

Suscribirse a:
Entradas (Atom)