Mostrando entradas con la etiqueta Behe mailako klaseko lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Behe mailako klaseko lana. Mostrar todas las entradas

2013-10-04

HASIERA MAILAKOEN LEHEN EGUNAK

Euskaraz agurtzen ikasten ari dira.

Euren buruak euskaraz aurkezten ikasten ari dira.

Zenbakiak euskaraz esaten ikasten ari dira.

Koloreak euskaraz esaten ikasten ari dira.
Eta aldameneko ikasgeletatik entzuten diren jauzken arabera, oso ongi pasatzen dute!!!!

2013-05-21

BAI ONGI PASATU DUGULA!!

Fisika, kimika, elektrizitate... esperimentuak egiten!!!!

Arrautza gordin saltaria
sumendia
ura deskonposatu
harea mugikorrak
su itzalgailua
arrautza egosia beirazko potilan sartu
pilotak mugitu ukitu gabe
sumendia
...









ETXARRI ARANATZEN ZIENTZIALARI

Etxarri Aranazko arratsaldeko taldekoen azken eskola egunak dira hauek.
Hori dela-eta, bestelako saioak egiten ari dira. Esate baterako, gaur, Idoiaren laguntzarekin zientzia esperimentuak eginen dituzte.
Ene!!!!!

2013-05-16

POSTALAK JASO DITUGU!!!!!! EA NORI GERTATZEN ZAION HORI ORAIN!

Hara zein postal ederrak jaso ditugun!!!!!! :-)

Baiona, Gaztelugatxeko Donibane, Getaria eta Korellatik!!!!





2013-05-11

ARRATSALDEKOEI BAI LAGUNDU ZIEN EGURALDIAK

eta Etxarri Aranazko hainbat etxeren izenak eta historia eta istorioak  ezagutu ahal izan zituzten.
Penaz geratu ziren, ez baitzituzten prestatutako lanak  despeditu, baina beste  egunen baterako badaukate!!!!!







2013-05-10

ERDIZKA EURIAREN ERRUZ

Erdizka utzi behar izan genuen Etxarri Aranatzeko etxeen izenak ikasteko goizekoen ariketa. Euriaren erruz!!!!
Beste egunen batean bukatuko dugu.






2013-05-09

AJOLAZ EGITEA ERABAKI DUGU

Zer egin behar dugun ajolaz? Bada... gure euskaltegiko zaborra hondakin bihurtzea. Hau da, hemendik aurrera txukun eta gaika jasoko ditugu gure hondakinak.

Horretarako eman ditugun pausoak:
- euskaltegiko bi taldetan hainbat egunez zaborrak zein taldetan sailkatzen ziren landu genuen, baita zein talde zeuden ere. Eta ez ziren gutxi atera!!!!
- Sakanako Mankomunitateko teknikari baten hitzaldia bi txandetan.
- beste talde batzuetan birziklapenaren inguruko atazak.
- ikasleekin batera euskaltegiko hondakin motak definitu, euskaltegian  zein zakarrontzi mota behar diren aztertu eta zakarrontzien antolaketa birdiseinatu.

Eta orain animoz eta energiaz beteta, aurrera!!!!!








2013-05-08

ZABORRETATIK HONDAKINETARA

Bihar euskaltegiko guztiondako Sakanako Mankomunitateko hondakinen teknikarien bisita izanen dugu.
- Birziklatzearen garrantziaren berri izateko.
- Hobeki birziklatzen ikasteko.
- Hondakinak biltzeko sistemak azaltzeko.
- Birziklatzeko modu bat den konposta ezagutzeko.
- Gure zalantzak argitzeko.
....
Bi txanda izanen ditugu:
1. 09:30ean Iortian
eta
2. 18:00 euskaltegian


2013-05-07

ETXARRIKO IKASLEAK BERRIRO KALERA

Etxarri Aranatzeko bi taldeetako ikasleak berriro kalera joanen dira. Zergatik? Txintxoak eta jatorrak direlako!!!

Aurreko batean Etxarriko karriketan helbideak emateko instrukzioak landu zituzten.

Oraingoan Etxarriko etxeen izenak ezagutzeko eginen dute.

2013-05-02

BIHAR ATERI BALDIN BADAGO...

eta ez dakigu egonen den... daramagun martxarekin... hori bada... ateri badago, Etxarriko arratsaldeko taldekoek Etxarriko karriketan ez galtzen saiatu beharko dute!!!!!!!
Hemendik hara eta handik hona, irakasleek emandako argibideei jarraituz Etxarriko Alde Zaharreko karriketan ibilbide bat osatu beharko dute!
Ateri egonen da, bai!!!!!!!!


2013-05-01

GRAMATIKA ITSUSIA DA?

Lehengoan norbaitek esan diguna beste norbaiti esatea tokatzen zaigunean euskaraz nola egiten den kontatzea tokatu zen, Etxarri Aranatzeko taldean eta hara zer atera zen!!!!!


2013-04-23

SANADRIN EGUNA ETXARRI ARANATZEN

Hona hemen Etxarri Aranatzeko goizeko taldekoen lana.

Etxarri Aranatzeko Sanadrin eguna deskribatu dute.


SANADRIN EGUNE

Ekainaren 16an ospatzen da Etxarri Aranatzen.

Erromeria bat da Beheko Basoan, San Adrian baselizan. Herritik ia 5 kilometrotara dago.

Goizien jendie faten da udalakin ta txistubakin oñes.

Baselizan onduen udalak prestatzen dau fritada: haragi gisetube típula eta tomatiakin. Lendazi jaten da haragiye eta gero hartzen da salda ogi zopakin.

Gero dantza, auzatie (ardue yan) eta meza etten die.

Hiruten suziria bota eta jendie hasten da bazkaltzen, batzuk fameliyen ta batzuk kuadrillen.

Ohitture da haragiye brasan erreta jatie.

Udalak ardue ematen dau bazkaltzeko.

Bazkaldu eta gero, dantzakiye (Etxarriko dantza tipikue) dantzatzen da eta Gernikako arbola kantatu.

Gero arduan kamiona jartzen da bidien lendazi eta herrire jeisten da jendie kantan, dantzan eta ardue yaten.

Bidien jendiek bendu-afaye etten dau.

Gaubien parranda haundiye do plazan eta tabernetan.

2013-03-21

ARRATSALDEKOAK ERE INFORMATZEN IZAN DIRA

Hainbat zalantza argitu ditugu.
Oso ongi tratatu gaituzte
eta
konposta egiten ikasteko liburu txiki bat hartu dugu
klasean irakurtzeko.



2013-02-22

AHOLKU BATZUK

Etxarri Aranatzeko taldeetan aholkuak ematen ikasten aritu dira.

Hori aprobetxatuz, hona hemen batzuk.

Baina aholkuak eta helburuak zeuk lotu beharko dituzu, irakurle!

 AHOLKUAK
Baja hartzea gomendatzen da.
Kaltegarria da plastikozko poltsak eramatea.
Komenigarria da txanoa eta krema eramatea.
Saiatu gauza bakoitza bere lekuan uzten.
Ez da komeni leku onak non dauden esatea.
Ona da labanarekin moztea.
Kaltegarria da kafea hartzea.
Ona da besteren bularreko beroa.
Gomendagarria da makilarekin ibiltzea.
Gomendagarria da ura edatea.
Ona da burua makurtu, hanka baten gainean jarri eta saltoka hastea.
Gomendagarria da esnea eztiarekin eta limoiarekin hartzea.
Ona da guatzera joatea.
Ur tenperatura normalarekin eta gero hotzagoarekin bainatzea edo dutxatzea ona da.
Komenigarria da esne beroa hartzea.
Hobeto da poliki-poliki ibiltzea.
Ona da ariketa pixka bat egitea.
Bidea ezagutzea komeni da.
Ona da egunero garbitzea eta txukuntzea.
Hobe da kontus ibiltzea.
Ona da txokolatea eta fruitu lehorrak jatea.
Kaltegarria da asko afaltzea.
Kaltegarria da oinez azkar hastea.
Familiari nora joanen zaren abisatzea komeni da.
Kaltegarria da lohiakin zikintutako oinetakoekin etxera sartzea.
Saiatu gutxi jaten.
Gauza bakoitzarendako leku bat edukitzea komeni da.
Saiatu behar ez dituzun gauzak etxetik kentzen.
Ona da labana eramatea.

HELBURUAK

etxea txukun izateko
gripea pasatzeko
mendi buelta ona egiteko
onddo bila joateko
belarri-zuloko ur-tapoia kentzeko
ongi lo egiteko



2013-01-27

MANDATUAK EGITEN IKASTEN

Goizeko eta iluntzeko hasiera mailakoak mandatuak euskaraz egiten ikasten ari dira, finean Sakanan aukera handia dago.




2012-10-26

¿LOS DEL PRIMER CURSO LO HACEN?

Bai.

Egiten dute.

Estos días están aprendiendo a presentarse, a decir a los demás quienes son, la edad, de dónde son, dónde viven, con quién...

También están aprendiendo a saludar.

Egun on!
Egun on! / Baita zuri ere!

Maria naiz.
Kaixo, Maria. Urte askotarako!

Zer moduz zaude?
Ongi, eta zu?

Aizu, nongoa zara zu?
Ni? Ni Olaztikoa naiz.
A! Eta Olaztin bizi zara?
Bai, Olaztin bizi naiz, senarrarekin eta semearekin.
...