Mostrando entradas con la etiqueta Berri onak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berri onak. Mostrar todas las entradas
2017-09-23
2017-06-21
EUSKALTEGIA ZABALIK UZTAILEAN
Uztailaren 3tik 28ra astelehenetik ostiralera 09:00tik 13:00etara A2 mailako eskolak emango ditugu euskaltegian.
Badago lekua etorri nahi baduzu!
Halaber, EGA mailako eskolak (edo autoikaskuntza) jasotzeko aukera dago.
Badago lekua etorri nahi baduzu!
Halaber, EGA mailako eskolak (edo autoikaskuntza) jasotzeko aukera dago.
2017-05-31
ERDERETAKO ESAMOLDEEN PASABIDEKO GALDERA
ZEIN
DAGO GAIZKI?
- Errefauei azpitik begiratu alemanez da HIL. 11 BOTO
- Etxeko zapatillak aparkatu norbegieraz da HIL. 3 BOTO
- Txingurriekin larrua jo neerlanderaz da POTROJORRAN EGON. 12 BOTO
- Erratza bezalakoa izan frantsesez da TONTOA IZAN. 8 BOTO
PASABIDEKO GALDERA EKAINAREN 7 ARTE
ARTEAK ETA SAKANDARRAK
Zein dago ongi?
a)
Dora Salazar Olaztikoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz
Arbizukoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez Arbizukoa,
Juanjo Olasagarre Dorraukoa, Itziar Nazabal Altsasukoa, Koldo Arnanz
Altsasukoa.
b)
Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Iturmendikoa, Miren Ustarroz
Uharte Arakilgoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez
Altsasukoa, Juanjo Olasagarre Etxarri Aranazkoa, Itziar Nazabal
Etxarrikoa, Koldo Arnanz Altsasukoa.
c)
Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz
Arruazukoa, Fran Urias Lixarrengokoa, Castillo Suarez Olaztikoa,
Juanjo Olasagarre Arbizukoa, Itziar Nazabal Olaztikoa, Koldo Arnanz
Altsasukoa.
d)
Dora Salazar Altsasukoa, Jose Ramon Anda Bakaikukoa, Miren Ustarroz
Uharte Arakilgoa, Fran Urias Etxarri Aranazkoa, Castillo Suarez
Altsasukoa, Juanjo Olasagarre Arbizukoa, Itziar Nazabal Altsasukoa,
Koldo Arnanz Altsasukoa.
2017-05-18
TORTILLOMETROKO TORTILLAK, TXANGOAK, AFARIAK, EKINTZA BEREZIAK...
2016/2017 ikasturtearen bukaerara ailegatzen ari gara eta tortillometroko tortillak (ikasturtea despeditu baino lehen jan behar dira!), txango didaktikoak, afariak, ekintza bereziak... ugaritzen ari dira.
Esaterako, atzo goizean eta arratsaldean Nepaleko diapositibak ikusi zituzten talde batzuek, arratsaldeko B2 taldeak txangoa egin zuen Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainera, talde horrek bihar afaria egingo du...
Esaterako, atzo goizean eta arratsaldean Nepaleko diapositibak ikusi zituzten talde batzuek, arratsaldeko B2 taldeak txangoa egin zuen Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainera, talde horrek bihar afaria egingo du...
MEATEGI SONDEOEN GALDERAREN ERANTZUNA
Zerain
eta Mutiloa artean 1973-1976 urteetan meategi sondeoak egiten ziren.
Zein
izan zen sondeo sakonena?
a)
525 m 22 BOTO
b) 1.103 m 16 BOTO
c)
1.500 m 10 BOTO
d) 2.001 m 4 BOTO
Saria Maria L.k jasoko du!
Aupa, Maria!
Saria Maria L.k jasoko du!
Aupa, Maria!
2017-05-17
ATZO IKASLE BATEK BONBOIAK EKARRI ZITUEN KLASERA
Atzo ikasle batek bonboiak ekarri zituen klasera. Zergatik? Bada, badauzkagu nanoipuin lehiaketako emaitzak eta hiru irabazleetako bat da! Ez dira emaitza publikoak, baina badakizkigu. Ikasle hori hain pozik dago non atzo bonboiak ekarri zituen klasera.
PASABIDEKO GALDERA MAIATZAREN 24 ARTE
NORK EZ
DU (OFIZIALKI) JOXEAN ARTZEREN OLERKI HONEN BERTSIOA KANTATU?
Hegoak
ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria
nuen maite.
- Pablo Milanesek eta Kepa Junkerak
- Gozategik
- Anne Etxegoienek
- Mikel Laboak
2017-05-10
ORAIN DELA 2.000 URTEKO GORPUAREN GALDERAREN ERANTZUNA
Arkeologoek
Sudanen duela 12.000 urteko gorpua aurkitu dute. Zer da aldakaren
ondoan daukan biribil hori?
a)
Barrabil fosilizatua. 3 BOTO
b)
Oilo arrautza fosilizatua. 10 BOTO
c)
Giltzurruneko harria. 8 BOTO
d)
Feto fosilizatua. 35 BOTO
Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu eta saria Bautistarendako da!
Aupa, Bautista!
2017-05-03
2017-04-26
ZER DA PUPURRUBA? ZER DA KAPARROSA?
PASABIDEKO GALDERA APIRILAREN 12 ARTE
ZER DA
KAPARROSA (ETXARRI) /
PUPURRUBA (ARBIZU)?
a) Eltze luze eta altua 5 BOTO
b) Emakume heldu kaparra 4 BOTO
c) Jostorratz erdoildua 2 BOTO
d) Mitxoleta (gaztelaniaz
amapola) 33 BOTO
Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu eta saria Pedrok jasoko du!
Aupa, Pedro!
2017-04-06
2017-04-05
SAKANAKO BERTSO ESKOLAK BERTSO BATZUK ESKAINI ZIZKIGUN
KORRIKA
20garren Korrika polita
ospatzeko asmoarekin
Korrika pila egingo dugu
gu guztiok elkarrekin.
Trapezistak eta malabaristak
aurtengoa zirkorrika.
Denek dohain desberdina dute
baina berdina irrika.
Euskararen kontrako guztiak
baita biltzea oso oker
euskara irakasteagatik
AEKri mila esker.
Bihotz oneko jende pila
dago hemen zorionez.
Euskara ikasten duzuenoi
zorionak gure partez.
Bi urtetik behin ospatzen dugu
euskaldun askok Korrika
gure hizkuntza indartzeko da
benetan festa polita.
20garren Korrika polita
ospatzeko asmoarekin
Korrika pila egingo dugu
gu guztiok elkarrekin.
Trapezistak eta malabaristak
aurtengoa zirkorrika.
Denek dohain desberdina dute
baina berdina irrika.
Euskararen kontrako guztiak
baita biltzea oso oker
euskara irakasteagatik
AEKri mila esker.
Bihotz oneko jende pila
dago hemen zorionez.
Euskara ikasten duzuenoi
zorionak gure partez.
Bi urtetik behin ospatzen dugu
euskaldun askok Korrika
gure hizkuntza indartzeko da
benetan festa polita.
2017-04-04
2017-04-01
KORRIKARAKO PRESTATZEKO URTEBETETZE OSPAKIZUNA!
Ikasle batek bere urtebetetzea ospatzeko energiaz betetako merendua ekarri zuen klasera. Hori hartu eta KORRIKAra!
MARTXOAREN 22KO GALDERAREN ERANTZUNA
Fredrick
Augustus (Alemaniako printzea eta Poloniako erregea) 1699an hil zen.
Emaztearekin seme bat izan zuen. Eta zenbat seme-alaba izan omen
zituen beste emakume batzuekin?
a)
Gutxi gorabehera 365 seme-alaba 12 BOTO
b)
Gutxi gorabehera 120 seme-alaba 27 BOTO
c)
Gutxi gorabehera 50 seme-alaba 14 BOTO
d)
Gutxi gorabehera 12 seme-alaba 4 BOTO
Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu (Notarioa KORRIKA arduraduna izan da!) eta saria Miguel Javierrek jaso du!
2017-03-25
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




















