Mostrando entradas con la etiqueta A2. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta A2. Mostrar todas las entradas

2017-06-21

EUSKALTEGIA ZABALIK UZTAILEAN

Uztailaren 3tik 28ra astelehenetik ostiralera 09:00tik 13:00etara A2 mailako eskolak emango ditugu euskaltegian. 
Badago lekua etorri nahi baduzu!


Halaber, EGA mailako eskolak (edo autoikaskuntza) jasotzeko aukera dago.


2016-11-29

BOTANIKA SAIO PRAKTIKOA

Botanika ikastaro txiki praktikoa atzo arratsaldeko A2 taldean. 
Aupa, Jaione eta taldea!



2015-07-23

UDAN EUSKARA IKASTEKO/HOBETZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 11

Komunikabideak!

Eta euskara gutxi dakizula? Zu, lasai, lehendabizi, gaztelaniaz informatu eta ondoren euskaraz irakurri/entzun  eta asko ulertuko duzu!


GUAIXE

http://guaixe.eus/

BERRIA

http://www.berria.eus/

ARGIA

http://www.argia.eus/

EUSKALERRIA IRRATIA

http://euskalerriairratia.eus/




EITB

http://www.eitb.eus/

HAMAIKA

http://www.hamaika.eus/

INFO 7 IRRATIA

http://www.info7.com/


2015-07-01

UDAN EUSKARA IKASTEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 4

Nafarroako Euskara Zerbitzuen eskutik www.elaide.eus euskara praktikatzeko. Berria da, oraindik ez dauka gauza asko, baina etorkizun polita bai.

2015-06-25

EUSKARA IKASTEKO ON LINE BALIABIDEAK 3

Hona hemen segur aski ia denok ezagutzen duzuen webgunea.

Ezaguna da, bai, baina ona ere bai!

IKASBIL


2015-06-22

UDAN EUSKARA HOBETZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 2

Hona hemen beste bat.

Gramatika ariketak egiteko da.

Sakelako telefonoan ere egin daitezke.

A1 mailakoak ere badaude.

Gramatika ariketak



2015-06-20

UDAN EUSKARA IKASTEKO/HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO BALIABIDEAK ESKAINIKO DIZKIZUEGU BLOGEAN

Udan euskara hobetzeko, euskara ikasteko, euskara praktikatzeko baliabideen berri emango dizuegu blog honetan.

Nonbaitetik hasi behar eta hona hemen lehenengoa:

Zalantza sor diezaguketen hainbat kontu modu errazean azalduak

ZALANTZA DANTZA LIBURUXKA


2015-02-16

ZERTAN ARI DA IRURTZUNGO ARRATSALDETAKO TALDEA?

Euskarazko kanten karaokean oinarritutako zikloa egiten ari dira.


2015-01-17

IKASLE BATEN IRAGARKIA

Gure A1-2 mailako ikasle batek iragarkia jarri du euskaltegian.

2014-10-10

BRUCE SPRINGSTEEN SAKANAN!

Bai, duela egun batzuk Bruce Springsteen Sakanan izan zen bisitan! Asteburua pasatu zuen hemen.

Hara zer egin zuen!


A2 mailan zer egin dugun kontatzen ikasten ari gara eta...



2014-06-18

XELEBREKERIA BAT!

Goizeko eta arratsaldeko A2 mailako taldeetako azken zikloa familia eztabaidak lantzeko izan zen. 

Azken aurreko klase egunean etxean (edo geure gauzetan) egin nahiko genituzkeen hobekuntzei buruz hitz egin genuen.

Ikasle batek furgoneta berria beharko lukeela esan zuen. Eta hasieran arbelean apuntatu genuen, txintxo-txintxo, baina gero...

2014-05-09

TORTILLOMETRO BERRITUA

Arratsaldeko A2 taldekoek tortillometroa errepasatu dute. Eta itxura berria eman diote.


Txukun gelditu dela ezingo dugu esan.

2014-04-14

A2-koek aitzakiak ugari!

Eguneroko kontu ezagunei buruzko email formalak eta informalak idazten ikasten ari dira A2 mailan.

Lehengo astean irakasleari klasera agertuko ez zirela-eta emaila bidaltzeko eskatu eta hauek dira:

------------------------------------
Irakasle agurgarria:

Gaur ez naiz joango euskaltegira.
Atzo mendira joan era galdu nintzen, bidea ez ezagutzeagatik. Goizaldeko bost eta erdietan heldu nintzen etxera. Gero 7etan lanera joan naiz, 3rak arte. Orain oso nekatuta nago. Lo egitea behar dut, atseden hartzeko.
Bihar joango naiz ziur!
Sentitzen dut, laster arte!

Alberto

------------------------------------------
Lagun agurgarria:

Gaur ez naiz joan euskaltegira. Gaixo naiz. Buruko mina daukat, kongestioa eta sukarra. Bestalde oraindik lanean nago. Lan asko daukat atzeratuta. Zuk jakingo duzu, ospitalean egon nintzen eta orain lan asko daukat.
Gero etxera joango naiz eta ohean sartuko naiz. Atseden hartu behar dut.

Bihar joango naiz.

Adeitasunez,

Sara
--------------------------------------

Lagun agurgarria:

Gaur ezingo naiz klasera joan. Atzo mendira joan nintzen eta oso ongi, baina menditik jaisten ostia handia hartu nuen. Ez zait ezer apurtu, baina gaur ezin naiz ibili. Ez naiz lanera joan. Egun osoa besaulkian egon naiz, aspertuta. Bihar hobeto banago, klasera joaten saiatuko naiz.

Adeitasunez,

Laurent

--------------------------------------------------

Andrea:

Irakasle agurgarria:

Gaur euskaltegira ez naiz joan garbigailua matxuratuta dagoelako, sukaldea urez beteta dagoelako eta kristona daukadalako. Bihar ez dakit joango naizen. Gaur teknikoa ezin da etorri.

Nire aitzakia bidezkoa delakoan, ez jarri asistentzia falta.

Begirunez,

Gustavo



2014-02-24

A2ko 4 ikasle asteburu barnetegian izan dira!

Arratsaldeko A2 taldeko 4 ikasle asteburu barnetegian izan dira. Iruñerriko AEK-k antolatutako barnetegian, Lesakan.

Ongi pasatu ote dute? Gustura egon ote dira? Asko ikasi ote dute?

Ez daukagu haien berririk. 

19:00ak iristeko zain galdetzeko.