Mostrando entradas con la etiqueta ekologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ekologia. Mostrar todas las entradas

2016-11-29

BOTANIKA SAIO PRAKTIKOA

Botanika ikastaro txiki praktikoa atzo arratsaldeko A2 taldean. 
Aupa, Jaione eta taldea!



2016-10-23

ERRIGORAGO!

Kanpaina EHko 200 herri eta 700 ikastetxe, lantegi, elkarte edo lantegitan. 

Ehunka lagun auzolanean.


Aurten saski beltza eta txuria,  20 ekoizle eta produktu berriekin.


2016-06-08

BIOLOGIA ESPERIMENTUAREN ONDORIOAK ATERATZEN

Joseba Aldasoro biologoaren laguntzarekin biologia esperimentua egiten ari ginela kontatu genizuen; bada, atzo ondorioak/irakaspena ateratzen laguntzera etorri zen Joseba.

Errigorako produktuez inguratuta (Asko eskatu genituen. Aupa gu!) zera ondorioztatu genuen:
- Josebak esan bezala astero ureztatu genituen, baina gehiegi antza. Ito samar zeuden ilar gizajoak eta ez ziren espero bezala garatu.
- Landareei H2O baino ez botatzeak ez du landarea garatzea ahalbidetzen.
- Leguminosa diren landareei nitratoa botatzea (berdin da nolako kantitatean) kaltegarria da naturarendako eta alferrikakoa landareendako.

eta beste hainbat ondorio.











2016-06-06

AILEGATU DIRA ERRIGORAKO BARAZKIAK!

Ailegatu dira Errigorako barazkiak! Hori izerdialdia deskargan! 

Ugari!!! Burunda aldekoak dira horiek!


2016-05-31

ARBIZUKO EKO-KANPINERA BISITA GAUR

Gaur Etxarri Aranazko taldekoek Arbizuko eko-kanpina bisitatuko dute.

2015-05-26

A1 MAILAKO IKASLEEK ARAZTEGIA BISITATUKO DUTE

Arratsaldetan A1 mailan  ari diren ikasleek aste honetan, ostegunean seguruenik, txangoa egingo dute. Urdiain-Altsasuko araztegia bisitatuko dute.

Gure etxeetan kontsumitzen (eta zikintzen) dugun ura nora joaten den eta ur hori nola garbitzen (arazten) den ikasiko dute.
Naturaren zaintzari dagokionez zein ohitura on eta zein ohitura txar dauzkagun ikasiko dute.

2015-05-24

ELKARTASUNEZKO KONTSERBA LOTEAK

Otsailean 3.000 despentsa bertoko 45.500 litro olioz bete ostean, kontserba loteen txanda izango da maiatzaren 14tik 26ra


Nafarroa hegoaldean ekoiztitako 6 kontserba lote eskainiko ditugu, auzolanean, ingurumenari eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera emanez.


 BARAZKI MENESTRA 720 ml-ko 12 poto 36 euro
POTXAK  720 ml-ko 12 poto 34 euro
ORBURUAK 720ml-ko 12 poto 41 euro
PIKILLO PIPER OSOAK 425 ml-ko 12 lata 35 euro
PIKILLO PIPER EKOLOGIKOAK 250 ml-ko 12 poto 41 euro

ZAINZURIAK 425 ml (8-11 ale) 10 lata 30 euro
  
Nahi dituzu? Zatoz euskaltegira eta egin eskaera!

2015-05-20

BIZI BARATZEA LIBURUAREN AURKEZPENA

Bihar, maiatzak 21, Jakoba Errekondo ezagunak bere liburua aurkeztuko du.

Zure baratzea gauzatzen hasteko asmotan bazabiltza edo jada hasita bazara, Jakoba Errekondo paisajistak egin berri duen liburua zuretzat da. Bizi Baratzea. Garaian garaikoa garaiz du izena eta bertan, hainbat aholku aurkituko duzu modu atsegin eta ulerterrazean. Errekondoren hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak.

ARGIAren eskutik argitaratu den liburu honek Donostiako Udalaren, Kutxa Ekogunearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gureak Taldearen babesa jaso du.

Beraz, bihar, maiatzak 21, Etxarri Aranazko liburutegian arratsaldeko 19:00etan.

Antolatzailea: Mandoibai elkartea


2015-05-17

BAI GUSTURA BEHITEGIA EZAGUTZEN!

Kontu eta bitxikeria asko kontatu zizkigun Aberrik.

Guk galdera asko egin genituen eta Aberrik denak erantzun zizkigun.

Eta behiekin eta txahalekin pixka bat jolastu ginen

Benetan ongi zainduta dauzkate behiak Jeingenekoan!

Eskerrik asko, Aberri Barandalla!