Mostrando entradas con la etiqueta Sakanako Mankomunitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sakanako Mankomunitatea. Mostrar todas las entradas

2017-05-17

ATZO IKASLE BATEK BONBOIAK EKARRI ZITUEN KLASERA

Atzo ikasle batek bonboiak ekarri zituen klasera. Zergatik? Bada, badauzkagu nanoipuin lehiaketako emaitzak eta hiru irabazleetako bat da! Ez dira emaitza publikoak, baina badakizkigu. Ikasle hori hain pozik dago non atzo bonboiak ekarri zituen klasera.


2017-04-24

ELE FESTA MAIATZAREN 6AN

Korrika despedituta....euskara praktikatzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu! 

Oraingoan..Ele festa! Maiatzaren 6an!

Altsasuko Foruen plazan. 

Aurten euskaldundu diren Sakandarrei aitortza egingo zaie, Mintzodromoa ere egingo dugu. Haurren txokoa egongo da eta bukatzeko auzatea!

Joan gordetzen data  zuen egutegietan!


2017-03-07

NANOIPUIN LEHIAKETARAKO IDAZTEN

Geldi-geldi, baina gelditu gabe,


egun hauetan nanoipuin lehiaketarako ipuinak idazten ari gara euskaltegian.



2016-10-07

YAKUSI ALTSUKO ESKUERIA BIDEO LEHIAKETA

Altsasuko Udalak antolatu du bideo-lehiaketa, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. 

Informazio hau Guaixetik hartu dugu.



Altsasuko hizkeran egindako bideoak edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituzten bideoak. Horiek dira Yakusi Altsuko eskua bideo-lehiaketara aurkeztu daitezkeen lanak. Bideoak taldeka edo kuadrillaka egin behar dira, bakarkako lanik ez baita onartuko. Talde edo kuadrilla bakoitzak nahi adina bideo aurkeztu ditzake. Haien iraupena 5 eta 10 minutu artekoa izanen da. Lehiaketara aurkeztuko diren bideoen gaia librea da. Animazio lanak ere onartzen ditu antolakuntzak.

Lehiaketako araudian jaso denez, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta ez dira onartuko, eta horiek agertzen dituzten bideoak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Bestalde, musika, norberak egina edo bakarlari edo talde bati hartua dela ere, euskarazko hitzak izan behar ditu. Nolanahi ere, hitzik gabeko musika ere ametitzen da. Lehiaketan parte hartzen dutenek honako bideoak aurkeztean honako datuak aurkeztu beharko dituzte: izenburua, taldearen edo kuadrillaren izena, taldekideen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.

Altsasuko Udalak antolatu du bideo-lehiaketa, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Udalak jasotako bideoak Interneten jartzeko eta jendaurrean proiektatzeko eskubidea izanen du.

Hiru sari
Lehenengoa, Altsasuko Dendarien Elkarteko establezimenduetan gastatzeko 300 euro. Bigarrena, Altsasuko jatetxe batean lau pertsonendako afaria (100 euroko gastua gehienez). Sari berezia: Altsasuko hizkera hobekien erabiltzen duenari Sakanako gaiei buruzko liburu-sorta emango zaio Sakanako Mankomunitatearen funtsetik. Epaimahaia hiru adituk osatuko dute. Kalitate teknikoa, originaltasuna, sormena eta Altsasuko hizkera kontuan hartuko dituzte.

erregistroa@altsasu.net
Bideoak e-posta helbide horretara Wetransfer bidez bidali behar dira. Azaroaren 15a despeditzen da epea.

2016-06-17

NOIZ ETORRI BEKA PAPEREN BILA?

Noiz etorri euskaltegira bekarako paperen bila? 

Ekainaren 20, 21, 22 eta 23an, 10:00etatik 14:00etara 
eta 16:00etatik 20:00etara .
Astearte goizean izan ezik.


2016-06-11

2016KO NANOIPUIN SARIDUNAK


1. maila (A1 eta A2)
 
Lehenengo hasiera

Eneko Pagola Azkarate

Anotz

 Duela urte asko, azken izotz aroa baino lehen, Sakana erdi aldean herri txiki bat zegoen, Etxarri-Aranatz. Bere herritarrak, Sakanako indartsu, harro eta burugogorrenak ziren eta haietatik handiena Patxi zen.
Patxi aspertuta zegoen, herri kiroletan jolasten zutenean beti irabazten zuelako. Orduan, egun batean Patxi mendira joan zen, kobazulo baten bila.
Barruan agure jakintsu bat bizi zen eta Patxi aholku eskatzera joan zen.
-Entzun Patxi, zure herria garrantzitsuena dek, baina Zuk gehiago behar duk. Iparraldera joan eta Itsasoa ezagutu behar duk.- Agureak Patxiri esan zion.
-Benetan? Zer dek hori? – Patxi galdetu zion itxaropentsu.
-Bei! Gure Arbasoek esaten zuten “Lurra bukatzean Itsasoa jaiotzen dek, dena ura dek Zeruarekin elkartu arte”. Ezagutzen duzun ibai handiena baino ur gehiago dauka.
Patxi Etxarri-Aranatzera itzuli zen, zakutoa hartu eta Itsasoaren bila joan zen. Patxik Itsasoa ikusi zuenenan, bere makila lurrean sartu zuen tinko, eta
momento horretan... Bilbo jaio zen!!
Epaaa!!


Gure altxorra

Alberto Urkixo Artola
Altsasu

 Orain dela bi mila urte, erromatar garaian; enperadoreak gure lurraldera zenturioi bat bidali zuen. Bere izena Romulo zen.
Enperadoreak esan zion Romulori:
- Baskoniaren altxorra ekartzen badidazu, erdia zuretzat izango da.
Bi hilabete ondoren, Romulo Sakanako herrialdetik zebilen.
Zamartzera iritsitakoan, agure bat ikusi zuen. Romulok agureari
galdetu zion:
- Nolakoa da zuen altxorra?
- Zoragarria da, baina ez da hain handia. Edozein modutan, gure hizkuntza ikasiko bazenu, handiagoa izango litzateke.
Romulok euskara ikasi zuen, hortaz,gure altxorra aurkitu zuen.
Romara iritsitakoan, enperadorearekin elkartu zen.
- Ekarri duzu altxorra?- galdetu zion enperadoreak.
- Bai ekarri dut, baina ezin dizut eman erdia, ez da posible banatzea, alegia. Nahi baduzu altxor osoa, euskara ikasi beharko duzu.
Eta horrela erromatarrek gure altxorra aurkitu zuten.


 2. maila (B1)

Uso mezularia

Pili Rellán Bautista
Altsasu

 Neguko egun hotz batean, bi lagun paseatzen ari ziren eta bat-batean uso bat zuhaitzetik jaitsi zen, beraien aurrean jarri eta esan zien:
-Uso mezularia naiz, aberatsak izan nahi baduzue,
Beriaineko Baselizara igo behar zarete, hor urrezko
lapiko bat aurkituko duzue eta barruan aberastasunaren sekretua. Baina kontuz, Beriainen
ezin duzue lapikoa ireki edo aberastasuna joango da,
eta betirako zorigaiztoak izango zarete. Lapikoa
Altsasuko SanPedroko Baselizan ireki ahalko duzue.
Eta usoa hegan egiten joan zen.
Lagunak aberastasunaren lapikoaren bila abiatu ziren.
Gero eta elur gehiago zegoen... Azkenik, Beriain
tontorrera iritsi eta lapikoa ikusi zuten. Poliki poliki
lapikoren bila joan ziren eta hartu zuten...baina Tomas oso kuxkuxeroa zen, lapikoa ireki zuen eta....braust!! barrutik usoa atera zen!!
-Kar, Kar!! Esan nizuen lapikoa ez irekitzeko!! Orain
inoiz ez zarete aberatsak izango!
Lagunek elkarri begiratu zioten eta.....zapla!!!
..............
-Beharbada inoiz ez gara aberatsak izango, baina gaur urrezko lapiko batean, usoa afalduko dugu.


3. maila (B2-C1)

Gure amonaren etxea

Joakina Zubiria Galartza

Altsasu

 Txikia nintzenean askotan joaten nintzen Urdiainera amonaren etxera.
Momentu horietatik oso gogorapen onak ditut. Hamabi anai-arreba ziren eta haien artean nire ama bigarrena zen. Amonaren aita eta ama ere bizi ziren etxe hartan. Nik ezagutu nituen.
Etxea Kaluxa kalean zegoen eta gaur ere hor dago. Oso leku polita zen.
Herri barruan eta etxearen aurrean oso ongi apaindutako baratza bazuten ere.
Hainbeste lagun artean oso giro alaia izaten zen etxean.
Aitonak Cementos El Cangrejo-n egiten zuen lana. Langile guztiak bezala egunero hamabi ordu bete behar zituen eta amonak bitartean soroetan, baratzean eta etxean.
Nire amari ere tokatu zitzaion bere puska. Berari haurrak zaintzen eta arropa garbitzen joan zitzaion haurtzaroa eta nerabezaroa.
Etxetik gertu zegoen Iturrizarrera joaten zen arropa garbitzera.
Iturrizarra oso leku polita eta ona zen, baina neguan hotza handia egiten zuen.
Hainbeste ordu arropa garbitzen pasatzeagatik betiko geratu zitzaion mokor mina.
Beste aldetik, nire amona Joakina oso sukaldari ona zen eta beheko su hartan, besterik ez zegoen-eta, zer arrautza frijituak egiten zizkigun. Bere xarma zuen su horrek, edozein janariri zapore berezia ematen zion.
Osaba-izebak eta ama bakoitza bere aldera joan zen, baina halere,edozein aitzakiarekin bueltatzen ziren amonaren etxera.


 Izorratuta geratu nintzen

Jose Mari Rodríguez Mazkiaran
Altsasu

 Altsasuko festetan geunden; oraindik ez dakit nola, baina ligatzen ari nintzen. Ni ligatzen!!!!
Paula Madrilgoa zen; nire adinekoa, nire altuerakoa, ilehoria, begi urdinak eta gorputz ederra zuen.
Aralar tabernako toki pribatura sartu ginen. Han estu besarkatu ninduen eta emeki musu eman zidan. Musuka hasi ginen, zoragarria izan zen ezpain haragitsu eta sentsual haiek musu ematea .Elkarri musu ematen genion bitartean, bere gorputz osoa laztandu nuen eta une hartan nire fluido kimiko
guztiak aztoratuta... Txoria tente, pozik, ez zen habian kabitzen.
Begira geratu zitzaidan. Autoa kanpoan dut, joango al gara Urdiaingo igerilekuko aldera?
Mikrosegundu batean erantzun nion: bai.
Jaiki ginen eta bat-batean Lagun Onak peñaren kide batzuk hiru zaku irinekin sartu zineten eta eskukadaka bota zenituzten. Horrek asma-krisia eragin zion. Kalera atera nuen.
Bertan aita zegoen. Lehenengo etxera eta hurrengo egunean Madrilera eraman zuen. Ez dut inoiz gehiago ikusi.
Taberna garbitzea bost egun kostatu zitzaizuen. Nik oraindik, hainbeste denbora pasatu ondoren, madarikatzen zaituztet.




2016-06-07

HONA HEMEN GURE IDAZLE SARIDUNAK

2016an Sakanako Mankomunitateak  euskaltegiko ikasleendako eta mintzakideendako antolatutako Nanoipuin Lehiaketako saridunak hauek dira.


KATEGORIA

SARIDUNAK
SARIA
1. maila (A1 eta A2)
Lehenengo hasiera
Eneko Pagola Azkarate
Anotz

Gure altxorra
Alberto Urkixo Artola
Altsasu
Liburu sorta bana
2. maila (B1)
Uso mezularia
Pili Rellán Bautista
Altsasu
Liburu sorta bat
3. maila (C1)
Gure amonaren etxea
Joakina Zubiria Galartza
Altsasu

Izorratuta geratu nintzen
Jose Mari Rodríguez Mazkiaran
Altsasu
Liburu sorta bana


Atzo jaso zituzten sariak!



Ezkerretik eskuinera: Pili, Joakina, Alberto, Eneko eta Jose Mari







2016-02-23

NANOIPUIN LEHIAKETAN PARTE HARTZEAGATIK SARIA


Hasi gara Sakanako Mankomunitateak antolatu duen nanoipuin lehiaketara ipuinak bidaltzen.


Eta parte hartzaile bakoitza saria jasotzen ari da!

Pozik!!!!!



2015-09-12

APRENDER EUSKARA ESTÁ BECADO

 En los años anteriores los que aprenden euskara en el euskaltegi han podido pedir ayudas económicas. Han sido del 40-50 % de lo que se paga de matrícula.

Si la situación no cambia mucho, y no parece que vaya a cambiar, los que estudien euskara el curso 2015-2015 podrán pedir beca.

Los requisitos principales son:

- Asistir al menos al 80 % de las  clases.
- Estar empadronado/a en Sakana


 Se podrá solicitar la beca a finalizar el curso y se cobrará en septiembre-octubre de 2016.

He aquí la información del curso 2014-2015.




EUSKARA IKASTEAK DIRU-LAGUNTZA DAUKA

Aurreko urteetan euskara ikasteak diru laguntza izan du. Euskaltegian ordaintzen den diruaren % 40-50 izan da. Egoera asko aldatzen ez bada, eta ez dauka itxurarik, 2015-2016 ikasturtean aritzen direnek ere beka izanen dute.

Beka eskatzeko baldintzak:

- Klaseen % 80tik gorako asistentzia.
- Sakanan erroldatuta egotea.

Beka 2015-2016 ikasturtea despeditzean eskatu ahal izango da eta 2016ko iraila-urria aldera kobratu.

Hona hemen 2014-2015 ikasturteko beka deialdiaren informazioa.







2015-09-04

HORARIO DE OFICINA DEL EUSKALTEGI

Horario de oficina del euskaltegi:

De lunes a viernes

de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00

Ven, 

visítanos, 

infórmate de los horarios, de nuestro método de enseñanza, de las becas de la Mancomunidad de Sakana,

conoce las nuevas instalaciones, 

cuéntanos por qué quieres aprender euskara...


 Y esperamos que pronto nos comuniquemos contigo en euskara.



2015-05-30

NOIZ JASO BEKA ESKATZEKO PAPERAK?

Maiatzaren 29an batzuek, ekainaren 11n beste batzuek eta ekainaren 13an beste batzuek klaseak despedituko dituzue.

Ekainaren 15etik 19ra bitarteko astea euskaltegitik pasatu zaitezte beka eskatzeko paper horiek eske, goizez eta arratsaldez.

Nahi baduzue,  etorri aurretik hots egin: 948 468 258 / 607 624 392

Hona hemen Mankomunitatearen beka eskatzeko argibideak:

Mankomunitatearen beka eskatzeko argibideak

Dena dela, hauek dira ohar garrantzitsuenak:

Eskatzeko epea: ekainaren 1etik uztailaren 30era.

Non eskatu: paperak Mankomunitatera eraman edo postaz bidali

Zein paper behar dira:
- Euskaltegiko ziurtagiria
- Nortasun agiriaren fotokopia
- Udalaren errolda-ziurtagiria (Sakanan bizi zarela frogatzeko)

2015-04-21

IRAKURRI, GOZATU, OPARITU KANPAINA

Topagunea euskaltzaleen federazioak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, euskara elkarteen, liburutegi publikoen eta liburu dendekin batera eta Sakanako Mankomunitatearen babesarekin. Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren  23an, abiatu eta ekainaren 30era arte iraungo du. 

Kanpainaren izenak berak ongi argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

1.      Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.
2.      Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira bueltatu, eta fitxa bat bete beharko duzu. Fitxa hori beteta, liburutegiko arduradunak erosketa-txekea emango dizu, Sakanako honako liburu denda hauetan  erabiltzeko: Arkatz, Beriain, Kaxeta, Liburunda eta Martxueta.

3.      Oparitu. Azken pausua, liburua opari egitea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketan %25eko beherapena izango duzu, —%50 Sakanako euskalgintzako talde bateko kidea (BIERRIK fundazioko bazkidea esaterako) edo mintzakidea izanez gero. 

Ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera, eta uztailaren 11ra arte txartel horiek liburu dendan erabiltzeko.