Mostrando entradas con la etiqueta Berri txarrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berri txarrak. Mostrar todas las entradas

2017-03-16

MARTXOAREN 8KO GALDERAREN ERANTZUNA


DAUDEN AZKEN DATUEN ARABERA,
ESPAINIAN ZENBAT EMAKUME BIZI DIRA BIKOTEKIDEEN/BIKOTEKIDE OHIEN BIOLENTZIA JASATEN?

A) 600 BAINO GEHIAGO 0 BOTO
B) 6.000 BAINO GEHIAGO  0 BOTO
C) 60.000 BAINO BEHIAGO 37 BOTO
D) 600.000 BAINO GEHIAGO 18 BOTO


Aztatu dutenen izenak hartu ditugu eta notarioaren laguntzaz zozketa egin dugu.
Saria Pili R.k jasoko du!
Zorionak, Pili! 

2017-03-09

EMAKUMEAREN EGUNA ETA ERRIGORA

Atzo emakumearen eguna ERRIGORAko produktu bikaina dastatuz ospatu genuen!
Bai goizean, bai arratsaldean.







2016-06-22

ALTSASUKO SAN PEDROTAN LAGUNTZA BEHAR

ALTSASUKO SAN PEDROTAN LAGUNTZA

Askok jakinen duzue, baina gogorarazi eginen dugu.

Altsasuko San Pedro erromeria egunean txozna jarri ohi dugu Sakanako AEK-kook eta urtero bezala laguntza behar dugu.

-------------------------------------

Txozna muntatzen laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin kontatuan euskaltegira joanda edo telefonoz 607 624 392






  ------------------------------------

Ekainaren 29an,

09:00-11:00 dena martxan jartzeko txanda, bi lagun

11:00-15:00 lehen txanda handia, sei edo zazpi lagun

15:00-17:00 txanda lasaia, bi lagun

17:00-21:00 bigarren txanda handia, sei edo zazpi lagun

21:00-22:30 dena biltzea, aurreko txandakoak edo bizpahiru lagun gehiago

Ordaina? Giro ona, euskaraz, noizean behin tragoxka bat, euskaraz, jende asko ezagutu, Altsasuarren Sanpredroak nolakoak diren ezagutu, euskaraz...

2016-04-02

TRISTE GAUDE

Lehengoan ikaskidea bisitatzera joan ginen ospitalera.

Gaur hil egin dela jakin dugu.

Triste gaude.

2014-12-23

AITZIBER SARASOLA LANKIDE ETA LAGUNAK UTZI GAITU

Igandean zendu zen Aitziber Sarasola lankide eta laguna. 

Tolosarra izan arren, Iruñean bizi eta bertan burutu zuen batez ere euskararen alde egindako lan handia, Nafarroako AEKtik. Jardun ere, pasioz eta gogotsu jardun zuen lingua navarroruma babesteko, euskaraz beti, baita Nafarroako parlamentari bihurtu zenean ere. Ordura arte, baina, Nafarroako AEKn izan genuen lagun eta lankide, irakasle soil nahiz ardura lanetan. Eta une latz hauetan irudi pozgarriren bat gogoratu nahian, 15. Korrikaren amaiera etorri zaigu burura, berak eraman baitzuen lekukoa azken kilometroan, Xabier Amurizarekin batera, Iruñea zaharraren bihotzeraino.


2013-11-28

Diru laguntzarik gabe utzi gaitu euskaltegiak UPNren gobernuak

Diru laguntzarik gabe utzi gaitu euskaltegiak UPNren gobernuak


BERRIA egunkaritik hartua (eta pixka bat moldatua)

2013ko aurrekontuetan 245.000 euroko diru sail bat onartuta zegoen, baina AEK-k eta IKAk ez dute sosik jaso iaztik.


Urtzi Urkizu
 «Urte bat baino gehiago egin dugu deus kobratu gabe, eta, gainera, ez digute erabakiaren berri eman». Helios del Santo Nafarroako AEKren bozeramaileak Iruñean atzo adierazi zuenez, 2013ko aurrekontuetan Nafarroako Gobernuak 245.000 euroko diru sail bat onartua zuen AEKrentzat eta IKArentzat. «Baina 2012ko urritik gaur arte ez dugu euro bakar bat ere jaso, UPNren gobernuak ez baitu diru laguntzak banatzeko deialdirik egin nahi izan». Horrez gain, euskaltegietarako diru laguntza kudeatzeko gobernuak zuen teknikaria kendu egin dute.

 Badira 40 urte AEK eta IKA zerbitzu publikoa eskaintzen ari direla, «herritar guztiek duten euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea eginkor egiteko bitartekoak eskainiz». Agerraldian azaldu dutenez, azkeneko inkestek diote Nafarroan gero eta euskal hiztun gehiago daudela. Euskaltegien lanari esker neurri handi batean. Baina orain arte herri ekimeneko euskaltegiei ematen zieten diru laguntza «zirtzilak» kendu egin dituzte. Laguntzak beti kostuetatik oso urrun ibili direla gogorarazi dute, eta urtetik urtera gero eta txikiagoak direla. Zerora iritsi arte. «UPNren gobernuak plangintza txikienik ere ez du egin inoiz euskara ikasi nahi duten heldu guztiak euskaldundu gaitezen». Euskaltegietako ordezkariek jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak sekula ez du «taxuzko» sustapen kanpainarik egin.

Irakaskuntzan D ereduaren aurka egiten, euskarazko hedabideak laguntzarik gabe uzten eta udalerrietako euskara zerbitzuetan euskara teknikarien lana «kili-kolo» jartzen ari da gobernua, AEK-ko eta IKAko kideen ustez. «Euskarabidek daraman hizkuntza politika ere negargarri eta suntsitzailea da», esan du Del Santok. Jose Iribas Nafarroako hezkuntza kontseilariarekin bilera bat eskatua dute.

 Egoera horren guztiaren berri gizarteari emateari ekin diote euskaltegietako ordezkariek. Halaber, abenduaren 11n elkarretaratzea antolatu dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren inguruan. 12:00etan izango da protesta. «Zor digutena eskatzeko».

Nahiz eta erakunde publikoen babesik ez izan, Nafarroako herritarren erantzunarekin pozik daudela azaldu du Nafarroako AEK-ren bozeramaileak: «Herritarrak hurbildu dira beste behin euskaltegietara. Beste askotan bezala, jendeak erantzun egin du. Nahiz eta gobernuaren asmoa gu itotzea den, lanean tinko eta irmo jarraituko dugu».

2013-09-28

ZER EGITEN DA LEHENENGO KLASE EGUNETAN?

  • Matrikulazioaren inguruko argibideak jaso: prezioa, ordaintzeko moduak, beka, beka jasotzeko baldintzak...

  • Eskola egutegia

  • Euskaltegiko ohiturak:
udazkenean liburua irakurri eta idazlearen bisita, neguko oporren aurretik bideoak egin, erakutsi eta gosaria/merendua,
nanoipuin lehiaketa udaberrian,
txangoak,
hitzaldi eta erakusketetara irteerak,
pasabideko galdera,
pintxo lehiateka udaberrian (berria!!!!)
ikasturte akaberako gosaria/merendua,
...

  • elkarbizitza:
telefonoak itzalita edo isilik
klasera garaiz iristea
hondakin bakoitza bere zakarrontzian paratu
erretzeko, atsedenaldian kanpoan
....
Eta, azkena, baina ez garrantzi txikiena daukana: irakasleek hainbat proba txiki egiten dizkiete ikasleei, hala nola zerbait idatzi, zerbait irakurri, zerbait entzun eta zerbaiti buruz hitz egin ikasleen maila eta nondik norakoak ezagutzeko.




2013-04-25

BUKATU DA, BUKATU DA!!!

Bukatu da, akabo!!!

Hainbat eta hainbat astez kafea eta txokolatea dohainik izan eta gero...

astelehenean kafe-makina berria ekarri zuten eta....

orduz geroztik... ordaintzera!!

2013-04-11

ERRENTA AITORPENA EGIN BEHAR DUZULA? BA...

Zergatik ez duzu euskaraz egiten?


Mezu honen bidez 2012ko errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi zaitugu. 

Errenta aitorpena modu askotan egin dezakezu: autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda... 

Edozein modutan egiten duzula ere, gogoratu euskaraz egiterik bauduzula. Bestelako argibiderik nahi baduzu, UEMAk eman diezazkizuke: 946 279 195 

*ZABAL EZAZU MEZU HAU*
 

2013-03-12

ESKIAK ETA AUTOENDAKO KATEAK ATERA BEHAR OTE DITUGU?

Euskalmet-en arabera
 

Aemet-en arabera



2013-03-02

EGAko proba idatzia martxoaren 16an

Ikasturte honetan oso-oso goiz datoz EGA probak.

Lehentxo atariko proba egin eta gero

martxoaren 16an izanen da proba idatzia!!!!


KORRIKAko prestaketa guztiekin ari garen bitartean!!!!!

2013-02-25

KORRIKA USAINA ALA ELUR USAINA???

Zein baino zein elkarren lehian!!!!

Zer nolako klase-eguna izanen dugu gaur?

2011-03-21