Mostrando entradas con la etiqueta A1. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta A1. Mostrar todas las entradas

2017-01-31

HASIERA MAILA: ANIMALIAK ETA POSIZIOAK

Hasiera maila:
Animalien izenak izenak ikasi.
Posizioak esaten ikasi.

Non dago ardia? Zaldiaren gainean dago.
Non dago txakur marroia? Zaldiaren atzean dago.



2016-11-20

ZERTAN ARI DIRA EGUN HAUETAN HASIERA MAILAKOAK?

Gaur zer egin duten kontatzen. 


Etxebizitzen deskripzio xumeak egiten.


Eguraldiaren iragarpena ulertzen eta eguraldia deskribatzen.


2016-10-04

BESTE TALDE BAT

Berri ona daukagu!

Beste talde bat hasiko da.

Arruazun, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:30era udaletxean.

Hasiera maila.


2016-02-09

ZERTAN ARI DIRA ARRATSALDEKO A1+EKOAK?

Garraiobideak: garraiobideekin erlazionaturiko lexikoa erabiltzea.

Garraiobideetan nora joan daitekeen, zer egin daitekeen eta zer ez idatziz azaltzea (autoan, autobusean, hegazkinean; autoz, autobusez,hegazkinez).

Oinarrizko ortografia arauak erabiltzea: Gaztelaniaren eraginez H-ren idazkera okerra saihestea (esaterako, Hospital/Ospitale); Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, B eta P-ren aurretik beti N idatzi behar dela ikasi eta zuzen erabiltzen hastea; H-ren erabilerari buruzko arauak ezagutzea.

Hainbat gramatika nozio erabiltzea: garraiobideen arteko konparazioak; aditzaren aspektua erabiltzea bere egunerokotasuna kontatzen
duenean: normalean zer egiten duen, goizean zer egin duen, bihar zer egingo duen; hainbat deklinabide kasu errepasatzea (nor, nori, noren(a), nongo(a), norekin, nora, nondik, norentzat).

Elkarrizketa motzak ulertzea eta egitea, galde-erantzun labur eta zuzenak direnean, eta txistukariak eta kontrakzio arruntak identifikatzea.

Datu pertsonalak eskatzen dituzten inprimakiak ulertzea eta erabiltzen hastea.

Garraiobideen deskribapen laburrak ulertzea eta idatziz sortzea. Garraiobideen deskribapen laburrak ahoz egitea.

2015-07-23

UDAN EUSKARA IKASTEKO/HOBETZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 11

Komunikabideak!

Eta euskara gutxi dakizula? Zu, lasai, lehendabizi, gaztelaniaz informatu eta ondoren euskaraz irakurri/entzun  eta asko ulertuko duzu!


GUAIXE

http://guaixe.eus/

BERRIA

http://www.berria.eus/

ARGIA

http://www.argia.eus/

EUSKALERRIA IRRATIA

http://euskalerriairratia.eus/




EITB

http://www.eitb.eus/

HAMAIKA

http://www.hamaika.eus/

INFO 7 IRRATIA

http://www.info7.com/


2015-07-22

UDAN EUSKARA IKASTEKO/HOBETZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 10

Zu, irakurle, segur aski oso trebea zara euskaraz, baina agian badaukazu inguruan hain trebea ez den norbait. Honakoa gomenda diezaiokezu:

http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971

Euskara ikasten hasteko da.


2015-07-01

UDAN EUSKARA IKASTEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 4

Nafarroako Euskara Zerbitzuen eskutik www.elaide.eus euskara praktikatzeko. Berria da, oraindik ez dauka gauza asko, baina etorkizun polita bai.