2013-11-30

KOMUNIKABIDEAK ESKOLETAN LAGUN!

Duela gutxi EGA klasean "ez da ahuntzaren gauerdiko eztula" esamoldea atera zen eta egun gutxitara Argia astekarian atera zen.

Beste batean erderakadak aipatzen ari ginela, irakaslea Olariagaren komiki honekin gogoratu zen.

2013-11-28

AILEGATU DIRA ERRIGORAREN KUTXAK!!!!

Hara, hara! Ailegatu dira ERRIGORAren kutxak!  Begira zenbat! Eta dagoeneko eraman dituztenak/ditugunak!!

Euskal Herrian 8.000 kutxa saldu omen dira. Alajaina!


Diru laguntzarik gabe utzi gaitu euskaltegiak UPNren gobernuak

Diru laguntzarik gabe utzi gaitu euskaltegiak UPNren gobernuak


BERRIA egunkaritik hartua (eta pixka bat moldatua)

2013ko aurrekontuetan 245.000 euroko diru sail bat onartuta zegoen, baina AEK-k eta IKAk ez dute sosik jaso iaztik.


Urtzi Urkizu
 «Urte bat baino gehiago egin dugu deus kobratu gabe, eta, gainera, ez digute erabakiaren berri eman». Helios del Santo Nafarroako AEKren bozeramaileak Iruñean atzo adierazi zuenez, 2013ko aurrekontuetan Nafarroako Gobernuak 245.000 euroko diru sail bat onartua zuen AEKrentzat eta IKArentzat. «Baina 2012ko urritik gaur arte ez dugu euro bakar bat ere jaso, UPNren gobernuak ez baitu diru laguntzak banatzeko deialdirik egin nahi izan». Horrez gain, euskaltegietarako diru laguntza kudeatzeko gobernuak zuen teknikaria kendu egin dute.

 Badira 40 urte AEK eta IKA zerbitzu publikoa eskaintzen ari direla, «herritar guztiek duten euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea eginkor egiteko bitartekoak eskainiz». Agerraldian azaldu dutenez, azkeneko inkestek diote Nafarroan gero eta euskal hiztun gehiago daudela. Euskaltegien lanari esker neurri handi batean. Baina orain arte herri ekimeneko euskaltegiei ematen zieten diru laguntza «zirtzilak» kendu egin dituzte. Laguntzak beti kostuetatik oso urrun ibili direla gogorarazi dute, eta urtetik urtera gero eta txikiagoak direla. Zerora iritsi arte. «UPNren gobernuak plangintza txikienik ere ez du egin inoiz euskara ikasi nahi duten heldu guztiak euskaldundu gaitezen». Euskaltegietako ordezkariek jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak sekula ez du «taxuzko» sustapen kanpainarik egin.

Irakaskuntzan D ereduaren aurka egiten, euskarazko hedabideak laguntzarik gabe uzten eta udalerrietako euskara zerbitzuetan euskara teknikarien lana «kili-kolo» jartzen ari da gobernua, AEK-ko eta IKAko kideen ustez. «Euskarabidek daraman hizkuntza politika ere negargarri eta suntsitzailea da», esan du Del Santok. Jose Iribas Nafarroako hezkuntza kontseilariarekin bilera bat eskatua dute.

 Egoera horren guztiaren berri gizarteari emateari ekin diote euskaltegietako ordezkariek. Halaber, abenduaren 11n elkarretaratzea antolatu dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren inguruan. 12:00etan izango da protesta. «Zor digutena eskatzeko».

Nahiz eta erakunde publikoen babesik ez izan, Nafarroako herritarren erantzunarekin pozik daudela azaldu du Nafarroako AEK-ren bozeramaileak: «Herritarrak hurbildu dira beste behin euskaltegietara. Beste askotan bezala, jendeak erantzun egin du. Nahiz eta gobernuaren asmoa gu itotzea den, lanean tinko eta irmo jarraituko dugu».

2013-11-27

ABENDUAREN 4 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Agoteei buruzkoa da galdera!!!
Bai, agoteak!

Zein da gezurra?????

a) Belarriak itsatsita omen zituzten.

b) Apaizaren ondoan esertzen omen ziren.

c) Ile argia omen zeukaten.

d) Elizan sartzeko ate berezia omen zeukaten.

DURANGOKO AZOKARI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA

A! Berriro erori gara!!!!!! Gehiagok egin dute gaizki ongi baino!

zein da gezurra?

a) Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Durangoko Andra Mariko elizpean.  7 boto
 
b) 1974an gobernadore zibilak debekatu egin zuen elizpean egitea. 51 boto
 
c) Aurten 48. edizioa izango da. boto 1
 
    d)1984tik aurrera argizaiola saria urtero ematen zaie euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsona zein erakundeei. 22 boto
1     1992. urtetik ematen da Argizaiola saria!!!
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Durangora pintxo-pintxo joateko kamiseta jasoko duena Goe da!!!! Aupa, zu!!!!!