2013-12-23

ABENDUAREN 26AN ZINEMA EUSKARAZ!

Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak, Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari izeneko programaren barruan, Emak bakia baita pelikula eskainiko dute Altsasun. Bi entitateek —bakoitzak bere esparruan— euskara sustatzeko helburua dute, eta sustapen lan horren barruan oso garrantzitsuak dira euskaraz sortutako kultur produktuak; horien artean, zinema ekoizpenak. Euskarazko produktuen kontsumoa handitzeko eta, zehazkiago, Sakanan helduendako euskarazko filmen ikusle kopurua handitzeko, sortu zuten Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari programa. Izan ere, Iortia kultur guneak zinema-programazio egonkorra eskaintzen du urtean zehar, eta euskaraz sortu edo itzulitako familiendako filmak proiektatzen ditu hilero; noizbehinka, helduendako filmak proiektatzen ditu, baina ikusle gutxi joan ohi da.
  • abenduaren 26an (ostegunarekin)
  • 20:00etan
  •  Altsasuko Iortia kultur gunean
  • Doan (gonbidapena jaso behar da aldez aurretik Iortian)
    Laburpena
Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari, kasu.
Fitxa teknikoa

  •  Zuzendaria: Oskar Alegria
  • Gidoia: Oskar Alegria
  •  Iraupena: 83 minutu

2013-12-22

BIHARKOA IZUGARRIA IZANGO DA!!!!

10 taldek egin dituzte bideoak eta zein baino zein hobeak dira!!!!!

ezusteak,

umorea, 

kritika,

ironia,

sekulako irudimena,

aktore bikainak,

gidoi zoragarriak,

kriston muntaiak,

"toma faltsuak"...

biharkoa izugarria izanen da!

2013-12-21

ALTSASUKO HERRI DENDAN GAUDE

Altsasuko plazan

Las Vegas tabernaren eta Gure Etxearen artean dagoen lokalean

egun hauetan HERRI DENDA dago zabalik.

Hainbat herri mugimenduren materialak daude salgai.

Geu ere bertan gaude KORRIKAko materialarekin.

Deskontu handi-handiak dauzkate gure KORRIKAko  arropek.

Urtarrilaren 5 arte egonen da zabalik denda.

astelehena 17:00-20:00
asteartea 17:00-20:00
asteazkena 12:00-13:30 eta 17:00-20:00
osteguna 17:00-20:00
ostirala 17:00-20:00
larunbata 12:00-13:30 eta 17:00-20:00

igandea itxita


egun bereziak

abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean goiz eta arratsalde egonen da zabalik

abenduaren 25, 31 eta urtarrilaren 1ean denda itxita egonen da

 

2013-12-20

NEGUKO OPORREN ATARIAN!!!!!

Gainean dauzkagu neguko oporrak!!!

*Atzo "heldu den urtera arte!" esan zioten elkarri Irurtzungo bazkal ondorengo taldekoek.

*Gaur kafea elkarrekin hartuko dute eta trivialean arituko dira Etxarriko taldekoak Etxarriko taberna batean, ikastola itxita baitago.

*Astelehen goizean Altsasuko goizeko taldeak elkartuko dira eta bideoak ikusi eta nahiko barre egin eta gero, ederki gosalduko dute eta... oporrak!
Hitzordua Altsasuko Zubiondo elkartean da, goizeko 09:30ean. Ez da ezer eramab behar; beno, 2 edo 3 euro gosaria ordaintzeko. Irakasleek erosiko dute.

*Astelehen arratsaldean Altsasuko arratsaldeko taldeak elkartuko dira, baina euskaltegian bertan.
Bideoak ikusiko dituzte eta ederki merendatuko dute.
Arratsaldeko merendurako bakoitzak zerbait ekarri beharko du jateko edo edateko.
Hitzordua 19:00etan da.

Azkenik, bideoei dagokionez, bigarren edizio honetan gora egin dugu!!! 10 bideo egin dira!!! Antolaketa arazo txiki batzuk direla-eta, ez dakiguna da abenduaren 23an bertan, denok denon bideoak ikusteko aukera izanen dugun. Oporretatik bueltan bai!

Idoia ari da bideoak biltzen, eta ikusi duen pixkagatik, sekulakoak dira bideoak!!!! Bikainak! Zoragarriak!!!

 

 


2013-12-18

PASABIDEKO GALDERAZ OHARRA

Olentzerorena izan da 2013ko azken pasabideko galdera.

2014an itzultzen garenean, pasabideko galderarekin itzuliko gara!!!!

 


ETA ZEIN GEZUR ESAN GENUEN OLENTZERORI BURUZ?

Ba, A) aukera!!!!!

Olentzero, guk dakigula, ez dago ezkonduta! Elizaz ezkonduta? Are gutxiago.

Egia esan ez dakigu zein harreman dagoen Olentzeroren eta Mari Domingiren artean.

A) Olentzero eta Mari Domingi elizaz ezkonduta. 50 boto
B) Neguko solstizioa. boto 1
C) Suko enborra. 2 boto
D) Ikazkina da. 3 boto


Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena mintzakide bat da!!!! Zorionak Izaskun!!!!!

Zein da saria??? Olentzerori buruzkoa denez, kriston saria da!!! Arkatz, boligrafo, txorroskilo, borragoma eta erregelaz betetako kartapazioa!!!!