2014-02-02

DENDA KONTUETAN ARI GARA ETA...

Bai goizeko, bai arratsaldeko A2 mailakoak dendetan euskaraz eroso eta zuzen samar aritzeko lanetan ari gara.

Hara lehengoan zein elkarrizketa polita sortu zuten bi ikaslek:

SUPERMERKATUAN

A: Aizu, mesedez, non daude arrautzak? Ez ditut ikusi!
B: Han daude, bigarren pasabidean, ezkerrera, esnekien ondoan. Baina, entzun, gauza bat, ez duzu nahi Katealdeko patea? Bikaina dago eta eskaintzan dago: hiru hartu eta bi ordaindu.
A: Ados, baina, dastatu dezaket?
B: Bai, noski. Mahai horretan lata batzuk zabalik dauzkazu, eta ogia ere bai.
A: Eta ardoa non dago?
B: Ez dago. Ez zaitez pasatu!
A: Lasai, probatuko dut. Zer ona! Ekarri hiru lata, mesedez; baina kobratu bi bakarrik, e!
B: Bai, noski! Izan ongi eta eskerrik asko!!!

2014-02-01

GERRA ATZO KLASEAN

Gerra? Bai, gerra deituko diogu.

Itzulpen ariketa bat egiten ari ginela,

esaldiaren ordena zela,

esaldien entonazioa/puntuazioa zela,

k eta ez k zela,

irakasleari guztiak azaltzeko/argitzeko eskatu (horiek lanak!) eta betarik ez,


irakasleak gerra handiak zirela erantzun,

irakasleak ikasleei koadernoak apuntatzeko eskatu,

eta astelehenean gerra horiek guztiak pixka bat argitzen saiatuko gara.

2014-01-31

ASTELEHENEAN BISITA BEREZIA IZANEN DUGU

Egunotan euskara-irakaslea izateko oinarrizko ikastaroa egiten ari den sakandar baten bisita izanen dugu.

Goizeko B2-C1 mailako taldean izanen da.

Zeuk, irakurle, (edo zure ingurukoren batek) ikastaro hori egin nahi baduzu/badu,

hona hemen sarri hasiko den hurrengo txandaren informazioa:


http://www.aek.org/index.php/eu/component/content/article/102-ikastaroak/1040-aek-n-euskara-irakasle-izateko-oinarrizko-ikastaroa-abian

AEK-k glotodidaktika ikastaroa, euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro konbinatua (aurrez aurreko 5 eskola eta on line jarduerak), eskainiko du Bilbo, Donostia eta Iruñean.
  • Data: martxoaren 7tik maiatzaren 14ra.
  • Bost eskolen datak eta ordutegia: martxoaren 7 eta 21ean, apirilaren 1 eta 11n, maiatzaren 9an; 9:00etatik 13:30etara.
  • On line lana: 2,5 ordu eguneko.
  • Prezioa: 340 euro.
  • Matrikula eta informazioa: e-idazkaritza@aek.org. Izena emateko epea: otsailaren 14ra arte.
Ikastaroetako partaideak AEK-ren beharren arabera onartuko dira. Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da e-postaz. Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGAduna (edo baliokidea).

2014-01-29

OTSAILAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da GEZURRA?

a) Leiho urdin asko dauden herrietan euri gutxiago egiten du.

b) Ozeanoetako ura kometek ekarri zuten.
c) Txokolatea jateak hortzak babesten ditu.
d) Kafea hartzen baduzu, errazago kontzentratuko zara.



MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Zein da gezurra?

MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEA



A.Grezian erabili zuten  I. mendean. 38 boto

B.txanponekin zebilen. 5 boto

C.jendeak askotan tranpa egiten zuen egur edo metal zati biribilak sartuz. 3 boto (4 zeuden, baina 1 damutu egin zen!)

C.ur bedeinkatua ematen zuen. 29 boto

--------------

C aukera egia izan zitekeen, zergatik ez? Baina munduko lehen makina saltzailearen historia kontatu zutenean, ez zuten horrelakorik kontatu.

Informazio gehiago Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioan.

C aukera Idoiaren burutazioa zen.

Aztatu duten hiru lagun horien artean  zozketa egin eta gero, oraindik-zer-izanen-den-ez-dakigun-saria Patxi Rak jasoko du!

Aupa zu!!!!

Oharra: notarioak EGAkoak izan dira.