Adi! Garaiz zabiltzate!
Inauteri aste honetan bai euskaltegian, bai mintzakide taldeetan "jai" eguna(k) d(it)ugunez eta
galdera oso serioa denez,
aurreko asteko galderarekin jarraitzen dugu.
ADI! MARTXOAREN 12 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
Galdera
Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen dizkie euskaltegiei.
Zein da eboluzioa?
Gaurko BERRIAko Zaldieroaren tira!!!!
Aupa!
Hor gaude gu euskaltegian nanoipuinak irakurri, Sakanari buruz hitz egin eta nanoipuin berriak sortzen!!!!!
Izarpean lo egitea zer zen galdetu A2ko ikasleek eta erantzun polita arbelean!!!!!!
Gaur EGArako prestatzen ari garenon taldean larunbateko azterketa izan dugu hizpide.
- test galdera "arraroak"
- zein da zuzena eta zein dago gaizki asko
- hiztegi galderak: estolda!
- zeinek dauka esanahi desberdina moduko galderak
- entzumena: erditzea eta mapak
- irakurmena: Anjel Lertxundiren bat liburuetako dedikatoriei buruzkoa eta bestea ahaztu zait!
Testu hauetako asko aurreko urteetan agertu dira!!!!
Eta hizkuntza eskolan proba egin zutenek arazoak entzumenarekin! Testuetako bat behin baino ez omen zen entzun eta!
Blog honen azpialdean inkesta txikia daukazue.
Inauteriei buruzkoa da.
Arratsalde-iluntzeko B2-C1 mailako taldekoek 612 euro liburua irakurtzeko asmoa daukate.
Irakasle arbizuarra daukate.
Liburua Jon Arretxek idatzi du.
Jon Arretxe Arbizun bizi da.
Irakasleak Jon Arretxek liburuak sinatzea lortu du eta ikasleei ilusioa egin die!
EGA probarako prestatzen ari diren gure ikasleek (eta beste hainbat eta hainbatek) atariko proba eginen dute.
Aupa! Zorte on! Lasai hartu! Animo! Eutsi goiari!!!
Klaseetan lan piloa egin dugu. Egindako lan horrek balio ahal izan dezala!!!!