2014-09-29

TALDERIK GABE GERATU BAZARA...

Talderik gabe geratu bazara...

baina pertsona "diziplinatu" samarra bazara, hau da, etxean zure kontura lanak egunean eramateko gai bazara,

AUTOIKASKUNTZA bidez aritzea izan daiteke zure aukera.

Tutore bat izanen duzu zuretako. Astean 20 minutuz elkartuko zara berarekin eta lanen martxa aztertuko duzu.

Hamabost egunetik TUTORETZA horietako batean irakasleak etxean egiteko moduko lana bidaliko dizu. Zortzi/Hamar ordutan egiteko moduko lana.

Entzungaiak eta bideoak USB memoria batean kopiatuko dizkizu, edo emailez bidaliko dizkizu, edo, pisutsuak badira, dropbox/drive bidez.

Halaber, astero MINTZASAIOA egiteko aukera izanen duzu. Bertan autoikaskuntzako beste ikasle batzuk eta irakasle bat daude. Mintzasaioak astean ordu eta erdi dira. Autoikaskuntzako ikasleak goizetan eta arratsaldetan banatuta badaude, mintzasaioa ere banatu egiten da: goizez hiru ordu laurden eta arratsaldez hiru ordu laurden.

Askotan tutoretza eta mintzasaioa egun berean eta ordu jarraiekin jartzen dira euskaltegirako bisita arintzeko.

Amaitzeko, mintzamena lantzeko beste aukera bat MINTZAKIDE da. Astean ordubete (edo bi) elkartzea beste euskaldun batzuekin eta elkarrekin kafea hartu, pote bat hartu, parkean egon  haurrak jolasten diren bitartean, afaldu, elkarrekin erosketak egin...

2014-09-27

14-15 MARTXAN JARRI DIREN TALDEAK

2014-2015 ikasturtean honako taldeak daude martxan. Dena dela, badira martxan jar litezkeen beste bi talde : arratsaldeko  hasiera maila hortxe-hortxe dago gutxieneko ikasle kopuruan, baita arratsaldeko EGA taldea ere.

08:30-10:30 B2 euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:00-11:30 C1 euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 A1+ euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 A2 euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 B1+ euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 A2 Atakondoa eskolan (Irurtzun), astelehen, asteazken eta ostiraletan.

15:00-16:30 B1  Andra Mari ikastolan (Etxarri Aranatz), astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan
15:30-17:00 B2  Atakondoa eskolan (Irurtzun), astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan

17:00-19:00 B2  euskaltegian, astelehenetik ostegunera

19:00-21:00 A2 euskaltegian, astelehenetik ostegunera

Bestalde autoikaskuntzaren bidez arituko diren hainbat ikasle daude B1, B2 eta EGA mailetan.

2014-09-24

IRITSI DA EGUNA!

Iritsi da eguna. Gaur klaseetan hasi gara. Euskaltegiko bost gelak (irakasle gela ere bai, bai) bete dira!!!! 

Geroxeago, arratsaldean, ere bai!

Gaur aurkezpena. Kontu asko kontatzeko: metodologia (komunikazioan oinarritua, lau trebetasunak, tutoretzak...), ordainketa moduak, prezioak, euskaltegiko ohiturak (bideoak, idazlea, nanoipuinak, pintxoak, txangoak, afariak, kafe makina, kantak...), Sakanako Mankomunitateko beka... oporrak!

Bihartik eta egun pare batez diagnostikorako probatxoak.

 

2014-09-22

#EUSKALTEGIKOPOZAK

Euskaltegian pozgarriak eta alaiak diren gauza asko gertatzen dira

- euskaraz hitz egiten hasten diren ikasleak
- karrikan ikasleekin euskaraz aritzea
- ikasle batek hizkuntza ohiturak euskarara aldatzen ari dela esaten duenean
- ikasle eta irakasleen urtebetetzeak, ezkontzak, maitasunak, haurdunaldiak...
-ikasle eta irakasle ohien bisitak
- langabezian zeuden ikasleek lana aurkitzea
- ikasleek hizkuntza-azterketak gainditzea
- ikasleak ikasten/hobetzen ari direla konturatzen direnean
...

Gaur horietako bat gertatu da. Iaz C1 titulua gainditzeko prestatzen aritu zen ikasle batek Hizkuntza Eskolako C1 titulua gainditu du eta irakasleari eskerrak emateko deitu dio. Eta ikaslea ez ezik, irakaslea ere asko poztu da!



2014-09-20

IRAILAREN 24AN HASIKO DIRA KLASEAK

Zein gutxi falta den! Irailaren 24an hasiko gara klaseetan.

Irurtzungo eta Etxarri Aranazko guraso taldeak urriaren 2an hasiko dira.


2014-09-18

UNA PEQUEÑA MIRADA ATRÁS - ATZERA BEGIRADA

Blog honi errepaso txiki bat eman diogu eta euskaltegian zer egiten dugun ongi konta dezakeela uste dugu.

Le hemos dado un pequeño repaso a este blog y hemos visto que es una buena muestra de lo que hacemos en el euskaltegi.


Lan "normalak" bai, baina beste batzuk ere bai!


Lehen eskola egunak


Egun normal bat


Zer egiten ikasten dugu?


Liburuak ere bai


Zer ikasten dugula esan duzue?


Klaseko lan batzuen beste adibide bat


Eta beste bat


Umorez ikasi


2014-09-16

TÚ TAMBIÉN - ZU ERE BAI


Está muy muy bien que tus hijas e hijos aprendan euskara en las
ikastolas y las escuelas. Les estás dando los dos idiomas que se hablan
aquí. Muy bien.




Pero se puede mejorar si tú también te preparas para entender y hablar los dos idiomas que se hablan aquí. 



Será un gran regalo para tí y para tus hijos e hijas.



Bi hizkuntzak erabili ahal izanen dituzue denok!