2012-01-27

ARRAKASTA ITZELA!!!!!

Aste honetan hasi eta hainbat astetan KULTURA OROKOR TXAPELKETA izanen dugu martxan.

Astero galdera bat izanen dugu erantzuteko eta pasabidean dagoen paper batean idatzi behar dira gure botoak.

Lehendabiziko galdera zera izan da: IZURDEEK EZ DUTE LORIK EGITEN. EGIA ALA GEZURRA DA?

Eta arrakasta itzela izan da. Momentu honetan EGIAk boto asko dauzka, baina GEZURRAk gehiago.

Zein ote da erantzuna?

Asmatzaileen artean SARI POTOLOA zozketatuko da. :-)

2012-01-25

2012-01-24

Eta Etxarri Aranatzen antzerkia egiten!

Ipuin klasikoekin

Hiru txerritxoak eta otsoa 
                                            Txanogorritxo eta otsoa
                                          Zazpi antxumeak eta otsoa

2012-01-21

Aitorrendako gonbidapena

Aitortxu:
Hurrengo astean, ostegunean, afaria egingo dugu Ataungo sagadotegian. Bederatzietan geratuko gara Biltokin. Etorri behar duzu. Saltsa zara. Ez utzi gu bakarrik Idoiarekin. Lagundu!

Aitor andereño-ohia:
Hurrengo ostegunean, hilak 26, joango gara Urbitarte sagardotegira afari-merienda egiteko. Nahi baduzu etorri, 08:30ean geldituko gara Altsasun Koxka tabernan. Tokatzen zaizu autoa eramatea eta horregatik sagardo gutxi edan beharko duzu. Badakizu, edaten baduzu, ez ezazu gidatu.

Kaixo Aitor:
Nik idatzi dizut mezu hau sagardotegira joatera gonbidatzeko. Gu joango gara hurrengo ostegunean, urtarrilak 26. Ez dakit nora, baina ziur aski Urbitartera (Ataun). Geratuko gara Koxka tabernan zortzi eta erdietan eta hartuko dugu pote bat. Esango duzu.
Ikusi arte eta muxu bat

Kaixo Aitor:
Ostegunean, hilak 26, joango gara afaltzera Ataungo sagardotegira. Etorriko zara gurekin? 08.30ean elkartuko gara Koxka tabernan.

Kaixo Aitor:
Hurrengo ostegunean, urtarrilak 26, sagardotegira joango gara. Etorri nahi duzu? Ataungo Urbitartera joango gara. 20:30ean Koxka tabernan elkartuko gara.

Kaixo Aitor:
Hurrengo ostegunean, urtarrilak 26, Ataungo sagardotegira joango gara afaltzera. Gurekin etortzea nahi baduzu, 20:30ean Koxka tabernara iritsi behar duzu. Handik autoz elkarrekin joango gara. Roberto eta besteak Etxarritik aterako dira.
Ikusi arte!

Kaixo Aitor:
Hurrengo 26an, ostegunarekin, Urbitarte sagardotegira joango gara. Koxka tabernan arratsaldeko zortzi eta erdietan geratuko gara. Handik Urbitartera joango gara.
Anima zaitez eta abisatu.

Kaixo Aitormento!
Hurrengo ostegunean, urtarrilak 26, Urbitarte sagardotegian afalduko dugu. Gonbidatuta zaude. Lehenengo zortzi eta erdietan Koxka tabernan elkartuko gara. Ezin bazara etorri, abisatu.

Aitor maitie:
Datorren ostegunean, urtarrilak 26, Urbitarte sagardotegira joango gara afaltzera. Zortzi eta erdietan elkartuko gara Koxka tabernan. Espero dugu etorriko zarela.
Abisatu, mesedez.

2012-01-20

2012-01-17

Iñigo Aritza ikastolaren aldizkarian

Hor gaude gu ere!!!! Euskaltegia!!!!! Burunda aldeko Iñigo Aritza ikastolaren aldizkarian.




Hemendik besarkada handi bat bidali nahi diogu Naiararen amari, gure ikasle izandakoari.

2012-01-16

Betiko dendak eta denda modernoak

Denda moderno asko denda handiak dira. Hirien kanpoaldean daude eta horregatik, normalean, denda modernoetan aparkaleku hobea dago.


Erosoak dira ere, txartelarekin ordaindu daiteke.

Baina tratua hotza da eta produktuen kalitatea, askotan, erdipurdikoa da. Gainera, denda handi askotan bideokamerak daude.

Denda moderno handietan produktu asko daude.

Askotan 22:00 arte zabalik daude eta eguerdian ere zabalik daude.

Denda handi modernoan erosi eta gero, erreklamatu nahi baduzu arazoak izan ditzakezu.

Denda hauetan eskaintzekin engainatzen gaituzte eta behar duguna baino gehiago gastatzen dugu.



Betiko dendetan giro hobea dago. Denak ezagunak gara.

Betiko dendetan normalean produktu gutxiago daude, baina kalitate handiagoa daukate.

Betiko dendak normalean denda moderno handiak baino txikiagoak dira. Eguerdian itxita daude, dendariak bazkaltzeko, eta iluntzean 20:00etan edo 20:30ean ixten dituzte.

Betiko dendan erreklamazioak egitea errazagoa da.



Altsasun betiko denda bat ezagutzen dugu, baina beti-betikoa. Oso zaharra da.

Elizalde burdindegia da. Txiki Polita kaleko 4. zenbakian dago.

Lokala oso zaharra da, apalategiak ere oso zaharrak da. Dendariak produktuak egunkari paperean biltzen ditu eta prezioak libretatxo batean dauzka.

Baina, denda horrek bere xarma dauka.

A! Denda horretan ezin da Visarekin ordaindu. Zer da hori?