2009-05-29

Salaam malekum

Egun on
sabaahul jaiir

صباحُ الخَير


Aiiiii! Hori lanak arabiera pixka bat ikasten. Eskerrak Youness kriston irakasle bikaina den.

2009-05-28

Atzo eta gaurko klaseen berri Guaixen

Guaixen Etxarrin egindakoaren berri dago.

Atzo arratsaldea eta gaur goiza

Nahiz eta batzuek hasieran ezetz esan... ongi pasatu genuen/dugu Etxarrin.
Eta protesta pixka bat egin dugu.

2009-05-27

GAUR KLASEA KALEAN




Diru laguntzak gutxitzerik ez!

Gaur arratsaldean eta bihar goizean klaseak kalean emango ditugu, Etxarri Aranatzen.

2009-05-26

Zikin hutsa al zara?

ZIKINA AL ZARA ZURE ETXEAN? ALA ERABAT KONTRAKOA ZARA? Egin ezazu ondoko testa, zenbatu puntuak eta atera kontuak.

1. Zure etxeko pasabidean zenbat pausu eman dezakezu ezerekin topo egin gabe?
* 2 Bi pausu eman eta salto bat eman behar dut, bestela ezin da zeharkatu
* 0 Pasabide osoa zeharka dezaket
* 1 Gauzak daude pasabidean, baina zeharka daiteke.
* 3 Pausu bakar bat ez
* 2 Kontuz ibili behar naiz, platano azalarekin

2. Zure gelako armairua zabaldu eta zer aurkituko dugu?
* 0 Asteko egunen arabera arropa guztia ordenatuta
* 1 Arropa garbia eta ondo jarrita
* 2 Armairua ireki eta arropa guztia joaten da zure gainera
* 3 Armairua trastez beteta dago; arropa guztian etxean zehar dago

3. Nola egoten da sukaldeko “enzimera”?
* 1 Guztiz garbia eta ezer gabe
* 3 Ahaztu zait zer kolorekoa den nire “enzimera”
* 0 Egunero dena husten dut eta lixibarekin eta xaboiarekin garbitzen dut. Gero “Pronto”rekin disdira ateratzeko.
* 2 Garbia dago, baino ez daude gauzak pilatuta, bakarrik kafetera eta gatza

4. Zenbatetik garbitzen dituzu etxeko leihoak?
* 3 Garbitu? Zertarako?
* 1 Eguzkiak jotzen duenean eta beste planik ez badut.
* 1 Hiru hilabetean behin
* 0 Egunero lanera joan baino lehen
* 2 Herriko festetan

Zenbat puntu dituzu?
0 - 2 garbiketaren maniatikoa zara
3 - 5 pertsona txukuna zara
5 - 8 zikintasunaren mugan zaude
9 – 11 zerri hutsa zara

2009-05-22

Datorren egunetarako planak

Ea!
Maiatzaren 27an, arratsaldean: klasea euskaltegitik kanpo

Maiatzaren 28an, goizean: klasea euskaltegitik kanpo

Maiatzaren 28an, arratsaldean: klase oso berezia euskaltegian: ARABIERA

Ekainaren 2an, goizean eta arratsaldean: ZIENTZIA EUSKALTEGIAN

Ekainaren 11n: azken eguna (gosaria eta merienda?)

Ekainaren 13an, larunbatarekin: egun pasa elkarrekin eta amaieran parranda nahi duenak Etxarriko San Kirikotan

Gauza gehiago prestatu ahala kontatuko dizuegu bai klaseetan bai hemen.

2009-05-20

Bihar, maiatzak 21, ez dago klaserik

Bihar irakasleok bat egingo dugu greba orokorrarekin eta ez da klaserik izango.
Barkatu eragozpenak

2009-05-17

Ipuin lehiaketaz epaimahaikoek

Hauxe da epaimahaikoek esan dutena:

Altsasu, eta Sakanako, AEKko Itsasi euskaltegiko 58 ikasleek lehiaketara 20 lan aurkeztu zituzten (3 A mailan eta 17 B mailan). A, B eta C mailako lanik onenendako sari bana banatu zen ostegunean.

Lehiaketara aurkeztutako lanak aztertu ondoren, epaimahaiak erabaki zuen A mailan (3. urratsera bitartekoa) saria ematea 1A goizekoek aurkeztutako idazlanari. Haien Bartolo eta hartza ipuinari buruz epaimahaiak zera adierazi du: “bere sinpletasunaren barnean, samurra da. Betikotik atera egiten da nolabait. Planteamendu eta garapenaren xumetasunak samurra egiten du aldi berean. Elementu komikoak ere baditu: hartza, Perurena eta Satrustegiren aipamenetan kasu. Naturaren elementuak (hartza, kobazuloa…) agertzeak ere bereziki janzten du”. Haren egileek Arkatz liburu-dendan gastatzeko 75 euroko txartela eskuratu dute.

B mailan saria merezi izan zuen duena Sakrifikatu beharreko apeza idatzia izan da, EGAko batek idatzia. Epaimahaiak zera dio: “Altsasun kalez kale jolas moduan aurkezten da eta suspensea du bere alde. Jolasa, gainera, modu bitxi eta politean borobiltzen du. Herrian egun berezietan sortzen den giroa islatzen du eta honekin nahastuta ideia politak azaltzen dira. Euskara maila egokia du oso”. Sarituek Arkatz liburu-dendan gastatzeko 75 euroko txartela eskuratu zuten.

C mailan, audio grabazioen sailean, Aitonaren ipuina lanak eman zien saria Txiokako ama taldeari. Kima Euskara Taldeak emandako saria jaso zuen: kamiseta batzuk.

Kima Euskara Taldea pozik agertu da ikasleek ikasitakoa gelatik kanpo erakusteko aukera izan dutelako eta, bide batez, haien euskara ikasteko ahalegina errekonozitua izan delako.

Kima Euskara Taldearen web orrian, http://www.altsasukokima.com/–en lehiaketara aurkeztutako lan guztiak dagoeneko irakurgai dituzu. Aurtengo hogeiez gain aurreko lau edizioetako 43 idazlanak ere irakur daitezke. Haiek irakurtzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

2009-05-16

Zer dago bisitatzeko Mundakan?

Hondartza, jakina! Surf egitekoa!!!!
Baina, Mundakako udalaren arabera ondorengo hauek ere bai.

- ANDRA MARI ELIZA Santa Mariako parroki eliza lurralde mailan eraikuntza bikaina da, talaiaren gainetik altuera nabarmenarekin nagusitzen den errenazimenduko tenplua. Parrokia hau bazen XI. menderako, 1071. urteko dohaintza dokumentu bat mantentzen baita, Iñigo López de Nuño Núñez de Vizcaya Bizkaiko Konde zela, San Juan de la Peñako monastegian, 1050. urtean Aragoin. Honi Santa Maria eliza Mundakako herriarekin batera gehitzen zitzaion. Eliza bandoen borroken garaian suntsitu zuten, eta XV. mendean berreraiki eta zabaldu egin zuten. Bertan Pedro Apostuluaren erlikia gurtzen da.
- SANTA KATALINA ERMITA Santa Katalina Ermita, izen bereko penintsulan kokatua, XIX. mendekoa da. Ingurunearen edertasunagatik eta kokapen estrategikoagatik pribilegiozko lekua da, ibaiaren sarrera bete-betean, Mundakako ibaiaren edozein sarrera eta irteera mugimendu mendean hartuz. Trantsiziozko eraikuntza da gotikoaren eta errenazimenduaren artean. Ermita inguratzen duten murruak, garai bereko aintzinako gotorleku baten hondarrak dira.Historian zehar eta hirigune historikoarekin duen urruntasunagatik erabilera desberdinak izan ditu, arrantzaleen kofradiako bilera leku eta izurrite gaixoen berrogeialdi leku esaterako.
- KALBARIOKO GURUTZEA Penitentzia gurutzea izen bereko kalean kokatuta dago, errenazentista-erromanista estilo berantiarrekoa da. 1611ko gurutzearen aldeetako batean gurutzefika dago eta bestean Amabirjina umearekin; eta zertxobait ilun dagoen arren, hareharrian honakoa irakur daiteke: “Gurutze hau Rodrigo Abad de Mendecanok eginarazi zuen, zuok irakurleok erregutu subiranoari”.
- PORTUA Kaitik sortzen dira hirigune zaharra osatzen duten kaleak. Bertan, armarridun etxeak atzeman daitezke, beti itsasoari begira dauden arrantzaleen etxebizitza tradizionalekin uztartuta.
- TALAKO BEGIRATOKIA
- PORTUONDOKO BEGIRATOKIA

2009-05-15

Ipuin lehiaketako emaitzak

Atzo jakin genituen emaitzak , baita sariak jaso ere Iortian!

Zorionak 1A goizekoak!!!!!!!!! Bartolo eta hartza ipuinarengatik

Zorionak EGAko ikasle bakaikuarra!!!!!!! Sakrifikatu beharreko apeza ipuinarengatik

Zorionak Txiokako taldea!!!!!!! Aitonaren ipuinarengatik.

Ipuin hauek eta beste ipuinak http://www.altsasukokima.com/ lekuan daude edonork irakurtzeko.
Gustura irakurriko ditugu!!!!!!!!!!!!!

2009-05-10

Barnetegia berriro

Badugu nora joan.
Maiatzaren 22, 23 eta 24an Mundakara joango gara.

Prestatu lisatzeko taulak!!!!!! (kar-kar-kar!!!!)

Ostegun arratsaldean

Ostegun arratsaldean, 19:30ean, Iortia Kultur Gunera joango gara.
Han ipuin lehiketako sari banaketa egingo da eta ipuin kontalari bat arituko da.
Ai, ai... hau ikusmina! Zein ipuinek irabaziko dute? 3 ipuin aurkeztu dira A mailan, 17 ipuin B mailan eta 2 C mailan.

2009-05-05

TXINGURRITEGIA 2

Aurreko batean komentatu/proposatu genuen bezala, aurten txingurritegia egingo dugu.
Iragarriko ditugu eguna eta ordua.

2009-05-01

Barnetegia

Hilabete honetako hirugarren asteburuan (gauzak aldatzen ez badira) kanpora joango gara, euskaraz hitz eginez ongi pasatzera.
Nora joango garen? Auskalo!
Ikasleok jakingo duzuen bezala Zerainera ez ginela joango esan genuen. Gorliz aipatu genuen (hondartza!!!! ziur euria egingo duela), baina Patxik bertan galdetu eta aterpetxea ia beteta zegoela erantzun zioten... Begira jarraitu beharko dugu nora joan jakiteko.
Dena dela, lasai, ez gara joan gabe geratuko.