2012-03-28

SAKANAKO AEK GREBAN!

BIHAR, MARTXOAK 29, SAKANAKO AEK OSATZEN DUGUNOK GREBA EGINEN DUGU!

martxoaren 29tik apirilaren 4 arteko pasabideko galdera

                                             Zein da gezurra?
a) Ikusmen zorrotzenetakoa duten animaliak diren arren, saiek ez dute ikusten aurrean dutena,  hegan janari bila dabiltzanean.

b) Dinosauroek 40 mm-ko arkakusoak izaten zituzten.

c) Elefanteek oinetan sei behatz dauzkate.

    d) Arrain batzuek arrautzak ahoan inkubatzen dituzte. Noizean behin kanpora botatzen dituzte oxigenatzeko eta berriz barrura.

Badakigu zein den gezurra!

D erantzuna gezurra da. Aurrena frutaren euliak bidali zituzten. Geroago tximino txikiak, txinpanzeak eta txakurrak. Tartean hain famatu egin zen Laika txakurra. Azkenik gizakiak joaten hasi ziren.

A) Espazio-ontzian gaudela, eguzkia 90 minututik sartzen eta ateratzen da.
B) Gizakiok espazioan, momentuz, 100 tona “zabor” utzi ditugu.
C) Astronautek, espazio-ontziaren barruan, ezin dute epatsik bota.
D) Espaziora bidali genituen lehen izaki bizidunak tximino txikiak izan ziren.
Asmatzaileen artean, Aitor notarioaren aurrean, zozketa egin eta gero, sariduna Pitxilis da!!!!
Zorionak, Pitxilis! Azkenean etxeko kristalak garbitu ahal izanen dituzu!

2012-03-26

OSTIRALEAN DESPEDITUKO DA

Ostiralean despedituko da ipuin lehiaketan parte-hartzeko epea.
Gehienok dagoeneko bidali ditugu, baina baten bat despistatuta badabil, jakin dezala oraindik garaiz dabilela.

Dakigula, euskaltegiko ikasleen artean eta mintzakideen artean 55 ipuinetik gora-edo izan dira!

2012-03-23

Aste honetako Guaixen gaude!!!

Guaixe eta Beleixe behar ditugu!!!!!

2012-03-22

ESPAZIOA ETA ASTRONAUTAK

 martxoaren 21etik 28erako PASABIDEKO GALDERA

ZEIN DA GEZURRA?

A) Espazio-ontzian gaudela, eguzkia 90 minututik sartzen eta ateratzen da.
B) Gizakiok espazioan, momentuz,  100 tona “zabor” utzi ditugu.
C) Astronautek, espazio-ontziaren barruan,  ezin dute epatsik bota.
D)  Espaziora bidali genituen lehen izaki bizidunak tximino txikiak izan ziren.

2012-03-21

Bai! Tximinoak, bisonteak eta abarrak!!!!

Arrasaten aurkitu dira azken tximino euskaldunaren aztarnak

Gibraltarreko tximinoa bezala ezagutzen da eta pleistozeno garaian bizi izan zen. Desagertu baino lehen Europa mailan bizi izan zen azken tximino espeziea izan zen. Ehun mila urte eta gero Aranzadiko arkeologo batzuk bere aztarnak aurkitu dituzte Lezetxikin.

Journal of Human Evolution‘ deitzen den aldizkari garrantzitsuan publikatuta izan da Lezetxikin egindako indusketan aurkitu duten tximinoaren aurkikuntza. Lezetxikiko indusketa Alvaro Arrizabalaga, EHUko irakasleak zuzentzen du.
Lezetxiki mundu mailan ezaguna da aurkitu diren giza gorpuzki fosilizatuengatik bereziki, konkretuki 2 hortz neandertalak eta neandartala baino lehenagoko espezie bateko emakume baten besahezurra, “homo heidelbergensis” izenarekin ezagutzen dena.
Kobazuloko hartzak, bisonteak, ahuntzak, edo eta oreinak aurkitu dira koban urtero uda partean egiten diren indusketetan, baina arkeologoek ez zuten horrelako aurkikuntzarik espero.
Baina, azkeneko indusketak sorpresa bat gordetzen zien ikertzaileei, eta zer esan ez zekitela utzi zituzten lurrazpian agertzen zen tximino baten aztarna ikusterakoan. Hasieran kosta zitzaien hezurra identifikatzen, baina gero ikusi zuten tximino baten beheko parteko masailezurra zela, eta oraindik hortz batzuk kontsarbatzen zituela.
Gibraltarreko tximinoa
Denbora luzean horri buruz hitz egin ondoren arkeologoek beraien lehen susmoak konfirmatu zituzten: fosila “macaco de berberia” Macaca Sylvanus izeneko espezie batena zen, Espainian “mono de Gibraltar” izenarekin ezagutzen dena, eta tximino hauen kolonia bat oraindik libre bizi da, musulmanen okupazioan barneratuak izan ziren.

Eta aste honetan etxeko lanak egiteko super kamiseta bikaina irabazi du... Patxiren Patxik!!!!!!

2012-03-20

41... eta gora!!!!

Berrogeita bat dira, momentuz, ipuin lehiaketara aurkeztu diren ipuinak!
 Eta gehiago izanen dira!!!!

B1 mailako goizekoek 8
Sakontzekoek 7
EGAkoek 7 (Pena da  ezin izan direla denak bidali. Batzuk luzeegiak ziren!)
Etxarrikoek 15 (Eta 1 extra, denen artean egindakoa)

Eta Mintzakideek 3!! (eta beste 2???)

2012-03-18

2012-03-17

Pasabideko galdera (martxoaren 14tik 21era)

Orain arteko galderak "errazegiak" omen eta galderaren formatua aldatu dugu. Ea!

Arrasaten Lezetxiki izeneko kobazulo bat dago. Bertan arkeologoak indusketak egiten ari dira.  Zer nolako aztarnak topatu dituzte?

a)              Neandertalak, hartzak, bisonteak, ahuntzak eta oreinak.
b)              Homo sapiensak, hartzak, bisonteak, ahuntzak, oreinak eta tximinoak.
c)               Neandertalak, homo heidelbergensiak,  hartzak, bisonteak, ahuntzak, oreinak eta tximinoak.
d)             Neandertalak, hartzak, bisonteak, ahuntzak, oreinak, ardiak eta otsoak.  

2012-03-16

Bai! Intxaurrak onak dira burmuinerako!!!!

Intxaurrak onak dira burmuinarentzat
Intxaurrek burmuinaren zahartze-prozesua moteltzen dute.

Intxaurrek azido alfa-linolenikoa dute, omega-3 gantz-azido antioxidatzaile gisa jarduten duena, eta gure burmuina egoera onean mantentzen eta zahartze-prozesua moteltzen duena.

Intxaurraren elementu honek (eta beste polifenol batzuek) hantura eta kalteak eragiten dituzten erradikal askeen aurka borrokatzen du. Horrek gure burmuinaren bizia eta jarduera sustatzen laguntzen du, eta garunaren zahartzeari lotutako gaitz garrantzitsuenak garatzeko arriskua gutxitzen du.

Eta etxeko lanak egiteko KAMISETA BIKAINA irabazi du... NURIAK!!!!!!
Zorionak!!!!!!!!

Gogor dabil Beronika!

Galdetu  bestela  Patxi  Floreszenteari!

2012-03-14

Beronika, Beronika, Beronika...

Hasieran azken gelan bizi zen.
Geroago atzeko gelara pasatu zen.
Pasa den astean, Patxik handik bidali zuen
eta...
ez zen oso urrutira joan, nonbait.
Orain bigarren gelan dago. Galdetu, bestela, Ainhoari!!!!!

2012-03-12

Kar, kar, kar, kar!

Etxarri Aranazko baratza!!!!!!

2012-03-09

Zer berri?

Gaur Tolosako sagardotegi batera joanen gara afaltzera. Autobusez. Lasai afaltzeko eta auto istripuak saihesteko.
Rakel asko-asko poztu zen etxeko leihoak garbitzeko kamiseta jaso zuenean.
Iratxe osorik dago, momentuz.
Hainbaten urtebetetzeak ospatu ditugu: Olgarena, Anabelena...
Ipuinak idatzi eta idatzi ari gara.
Mikelek gazta nahi du. Horregatik hiru aldiz idatzi du intxaurrak onak direla burmuinerako!
Iñaki jadanik ez da "minusvalidoa".
Sakontzekoek EAEko interneteko itzultzaile automatikoa "la letxe" dela ikusi dute!!!!!!
Hirugarren gelan arbel eta ezabagailu xixtrinak dauzkagu.
Pasabidea onomatopeiaz eta Zumalakarregi plazaz beteta daukagu.
...

2012-03-07

KATUAK BETI ZUTIK ERORTZEN DIRA, BAI!

Katuak beti zutik erortzen dira. EGIA!!!
Mugimendu-erreflexu bat daukate, aukera ematen diena airean daudenean behar den posturan jartzeko eta beti zutik erortzeko. Hori posible da bizkarrezurra oso malgua dutelako eta ez dutelako guk bezalako klabikularik hezurduran. Horri esker, talka moteltzen dute garaiera handitik erortzen direnean. Izan ere, zenbat eta goragotik erori, orduan eta denbora luzeagoa daukate berrorientatzeko eta erortzeko angelu egokienean jartzeko.

Eta zozketa egin eta gero, OPARI BIKAINA JASOKO DUENA SAKONTZEKO RAKEL IZANEN DA!!!!!!

2012-03-02

EUSKARAZ AFALDU NAHI DUGU!!!!!

Itsasi euskaltegia osatzen dugunok
heldu den ostiralean, hilak 9, Tolosako sagardotegi batera goaz EUSKARAZ AFALTZERA ETA...
Autobusez eginen dugu joan-etorria, denok lasaiago ibiltzeko.
Hau irakurri duen norbaitek gurekin joan nahi badu, garaiz dabil,
etorri euskaltegira esatera, telefonoz hots egin, emaila bidali, Maitaneri esan...

Afaldu ondoren Sakanara etorriko gara, etxera joan nahi duenak etxera joan ahal izateko
eta parranda nahi duenak hemen Sakanan egin dezake parranda!

2012-03-01

KATUAK BETI ZUTIK ERORTZEN DIRA?

KATUAK BETI ZUTIK ERORTZEN DIRA. EGIA ALA GEZURRA!!!!


ARTIZARREKO EGUNAK OOOOOSO LUZEAK DIRA!!!

ARTIZARREAN EGUNA URTEA BAINO LUZEAGOA DA. BAI!!!!!!   EGIA DA!!!!!!!

Eguzkitik hasita bigarren planeta da Artizarra. Lehenengoa Merkurio da eta hirugarrena Lur planeta da.

·  Planeta batek bere buruari buelta emateko behar duen denbora da eguna.
          Lur planetan egunak 24 ordu irauten ditu.
         Artizarrak 5.832 ordu behar ditu bere buruari buelta emateko.

·  Planeta batek eguzkiaren inguruan buelta emateko behar duen denbora da urtea.
          Lur planetan urteak 365 egun irauten ditu, gutxi gorabehera. Hau da, 8.760 ordu.
         Artizarrean urteak 5.400 ordu irauten ditu. 24 orduko egunetan kontatuz gero, 225 egun.


lurra
artizarra
eguna
24 ordu
5.832 ordu
urtea
24 ordu x 365= 8.760 ordu
5.400 ordu

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, saria jasoko duena IRENE da!!!!!!

Zorionak Irene!!!!!! Etxeko leihoak garbitzeko kamiseta irabazi duzu!!!!!