2012-02-29

Denbora gutxi gelditzen da...

Gaur arratsaldeko laurak aldera izanen da ZOZKETA!!!!

Egin duzue apustua???

ARTIZARREAN EGUNA URTEA BAINO LUZEAGOA DA.
EGIA ALA GEZURRA?

JADANIK IPUIN BATZUK BIDALI DITUGU ETA...

Jadanik ipuin batzuk bidali ditugu (Mankomunitatean antolatu duen lehiaketara) eta hau poza!!!!

Parte hartzeagatik opari bana jaso dugu. Eta ez nolanahiko oparia!!!!!

Badaude beste ipuin batzuk martxan. Ea!!!!

2012-02-23

IKASTOLA/ESKOLA GARAIETARA BUELTAN

Eskola / ikastola garaiak gogoratuko ditugu eta...

Artizarrean eguna urtea baino luzeagoa da.

EGIA ALA GEZURRA?????

Arrainen memoria

Arrainen memoria hiru segundokoa baino luzeagoa da!!!!!!!!!

GEZURRA ZEN!!!!!!!! Bost hilabete atzeragoko kontuak ere gogora ditzakete.

Asmatzaileen artean zozketa egin eta gero (aste honetan notarioa Patxi izan zen, Aitorren faltan) SARIA jaso duena Idoiaren klaseko Erkuden gaztea izan da!! (Erkuden gazteagoa ez)
Bejondeizula, Erkuden! Ongi aprobetxatu etxeko lanak egiteko kamiseta!!!!!

2012-02-21

INAUTERIETAN JAI!

ABISU GARRANTZITSUA:
Gaur, hilak 21, asteartea, arratsalde iluntzean ez dago klaserik!
Bihar, hilak 22, asteazkena, goizean ez dago klaserik!

Gurasoen taldeen kasuan, denetarik: aste osoa jai, astelehenean baino ez...

2012-02-20

Garaian garaikoa! Eta inauterietan...

2009ko otsailaren 20an (!) argitaratu genuen errezeta gogoratu nahi dugu!
Eskerrik asko, Txiokako taldea!!!!!

TORRIJAK
Osagaiak:


bizpahiru egun dituen ogia
litro erdi esne
100 gramo azukre
irina
1 edo 2 arrautza
olioa (frijitzeko)
kanela arrama bat
kanela hautsa
azukrea edo azukre hautsa

Egiteko modua:
Esnea, kanela eta 100 gramo azukre egosi egingo ditugu; hau da, irakin arte berotu eta gero epeltzen utzi.
Ogi xerra batzuk moztuko ditugu (6 edo 8 gutxi gorabehera) eta bandeja sakon batean jarriko ditugu.
Esne egosia botako dugu gainetik. Lasai utziko dugu ogiak esnea xurgatu arte.
Ondoren bi arrautza irabiatuko ditugu. Ogi bustia irinetik pasatuko dugu eta gero arrautza irabiatutik pasatuko dugu.
Olio berotan frijituko ditugu.
Paper baten gainean jarri soberako olioa xurgatzeko.
Zerbitzatu aurretik kanela eta azukrearekin hautseztatu.

Oharra: bikain daude arrautza-natilla batzuekin.

2012-02-19

ASTEARTE ARRATSALDEKO PLANA

Etxarri Aranazko taldeko ikasle batzuk, heldu den asteartean, irakaslearekin Altsasura joanen gara, inauteriak ezagutzera.
Momotxorroak, akerra, sorginak, maskaritak, juantranposoak eta abarrak ikusiko ditugu!!!!!


2012-02-16

GALDERA:

ARRAINEK HIRU SEGUNDOKO MEMORIA DAUKATE.
EGIA ALA GEZURRA?

2012-02-15

ETA NOR DA ASTE HONETAKO IRABAZLEA??

E? E? Etxeko lanak egiteko egiteko edo lotarako kamiseta bikaina irabazi duena? Nork irabazi du?

Bada, Edurneren klaseko Ana A. izeneko batek. Zorionak!!!!!!!!!!

Eta...

Ikasteak zahartze-prozesua moteltzen du.  EGIA ala GEZURRA?
EGIA!!!!!


Adina, generoa, kolesterola, tabakoa eta beste zenbait faktore baztertu ondoren, ikertzaile britainiar talde batek ikusi zuen hezkuntza-maila telomeroen luzerarekin lotua zegoela. Telomeroek kromosomen muturrak estaltzen dituzte.Ikertzaileek ikusi dute laburragoak direla ikasketa-maila baxua duten pertsonetan, eta hori zahartze goiztiarraren seinale da. Izan ere, telomeroek agintzen dute zelulen zatiketa-kopuruan, eta zatiketa bakoitzean laburtuz joaten dira, zelula hil arte. Emaitzak Brain, Behavior and Immunity aldizkarian argitaratu dituzte, eta ikertzaileek diote zahartzea gure bizitzako lehen hamarkadetako faktoreen, epe luzeko ondorioak dituztenen, araberakoa dela, adibidez hezkuntzaren araberakoa. Aldi berean, iradokitzen dute goi-mailako hezkuntza duten pertsonak hobeto prestatuta daudela arazoak konpontzeko eta estresari aurre egiteko, eta horrek ere zahartzea moteltzen duela.

2012-02-08

Eta aste honetako irabazlea da...

Pasa den asteko esaldia GEZURRA dela argitu eta gero. NOTARIOAREN AURREAN zozketa egin dugu eta asmatzaileen artean irabazlea
EGAko ARANTXI da!!!!!!!!

Bejondeizula!!!!!!!

Eta heldu den asterako:

Ikasteak  zahartze-prozesua moteltzen du.

EGIA ala GEZURRA?

2012-02-06

NEGU GORRIAN ORAINDIK ETA...

Udaberriko Ipuin Lehiaketa iritsi da!

Berrikuntza batzuekin.
Prest neuronak, arkatza, papera eta borragoma! Ez ahaztu borragoma!!!!
Hona hemen oinarriak:
LEHENA


Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako

edozein pertsonak har dezake parte, baita

eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek

ere.

BIGARRENA

3 maila ditu lehiaketak:

• 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete

parte.

• 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.

• 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.

Mintzakide programako parte-hartzaileek duten

ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute.

Horretarako propio azaldu beharko dute.

HIRUGARRENA

Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi

beste testu aurkez ditzake. Ipuin bakoitzak 100

hitz izango ditu, gehienez.

LAUGARRENA

Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu

beharko dira; bestela, bertan behera geldituko

da.

BOSGARRENA

Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu

gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan

saririk jaso gabeak izanen dira.

SEIGARRENA

Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako

eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez

dira onartuko.

ZAZPIGARRENA

Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea

ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).

ZORTZIGARRENA

Ipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara.

Ipuina gutun-azal itxi baten barruan sarturik

aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutun

azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat

sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko

ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea eposta

eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez

ere bidal daitezke euskara@sakana-mank.com

helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf

formatuan egon behar dute eta datu guztiak

beste dokumentu batean bidaliko dira.

BEDERATZIGARRENA

Sakanako Mankomunitateak izendatuko du

epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina

izanen da.

HAMARGARRENA

Lanak martxoaren 3Oera arte aurkez daitezke Itsasi

euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.

HAMAIKAGARRENA

Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek

ez badute behar bezalako merezimendurik. Era

berean, sariak ex-aequo moduan banatu ahalko

dira lan batzuen artean.

HAMABIGARRENA

Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen

esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak

argitaratzeko aukera gordeko du.

HAMAHIRUGARRENA

Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko

dute.

HAMALAUGARRENA

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar

berarekin.

2012-02-04

ASTELEHENEAN BESTE TALDE BAT HASIKO DA!!!!!

BEJONDEIZUELA!!!!

Hasiera maila
Astelehen eta astearteetan
19:00etatik 21:00etara
Irurtzungo Kultur etxean

2012-02-01

ASTE HONETAKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA...

Izurdeek ez dute lorik egiten.   EGIA ala GEZURRA?
gezurra
                          
Izurdeek lo egiten dute. Haien garuneko hemisferio bat lo dagoenean, bestea esna dago, eta alderantziz. Arnasa hartzeko, itsas azalera atera behar dute. Garuneko bi hemisferioak aldi berean lo izango balituzte, ez lirateke kanpora aterako, eta, arnasarik hartu ezean, ito egingo lirateke.

ASMATZAILEEN ARTEAN IRABAZLEA, NOTARIOAREN AURREAN ZOZKETA EGIN ETA GERO: LUIS JAUNA

ASTE HONETAKO GALDERA
 
Bizarra indartsuago eta ilunago hazten da moztu ondoren.


EGIA ala GEZURRA?