2011-06-18

Oraingoan ez dago aitzakiarik!!!!!!!!

Herria San Joanetarako prestatzen ari den honetan, eta


ikasturtea despeditzeko, Kima euskara taldeak nobela

beltzarekin gozatzera gonbidatzen zaitu. Hilaren hasieran

bezala, oraingo honetan ere genero literario hori gertutik

ezagutzeko aukera eman nahi du Kimak. Oporren aurreko azken

literatur bidaia, azken Testu bazka garagarrilaren 22an

izanen da. Ohi bezala, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan,

mahai beltza duen gelan), 19:00etan.



Euskarazko literatura ezagutu eta harekin gozatzeko

gonbitea da Testu bazka. Lagun taldea, zazpi bat bildu, eta

denen artean euskarazko testu labur bat irakurtzearekin

hasten da saioa. Ondoren, saioaren gidariak proposatutako

galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua,

sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.



Testu bazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza

espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Testu bazka-k

aukera ematen du, besteak beste: euskal idazleen lanak

ezagutzeko; ez da etxerako lanik izanen; ez dago irakurketa

beharturik, saioak ez dira oso luzeak izaten eta saio

guztiak independenteak dira. Guztiak ere Testu bazka-n

parte hartzeko nahikoa arrazoia direla uste dugu.



Irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei,

idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota

euskaraz hitz egin nahi duten guztiei Kima euskara taldeak

parte hartzeko gonbitea egiten die. Antolakuntza errazteko,

eskertuko genizueke aurretik izena ematea, bezperara arte

duzue horretarako (Altsasuko udal liburutegian, Itsasi

euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org

helbidean). Hori egin eta on egin diezazula

literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.



Ikasleen modura, hilaren akaberarekin batera ere bere

trepetak bildu eta heldu den ikasturtera arte esanen du

agur bidaia literarioak

2011-06-09

Sarri bukatuko dira klaseak eta...

ez dakizula zer egin?

 
Ideia bat!!!!!

Urtero bezala, AEK-k bere udako eskaintzaren barruan Barnetegi ibiltariak ditugu, oinez eta bizikletaz.
Hauetan ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako.
 
Gutxi falta da barnetegiak abiatzeko. Uztailaren 2tik uztailaren 17ra izanen da oinez egingo dena.
 
 
Informazio gehiagorako jarraian duzue bloga http://www.ibiltaria.aek.org/
 
 

2011-06-06

Asteburuan barnetegian izan dira

barnetegi modukoa egiten aritu dira euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle bat.
Mundakan, Gaztelugatxen, Gernikan...



2011-06-05

Heldu den asteartean Ainhoaren taldean

urrutiko herrietara bidaian.

2011-06-02

Atzo eta gaur ere behitegian

Lehenengo bisita eguerdiko taldeek egin zuten.
Atzo goizeko taldeak izan ziren behitegian.
Gaur arratsaldeko taldeak.
Kito!