2014-09-29

TALDERIK GABE GERATU BAZARA...

Talderik gabe geratu bazara...

baina pertsona "diziplinatu" samarra bazara, hau da, etxean zure kontura lanak egunean eramateko gai bazara,

AUTOIKASKUNTZA bidez aritzea izan daiteke zure aukera.

Tutore bat izanen duzu zuretako. Astean 20 minutuz elkartuko zara berarekin eta lanen martxa aztertuko duzu.

Hamabost egunetik TUTORETZA horietako batean irakasleak etxean egiteko moduko lana bidaliko dizu. Zortzi/Hamar ordutan egiteko moduko lana.

Entzungaiak eta bideoak USB memoria batean kopiatuko dizkizu, edo emailez bidaliko dizkizu, edo, pisutsuak badira, dropbox/drive bidez.

Halaber, astero MINTZASAIOA egiteko aukera izanen duzu. Bertan autoikaskuntzako beste ikasle batzuk eta irakasle bat daude. Mintzasaioak astean ordu eta erdi dira. Autoikaskuntzako ikasleak goizetan eta arratsaldetan banatuta badaude, mintzasaioa ere banatu egiten da: goizez hiru ordu laurden eta arratsaldez hiru ordu laurden.

Askotan tutoretza eta mintzasaioa egun berean eta ordu jarraiekin jartzen dira euskaltegirako bisita arintzeko.

Amaitzeko, mintzamena lantzeko beste aukera bat MINTZAKIDE da. Astean ordubete (edo bi) elkartzea beste euskaldun batzuekin eta elkarrekin kafea hartu, pote bat hartu, parkean egon  haurrak jolasten diren bitartean, afaldu, elkarrekin erosketak egin...

2014-09-27

14-15 MARTXAN JARRI DIREN TALDEAK

2014-2015 ikasturtean honako taldeak daude martxan. Dena dela, badira martxan jar litezkeen beste bi talde : arratsaldeko  hasiera maila hortxe-hortxe dago gutxieneko ikasle kopuruan, baita arratsaldeko EGA taldea ere.

08:30-10:30 B2 euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:00-11:30 C1 euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 A1+ euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 A2 euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 B1+ euskaltegian, astelehenetik ostegunera
09:30-11:30 A2 Atakondoa eskolan (Irurtzun), astelehen, asteazken eta ostiraletan.

15:00-16:30 B1  Andra Mari ikastolan (Etxarri Aranatz), astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan
15:30-17:00 B2  Atakondoa eskolan (Irurtzun), astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan

17:00-19:00 B2  euskaltegian, astelehenetik ostegunera

19:00-21:00 A2 euskaltegian, astelehenetik ostegunera

Bestalde autoikaskuntzaren bidez arituko diren hainbat ikasle daude B1, B2 eta EGA mailetan.

2014-09-24

IRITSI DA EGUNA!

Iritsi da eguna. Gaur klaseetan hasi gara. Euskaltegiko bost gelak (irakasle gela ere bai, bai) bete dira!!!! 

Geroxeago, arratsaldean, ere bai!

Gaur aurkezpena. Kontu asko kontatzeko: metodologia (komunikazioan oinarritua, lau trebetasunak, tutoretzak...), ordainketa moduak, prezioak, euskaltegiko ohiturak (bideoak, idazlea, nanoipuinak, pintxoak, txangoak, afariak, kafe makina, kantak...), Sakanako Mankomunitateko beka... oporrak!

Bihartik eta egun pare batez diagnostikorako probatxoak.

 

2014-09-22

#EUSKALTEGIKOPOZAK

Euskaltegian pozgarriak eta alaiak diren gauza asko gertatzen dira

- euskaraz hitz egiten hasten diren ikasleak
- karrikan ikasleekin euskaraz aritzea
- ikasle batek hizkuntza ohiturak euskarara aldatzen ari dela esaten duenean
- ikasle eta irakasleen urtebetetzeak, ezkontzak, maitasunak, haurdunaldiak...
-ikasle eta irakasle ohien bisitak
- langabezian zeuden ikasleek lana aurkitzea
- ikasleek hizkuntza-azterketak gainditzea
- ikasleak ikasten/hobetzen ari direla konturatzen direnean
...

Gaur horietako bat gertatu da. Iaz C1 titulua gainditzeko prestatzen aritu zen ikasle batek Hizkuntza Eskolako C1 titulua gainditu du eta irakasleari eskerrak emateko deitu dio. Eta ikaslea ez ezik, irakaslea ere asko poztu da!



2014-09-20

IRAILAREN 24AN HASIKO DIRA KLASEAK

Zein gutxi falta den! Irailaren 24an hasiko gara klaseetan.

Irurtzungo eta Etxarri Aranazko guraso taldeak urriaren 2an hasiko dira.


2014-09-18

UNA PEQUEÑA MIRADA ATRÁS - ATZERA BEGIRADA

Blog honi errepaso txiki bat eman diogu eta euskaltegian zer egiten dugun ongi konta dezakeela uste dugu.

Le hemos dado un pequeño repaso a este blog y hemos visto que es una buena muestra de lo que hacemos en el euskaltegi.


Lan "normalak" bai, baina beste batzuk ere bai!


Lehen eskola egunak


Egun normal bat


Zer egiten ikasten dugu?


Liburuak ere bai


Zer ikasten dugula esan duzue?


Klaseko lan batzuen beste adibide bat


Eta beste bat


Umorez ikasi


2014-09-16

TÚ TAMBIÉN - ZU ERE BAI


Está muy muy bien que tus hijas e hijos aprendan euskara en las
ikastolas y las escuelas. Les estás dando los dos idiomas que se hablan
aquí. Muy bien.




Pero se puede mejorar si tú también te preparas para entender y hablar los dos idiomas que se hablan aquí. 



Será un gran regalo para tí y para tus hijos e hijas.



Bi hizkuntzak erabili ahal izanen dituzue denok!



2014-09-13

EUSKALTEGIA ZABALIK, JAIAK IZAN ARREN

Gaur, irailak 13, hasi eta asteazkena, irailak 17, arte jaiak dira Altsasun.

Hala ere, euskaltegia zabalik egonen da: matrikulatzeko, oporrak kontatzeko, agurtzeko, pote bat eramateko, dantzara gonbidatzeko, informazioa jasotzeko...

Argazkia Iortia Kultur Gunearen facebooketik hartu dugu.





2014-09-11

APRENDER EUSKARA ESTÁ BECADO - EUSKARA IKASTEAK BEKA DAUKA

Euskara ikasten duten sakandarrek beka eskatzeko aukera daukate Sakanan Mankomunitateari esker. Beka hori ikastaroaren prezioaren % 45 - 55 ingurukoa da.

Los sakandarras que aprenden euskara pueder solicitar una beca gracias a la Mancomunidad. Esa beca está en torno al 45 - 55 % de lo que cuesta el curso.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara ikasten lagunduko dizu euskara ikasleendako diru-laguntzen bidez. Gutxi gorabehera matrikularen % 45eko diru-laguntza ematen du lanean dagoenari eta % 55 langabeari (beti ere, eskaera kopuruaren arabera). 2012-2013 ikasturtean 91 eskaera jaso ziren eta 2013-2014an 110 jaso dira, ia 20 gehiago.
Eskatu bekari buruzko informazioa Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan: 948 464 840 / 948 464 867 edo euskara@sakana-mank.com

2014-09-09

PREVISIÓN 14-15 AURREIKUSPENA

He aquí la previsión para el curso 14-15. De todos modos puede que se forme algún grupo más.

Si en la lista no hay lo que tú buscas, pregunta en el euskaltegi.

948 468 258  /  607 624 392

sakana@aek.org

Facebook Itsasi euskaltegia AEK

Twitter    @ItsasiEuskalteg


Hona hemen 14-15 ikasturterako aurreikuspena. Dena dela, baliteke beste talderen bat ere osatzea.

Zuk nahi zenukeena zerrendan ez badago, galdetu euskaltegian.

ALTSASUN
  
INICIACIÓN   9:30-11:30 (1,2,3,4) 
INICIACIÓN  19:00-21:00 (1,2,3,4) 
  
A1+   9:30-11:30 (1,2,3,4) 
A2 9:30-11:30 (1,2,3,4)  
A2+ 9:30-11:30 (1,2,3,4) 
A2+ 19:00-21:00 (1,2,3,4)
  
B1+ 9:30-11:30 (1,2,3,4)
 
B2 8:30-10:30 (1,2,3,4) 
B2 17:00-19:00 (1,2,3,4)
  
C1 9:00-11:30 (1,2,3,4) 
C1 19:30-21:00 (1,3)

EGA 09:30-12:00 (1,3,4) 
EGA 18:30-21:00 (1,3,4)



ETXARRI ARANATZEN
 
B1 15:00-16:30 (1,2,4,5)


IRURTZUNEN



A1+ 9:30-11:30 (1,2,3) 
A2 19:00-21:30 (1,3)



B2 15:30-17:00 (1,2,4,5)

AUTOIKASKUNTZA 
- edozein maila
- ikasleak tutorea dauka
- etxerako lanen bidez 

(1) astelehena   (2) asteartea   (3) asteazkena
(4) osteguna      (5) ostirala
 
Matrikularen %50en beka kobratu ahal izango duzu, klaseen %80ra agertuz gero eta Sakanan erroldatua egonez gero, Sakanako Mankomunitateari esker.

2014-09-08

PODRÁS UTILIZAR EL EUSKARA DESDE EL PRIMER DÍA

Con la metodología que empleamos desde el primer día podrás utilizar lo que aprendas en clase.





Erabiltzen dugun metodoari esker lehen egunetik erabili ahal izango duzu klasean ikasten duzuna.

2014-09-07

ZEIN ORDUTEGI DAUKATE KLASEEK?

Badaude klaseak goizez (08:30ean, 09:00etan, 09:15ean, 09:30ean, 11:00etan...hasi)

bazkal ondoren (15:00etan, 15:30ean... hasi)

arratsaldez (17:00etan... hasi)

iluntzean (18:30ean, 19:00etan, 19:30ean... hasi)




2014-09-05

¿PARA QUÉ APRENDER EUSKARA?

Para utilizarlo con la familia, con los amigos, cuando salimos,en el trabajo, en el deporte, en nuestro tiempo libre...

Familiarekin, lagunekin, aisialdian, lanean, kirolean... erabiltzeko.






2014-09-04

DESDE LO MÁS SENCILLO C1 MAILA ARTE

En el euskaltegi te ayudaremos para que te puedas comunicar en euskara, desde el nivel más sencillo hasta el nivel C1.


Euskaltegian oinarrizko maila hartzen lagunduko dizugu; baina baita C1 maila hartzen ere.


AEK SPOT IRAILEKO KANPAINA

2014-09-03

BULEGO ORDUTEGIA IRAILEAN

2014-2015 ikasturterako izena emateko epea irailaren 22 arte da.

Eskolak irailaren 24a hasiko dira. Ikastetxeetan osatzen diren guraso-taldeek klaseak urriaren 2an hasiko dituzte.

Informazioa hartzeko, oporrak kontatzeko, agurtzeko, hizketarako, izena emateko  euskaltegia zabalik dago astelehenetik ostiralera

09:15etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara




2014-09-02

PRAKTIKOA DA EUSKARA!

Gurean, Sakanako AEKn, 2014-2015 ikasturterako informazioa jasotzeko:

- blog hau
- facebook  Itsasi euskaltegia AEK
- twitter  @ItsasiEuskalteg

- 948 468 258  / 607 624 392

- sakana@aek.org