2013-12-23

ABENDUAREN 26AN ZINEMA EUSKARAZ!

Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak, Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari izeneko programaren barruan, Emak bakia baita pelikula eskainiko dute Altsasun. Bi entitateek —bakoitzak bere esparruan— euskara sustatzeko helburua dute, eta sustapen lan horren barruan oso garrantzitsuak dira euskaraz sortutako kultur produktuak; horien artean, zinema ekoizpenak. Euskarazko produktuen kontsumoa handitzeko eta, zehazkiago, Sakanan helduendako euskarazko filmen ikusle kopurua handitzeko, sortu zuten Euskara sorkuntzari, sorkuntza euskarari programa. Izan ere, Iortia kultur guneak zinema-programazio egonkorra eskaintzen du urtean zehar, eta euskaraz sortu edo itzulitako familiendako filmak proiektatzen ditu hilero; noizbehinka, helduendako filmak proiektatzen ditu, baina ikusle gutxi joan ohi da.
  • abenduaren 26an (ostegunarekin)
  • 20:00etan
  •  Altsasuko Iortia kultur gunean
  • Doan (gonbidapena jaso behar da aldez aurretik Iortian)
    Laburpena
Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari, kasu.
Fitxa teknikoa

  •  Zuzendaria: Oskar Alegria
  • Gidoia: Oskar Alegria
  •  Iraupena: 83 minutu

2013-12-22

BIHARKOA IZUGARRIA IZANGO DA!!!!

10 taldek egin dituzte bideoak eta zein baino zein hobeak dira!!!!!

ezusteak,

umorea, 

kritika,

ironia,

sekulako irudimena,

aktore bikainak,

gidoi zoragarriak,

kriston muntaiak,

"toma faltsuak"...

biharkoa izugarria izanen da!

2013-12-21

ALTSASUKO HERRI DENDAN GAUDE

Altsasuko plazan

Las Vegas tabernaren eta Gure Etxearen artean dagoen lokalean

egun hauetan HERRI DENDA dago zabalik.

Hainbat herri mugimenduren materialak daude salgai.

Geu ere bertan gaude KORRIKAko materialarekin.

Deskontu handi-handiak dauzkate gure KORRIKAko  arropek.

Urtarrilaren 5 arte egonen da zabalik denda.

astelehena 17:00-20:00
asteartea 17:00-20:00
asteazkena 12:00-13:30 eta 17:00-20:00
osteguna 17:00-20:00
ostirala 17:00-20:00
larunbata 12:00-13:30 eta 17:00-20:00

igandea itxita


egun bereziak

abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean goiz eta arratsalde egonen da zabalik

abenduaren 25, 31 eta urtarrilaren 1ean denda itxita egonen da

 

2013-12-20

NEGUKO OPORREN ATARIAN!!!!!

Gainean dauzkagu neguko oporrak!!!

*Atzo "heldu den urtera arte!" esan zioten elkarri Irurtzungo bazkal ondorengo taldekoek.

*Gaur kafea elkarrekin hartuko dute eta trivialean arituko dira Etxarriko taldekoak Etxarriko taberna batean, ikastola itxita baitago.

*Astelehen goizean Altsasuko goizeko taldeak elkartuko dira eta bideoak ikusi eta nahiko barre egin eta gero, ederki gosalduko dute eta... oporrak!
Hitzordua Altsasuko Zubiondo elkartean da, goizeko 09:30ean. Ez da ezer eramab behar; beno, 2 edo 3 euro gosaria ordaintzeko. Irakasleek erosiko dute.

*Astelehen arratsaldean Altsasuko arratsaldeko taldeak elkartuko dira, baina euskaltegian bertan.
Bideoak ikusiko dituzte eta ederki merendatuko dute.
Arratsaldeko merendurako bakoitzak zerbait ekarri beharko du jateko edo edateko.
Hitzordua 19:00etan da.

Azkenik, bideoei dagokionez, bigarren edizio honetan gora egin dugu!!! 10 bideo egin dira!!! Antolaketa arazo txiki batzuk direla-eta, ez dakiguna da abenduaren 23an bertan, denok denon bideoak ikusteko aukera izanen dugun. Oporretatik bueltan bai!

Idoia ari da bideoak biltzen, eta ikusi duen pixkagatik, sekulakoak dira bideoak!!!! Bikainak! Zoragarriak!!!

 

 


2013-12-18

PASABIDEKO GALDERAZ OHARRA

Olentzerorena izan da 2013ko azken pasabideko galdera.

2014an itzultzen garenean, pasabideko galderarekin itzuliko gara!!!!

 


ETA ZEIN GEZUR ESAN GENUEN OLENTZERORI BURUZ?

Ba, A) aukera!!!!!

Olentzero, guk dakigula, ez dago ezkonduta! Elizaz ezkonduta? Are gutxiago.

Egia esan ez dakigu zein harreman dagoen Olentzeroren eta Mari Domingiren artean.

A) Olentzero eta Mari Domingi elizaz ezkonduta. 50 boto
B) Neguko solstizioa. boto 1
C) Suko enborra. 2 boto
D) Ikazkina da. 3 boto


Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena mintzakide bat da!!!! Zorionak Izaskun!!!!!

Zein da saria??? Olentzerori buruzkoa denez, kriston saria da!!! Arkatz, boligrafo, txorroskilo, borragoma eta erregelaz betetako kartapazioa!!!!


ESKERRIK ASKO, JOXEMARI!!!





2013-12-17

BIHAR JOXEMARI ITURRALDEREN BISITA



Joxe Mari Iturralde idazlea gonbidatu dute aurten Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k. Haren Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak liburuak irakurtzeko proposamena egin dute, bai euskaltegiko ikasleei bai sakandar guztiei ere. Horiek irakurri ondoren egilearekin haiei buruz hitz egiteko aukera izanen da bihar.

Liburuak

 
Poloniako lautada izoztuak (Igela, 2001). Erdi mailakoa.
Maitasun istorio bat kontatzen du bukaerara arte argituko ez dena. Horrela liburu guztian zehar misterioa mantenduko du. Narrazio berezia da, misteriotsua eta interesgarria, normalean oharkabean pasatzen diren detaile txikien deskribapenari garrantzi handia ematen diona.

Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013). Goi mailakoa.
Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.



Iturria:  http://guaixe.net/sakana/1387196332347
(pixka bat moldatua)

2013-12-16

HAMAIKA IKUSTEKO...

EGAkoak bideoa dela-eta lasai-lasai, ???????

goizeko B2-C1 mailakoak euskaltegia hankaz gora jartzen,

goizeko A2 mailakoak traste pilo bat ekartzen euskaltegira,

Etxarrikoek bideoa egiteko erabili zuten traste pila izugarria,

arratsaldeko A2koak irakasle gelan grabatzen euren gelan ezin zelako,

hasiera mailakoak kanpoan grabatzen...

B1-2 mailakoei buruz ez dakigu ezer....
 KONTUZ GUREKIN HOLLYWOOD!!!!!!!

2013-12-15

HELDU DIREN EGUNETAKO HITZORDUAK

Heldu den asteazkenean, abenduak 19, Joxemari Iturralderekin elkartuko gara eta Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petesburgoko gauak nobelak komentatuko ditugu.

Hitzordua Iortian da, goizeko 09:30ean.


Heldu den astelehenean, abenduak 23, bai goizean bai arratsaldean egin ditugun film laburrak / bideoklipak ikusiko ditugu eta bikain gosaldu/merendatu.

Goizekoak 09:30 aldera elkartuko gara, Altsasuko elkartzeren batean. Ea zein ikasleren elkartean elkar gaitezkeen.

Arratsaldekook euskaltegian bertan eginen dugu jaia.

Datozen oporretako jatordu handierarako prestatuko gara! Kar, kar, kar!

2013-12-13

KAMERA, GIDOI, URDURITASUN ETA BARRE EGUNAK

Geure bideoklip eta film laburrak errodatzen ari gara egun hauetan.

Aurten Etxarri Aranazko taldea ere animatu da.

Kamerak direla,
gidoia dela,
errodatzeko materialak prestatu behar direla,
grabatzen hasten garela
gidoia ahazten zaigula,
hanka sartzen dugula,
barre ugari egiten ari gara!

Abenduaren 23an izanen da lanen mustutze ekitaldi mundiala, bi txandetan: goizean eta arratsaldean.

2013-12-11

ABENDUAREN 18 ARTEKO GALDERA

ZEIN DA GEZURRA?

a) Olentzero eta Mari Domingi elizaz ezkonduta daude.


b) Neguko solstizioa ospatzeko da Olentzero.


d) Lehen Gabon Gauan tximiniako sutara botatzen zuten enborrari deitzen zioten Olentzero.


d) Ikazkin moduan irudikatzen dute, pipan erretzen du eta tximiniatik jaitsita sartzen da etxeetara.


 

BERTSOLARIEN GALDERAREN ERANTZUNA

a) Mendiluze, Sarriegi, Beltza, Lizaso, Egaña, Fernandez, Colina eta Arzallus. 3 BOTO
b) Arzallus, Lujanbio, Iturriaga, Lakuntza, Leitza, Alberdi, Colina eta Gaztelumendi. 6 BOTO
c) Colina, Lazkao Txiki, Baxarri, Silveira, Txirrita, Xalbador, Bilintx eta Gaztelumendi.BOTO 1

d) Mendiluze, Sarriegi, Arzallus, Gaztelumendi, Elortza, Lujanbio, Colina eta Iturriaga. 46 BOTO
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena Ricardo da!!!!

Zein da saria? 2014rako egutegi zoragarria  ekintzak markatzeko itsasgailuak eta guzti!!!!

2013-12-10

AUTOIKASKUNTZAKOAK DIRA

Ikasturte honetan bost ikasle daude autoikaskuntzaren bidez euskara ikasten.

Bi ikasle B2 mailan hasi berriak dira

eta

hiru ikasle EGA probarako prestatzen ari dira.

Ikasle bakoitzak tutore bat dauka. Tutoreak prestatzen dizkie etxean egiteko moduko lanak.

Astean behin euskaltegitik pasatu behar dute lanen jarraipena egiteko eta lan berriak jasotzeko.

Halaber, astean behin ere euskaltegira etorri behar dute mintzasaio bat egitera.



2013-12-09

2013-12-08

KONTSUMO ZENTZUDUNA GABONETAN

Lehengoan EGA taldean Gabonetan kontsumo zentzuduna egiteko hainbat aholku irakurri genituen; arbelean eskema egin genuen eta elkarri kontatu genizkion.

http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-11-13/036/001/olentzero_zentzuduna.htm


2013-12-07

BERRIAK LANDU ETA ISTRIPUA SORTU

Etxarri Aranazko taldean berri laburren eta lerroburuen ulermena lantzen ari gara.

Lehengoan eguraldiaren atalean elur-mailari buruz hitz egin genuen eta marrazkia egin genuen arbelean. Gero hegazkina zer zen galdetu zuten eta marrazkia egin genuen.

Eta istripua gertatu aurreko momentua marraztu genuen!!!!!!

2013-12-06

AS-SALAM ALAYKUM

Atzo iluntzean, klasearen azken ordu erdian, Altsasuko mezkita bisitatzera joan ginen.


 Meka aldera begira otoitz egiteko plantak egiten.
Arabiera eskolak emateko arbela ikusi zuen Idoiak eta ezin egon geldi. Data idatzi zuen, arabieraren moduan, eskuinetik ezkerretara.

2013-12-05

GAUR TXANGO BEREZI BAT EGINEN DUGU

Gaur iluntzeko klaseko A2-koak, klasearen azken ordu erdian, Altsasuko mezkita bisitatzera joanen dira.

Ikaskide bat marrokiarra eta musulmana da, eta berarekin joanen dira.


IAZKO BIDEOAK IKUSTEN ETA AURTENGOAK PENTSATZEN ETA PRESTATZEN

Iaz, neguko oporren aurretik, ohitura berria hasi genuen: talde guztiok bideo bat egitea.

Iaz oso ongi atera zen eta egun hauetan berriro ikusten ari gara.





Eta ideia berriak pentsatzen ari gara! Ideia bikainak!!!!

2013-12-04

ABENDUAREN 11 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein joango dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera?


a) Mendiluze, Sarriegi, Beltza, Lizaso, Egaña, Fernandez, Colina eta Arzallus.

b) Arzallus, Lujanbio, Iturriaga, Lakuntza, Leitza, Alberdi, Colina eta Gaztelumendi.

c) Colina, Lazkao Txiki, Baxarri, Silveira, Txirrita, Xalbador, Bilintx eta Gaztelumendi.

d) Mendiluze, Sarriegi, Arzallus, Gaztelumendi, Elortza, Lujanbio, Colina eta Iturriaga.

AGOTEEN GALDERAREN ERANTZUNA

Galdera agoteei buruzkoa zen.

Zein da gezurra?

a)Belarriak itsatsita 3 boto

b)Apaizaren ondoan esertzen ziren 60 boto

c)Ilea argia zeukaten 8 boto

d)Elizan sartzeko ate berezia zeukaten 2 boto


Elizan sartu bai sartzen ziren, baina ate berezi batetik eta atzean egon behar omen zuten.

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, inoiz jantziko ez duen sekulako kamiseta itsusia jasoko duena mintzakide bat da: Edurne!!!!

Aupa, zu!!!!

GAUR ERE EUSKARAREN EGUNA DA!

 ...

Herenegun euskararen eguna zen

atzo euskararen eguna zen

gaur euskararen eguna da

bihar euskararen eguna izanen da

etzi euskararen eguna izanen da

etzidamu euskararen eguna izanen da

...



Behin, Lazkao Txiki bertsolariari galdetu omen zioten:
"- Hi Joxe Migel, zer egin behar diagu euskararen alde?
Ta berak erantzun zuen:
- Zer egingo diagu, ba? Hitz egin, motel, hitz egin!"