2014-05-29

OSTIRALA: AFARIEN EGUNA

Ostirala, hau da, bihar afarien eguna izanen da.

Etxarri Aranazko guraso taldekoek,

Irurtzungo guraso taldekoek

eta

euskaltegiko B1-2 mailako bi taldeek

elkarrekin afalduko dute.

Aurrenek Etxarri Aranatzen, besteek Irurtzunen eta azkenek Altsasun (Altsasuko dagoen jatetxe dotore horretan)

2014-05-28

AZKEN AURREKO GALDERAREN SARIA!

Lehen ahaztu egin zaigu saria zein den esatea!

Eskuzabal-zabal gabiltza!


Aberats! 


Jostailuzko 2.400 euro!!!!!


AZKEN AURREKO GALDERA!

Hona hemen ikasturteko azken aurreko galdera.


Zea Mays taldea Rekalden sortu zen 1997an eta 7 disko grabatu ditu.

Zein diskotakoa da “Negua joan da ta” abesti ospetsua?

1- Zea mays
2- Elektrizitatea
3- Harrobian
4- Sortuz, grabitatearen aurka
5- Morphina
6- Era
7- Da

HAURREN NEGARRAREN GALDERAREN ERANTZUNA

HAURREN NEGARRA


a- Herrialdearen arabera desberdina da. 5 BOTO
b- Neska ala mutila izan, desberdina da. 12 BOTO

c- Eguraldiaren arabera aldatu egiten da. 15 BOTO

d- Zientifiko batek Afrikako tribu baten hizkuntzaren antza daukala frogatu du. 13 BOTO

Aztatu duten 5 lagunen artean zozketa egin da... eta nork jasoko ditu (jostailuzko) 1.000 euroak? Bada, Inaziok! Autoikaskuntzako Inaziok! Zorionak!

Iaz hor zebilen inoiz ez zuela aztatzen eta kezkatuta, eta aurten noizean behin aztatzen hasia zen... eta orain saria!!!!!!!! Bejondeiola!!!

2014-05-27

DAGOZKIGUN DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO ELKARRETARATZEA

Gaur, hilaren 27an, Euskarabideako zuzendariak agerraldia eginen du Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean; bertan azalpenak eman beharko ditu, besteak beste, aurrekontuetan agertu arren, Gobernuak aintzat hartu ez dituen euskaltegietako partidaz, bertsolaritza programaz eta udaletako euskara zerbitzuez.
 
Hori dela eta, 9:30etik aurrera elkarretaratzea eginen dugu Sarasate Pasealekuan, aurrekontuetan dagokiguna eskatzeko, euskaraz bizi nahi dugulako Tokiko Entitateetako ordezkariok, Nafarroako Bertsozale Elkartea, UEMA, eta Herri Ekimeneko euskaltegiok (AEK, IKA)
 

2014-05-25

GURASO TALDEEN AZKEN ASTEKO TXANGOAK

Irurtzungo guraso taldekoek astelehenean (bihar) Egillorgo uren tratamendurako zentroa bisitatuko dute. Ikasleetako batek han lan egiten du.



Etxarri Aranazko guraso taldekoek ostegunean Etxarri Aranazko araztegia bisitatuko dute.


(Taldeko inork ez du han lan egiten)

2014-05-24

GURASO TALDEAK IKASTURTEA AMAITZEAR

Irurtzungo Atakondoa eskolan guraso talde bat euskaraz komunikatzen ikasten ari da. 

Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolan beste guraso talde bat ere euskaraz komunikatzen ikasten ari da.

Bi taldeendako heldu den astea izanen da ikasturteko azkena.

Dena dela, Etxarri Aranazko taldekoek udan elkarrekin jarraituko dute mintzakide taldea osatuko dutelako.

Astean behin txangoak eta paseoak egiteko elkartuko dira.


2014-05-23

2014-05-22

BATZUEK ETA BESTEAK

*A2koak beste ziklo bat hasi berri: familiakoekin eztabaidan; baina gaur Urte berri on, amona! filma ikusten. Ikasturteko lehen filma!


*B2-C1ekoak atzoko azterketako gorabeherak komentatzen eta Amai taldekoen baratze ekologikoa bisitatzen.

*EGAkoak jo eta ke, ke eta jo! Lan eta lan! EGAko ahozko proba eta Hizkuntza eskolako proba prestatzen.

*Etxarri Aranazkoak Euskal Herrian zehar eta munduan zehar buelta eta buelta, bidaian: Baztan, Txindokiri buelta, Kuba, Viena, Quebec, Indiako Kerala... Gaur Ternua, Quebec (berriro) Apaizac hobeto dokumentalaren laguntzarekin.

*A1ekoak atzo Igartubeiti baserri-museoan eta gaur Amai taldekoen baratze ekologikoa bisitatzen.

*B1-2ko bi taldeak Euskal Herriko zuhaitzen inguruan janzten.


2014-05-21

ATXAGAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Bernardo Atxagak
Espainiako Kritikaren Sari Nazionala jaso du. 
Baina.... zein da gezurra?
A) Bernardo Atxagaren izena Jose Irazu Garmendia da. 7 BOTO
B) Obabakoak ipuin bilduma 26 hizkuntzetara itzuli dute.16 BOTO
C) Ekonomia ikasi zuen. 7 BOTO
D) Espainiako Kritika Saria jaso duen lehen aldia da. 31 BOTO

Sei aldiz irabazi du Atxagak Espainiako Kritika Saria, 1978an, 1985ean, 1988an, 1993an, 2003an eta 2014an. 
Aztatu duten 31 lagunen artean zozketa egin da eta nork jasoko du "500 euroko saria"? Ba... Saraik!!! Aupa zu!
Euskaltegiko kortxoan daude zintzilik! :-)
Eta adi! Hurrengo galderaren saria bikoitza da! 

MAIATZAREN 28 ARTEKO GALDERA

HAURREN NEGARRA

a- Herrialdearen arabera desberdina da.

b- Neska ala mutila izan, desberdina da.

c- Eguraldiaren arabera aldatu egiten da.

d- Zientifiko batek Afrikako tribu baten hizkuntzaren antza daukala frogatu du.


Eta saria????? Begira, begira, euskaltegiko kortxoan dago zintzilik! 1.000 euro!!! Bikoiztu egin dugu!



 

2014-05-20

AZTERKETA BIHAR!

B2-C1 mailako askok azterketa daukate bihar.

Iruñeko Hizkuntza eskolara joanen dira B2 mailako proba egitera.

Bihar irakurmen, entzumen eta idazmen probak eginen dituzte.

Eta urduri daude!


Baina ez dute zertan! Asko ikasi dute eta oso ongi moldatuko dira! 

Aupa!


2014-05-19

ONGI, BAINA ORAINDIK BADAUKAGU ZER IKASI

Euskaltegian hondakinak ongi-ongi sailkatuta biltzen saiatzen gara.

Organikoak ere bereizita biltzen ditugu, konpostatzera eramaten baititugu.

Dena dela, baten batzuek badaukate oraindik zer ikasi.

Hara lehengoan!




2014-05-18

AMAI TALDEAREN BARATZEA ETA IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA

Asteazkenean goizeko A1 mailakoek eta haiekin joaten diren guztiek Ezkion dagoen Igartubeiti baserri-museoa bisitatuko dute.
http://www.igartubeitibaserria.net/

Ostegunean goizeko hainbat taldek Amai taldearen baratzea bisitatuko dute, Altsasun bertan, kaputxinoen ondoan.


2014-05-17

BIERRIK FUNDAZIOA BOLUNTARIOEN BILA

Kaixo blogeko irakurleok!

Sakana Motorsportekoak Bierrik fundazioari lagundu nahi dio, aurten ere bai!! Olaztiko Rallysprinta, II. Guaixe saria antolatu dute berriro ere. Horrela antolakuntzan parte hartzea tokatzen zaie, egun berean sarreretan egonez eta hurrengoan garbiketa eginez. 

Maiatzaren 24an, bi txanda egin beharko dira rallyrako sarrerak saltzen: - 09:30 - 14:30 eta 14:30 - 19:30 

Beraz, zuen laguntza eskatzeko, irakurleok, idazten dizuegu. Txandaren batean apuntatzeko, idatzi bierrik@guaixe.net -era edo deitu 948 562 107 telefonora. 

Eskerrik asko 

2014-05-15

NANOIPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

Nanoipuin lehiaketaren sari banaketa ekainaren 10ean izanen da Olaztiko kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.

Sari horiekin batera Maria Markotegi izeneko lehiaketako sariak banatuko dira.


Antolatzaileak:




                                                   Olaztiko Udala

2014-05-14

MAIATZAREN 21 ARTEKO GALDERA

Bernardo Atxagak
Espainiako Kritikaren Sari Nazionala jaso du. 
Baina.... zein da gezurra?
A) Bernardo Atxagaren izena Jose Irazu Garmendia da.
B) Obabakoak ipuin bilduma 26 hizkuntzetara itzuli dute.
C) Ekonomia ikasi zuen.
D) Espainiako Kritika Saria jaso duen lehen aldia da.

KEBAB-AREN GALDERAREN ERANTZUNA

Nork asmatu zuen kebab-a eta non?

1. Turkian turkiar batek 43 BOTO

2. Marokon marokoar batek 4 BOTO

3. Alemanian turkiar batek 27 BOTO!!!!

4. Frantzian aljeriar batek 3 BOTO




durum
                                               
                              donner


Eta gaur zozketari helegitea jarri, ez jarri gabiltza.


Euskaltegiko panelean aste honetako saria I-PHONE 5Sa zela jarri zuen norbaitek eta... kasualitatez edo, irakasle bati tokatu zaio. Mmmmmm.... Ainhoari.... mmmmm.....
Trastea eskatu du eta aifonaren argazkia eman zaio, txuri-beltzean, fotokopiagailutik ateratzen den moduan. Eta pozik egotea dauka!

2014-05-13

GEURE BURUARI BURUZ HIZKETAN

Ez dakigu badakizuen edo ez: euskaltegiko irakasle bat arduratzen da blog hau elikatzeaz eta zaintzeaz.

Euskaltegiko facebook eta twitter ere elikatu eta zaintzen ditu.

Atzo B2-C1 mailako ikasleen bloga zer den eta sare sozialak zer diren azaltzeko eskatu zioten irakasle horri.


2014-05-11

AZTERKETETAN DABILTZA GURE HAINBAT IKASLE!

* maiatzaren 23ko arratsaldean eta maiatzaren 24ko goizean EGAren ahozko proba eginen da. Gure hiru ikasle han izanen dira!

* maiatzaren 28ko arratsaldean Iruñeko Hizkuntza eskolan C1 mailako entzumen, irakurmen eta idazmen probak eginen dira. Gure hainbat ikasle han izanen dira!

* maiatzaren 21eko arratsaldean Iruñeko Hizkuntza eskolan B2 mailako entzumen, irakurmen eta idazmen probak eginen dira. Gure hainbat ikasle han izanen dira!


2014-05-09

TORTILLOMETRO BERRITUA

Arratsaldeko A2 taldekoek tortillometroa errepasatu dute. Eta itxura berria eman diote.


Txukun gelditu dela ezingo dugu esan.

2014-05-08

NANOIPUIN IRABAZLEETAKO BAT PASABIDEAN

Nanoipuin irabazleetako bat paratu dute pasabideko kortxoan.

Beste biak noiz jarriko zain gaude!