2011-05-31

Botxalari bikainak gara!!!

Atzo Irurtzungo bi taldeetakoak Iratxo elkarteko botxategian aritu ginen!

Xabier! Eskerrik asko!!! Zu etxerako!!

2011-05-30

Pasa den ostiralean beste bi herri

Zein ongi pasatu genuen!!!!!


Satrustegi eta Zuhatzu ezagutu genituen bi gida oso onekin!!!

2011-05-21

Lacturaleko behitegian atzo

 txahala lagunak egiten 1

 txahala lagunak egiten 2
Ufa! Hau kiratsa!
 Goxoa ote dago agotz hau guztia?
 Ezker-eskuin
Hau ikusi eta gero... ai! nire titiak!!!!

2011-05-20

Euskaraz hastea ez da edukazio txarrekoa!

Irurtzungo bi taldeak gaur...

Irurtzungo bi taldeak gaur txangoan joanen dira.
Lacturale esnea ekoizten duten behitegia bisitatuko dute.

2011-05-18

Literatura Nobel sariaren bila

Bejondeizuela!

Aitorren goizeko emakumeak,

Txiokako beste emakume koadrila

eta Maite!!!!!!!!






Heldu den maiatzaren 24an, asteartearekin, sari banaketa eginen da Etxarri Aranatzeko Kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.

2011-05-17

Arbizuko EKOKANPINA ezagutzera joan gara.

Orain dela egun batzuk beste talde batzuk joan ziren. Gaur goizeko hiru talde.
Merezi izan du!!!


Eskerrik asko-asko, Aitor!!!

2011-05-15

Majo gabiltza EGA taldeak!






Berria egunkariko berria hartu, irakurri, "nahaspila hau" sortu eta gero... KONTATU!
(Ezkerreko marrazkiari ez erreparatu, mesedez! Beste kontu bat da. Interesa badaukazue galdetu Asun delako bati)

2011-05-14

Atzo eta gaur euskaltegiko hainbat irakasle...

Atzo eta gaur euskaltegiko hiru irakaslek Arbizuko udalak antolatutako TELP ikastaroan parte hartu dugu.
Oso interesgarria, oso baliagarria eta oso entretenigarria izan da.

Eta oso ongi zaindu gaituzte! Noski, lekuak ere laguntzen zuen!


Eta zer den TELP?
Què és un TELP?
El TELP és un curs de formació en què a través d’una eina com la Psicologia adquirirem una sèrie de recursos que ens ajudaran a afrontar situacions de conflicte lingüístic.

Atzo Irurtzungo Hasiera mailako taldea Arakil ezagutzen

Eguraldi bikainak lagunduta, Egiarreta, Itsasperri eta Etxeberri bisitatu genituen.
Bisita egiten genuen bitartean fitxa bat bete genuen: badago elizarik? Nolakoa da? Badago plazarik? Nolakoa da? Badago frontoirik? Nolakoa da? ... eta.... Non dago Egiarreta? Non dago Etxeberri?....

Herri erdian zegoen erlategia
Balkoia
Itsasperriko baseliza sarrera
Itsasperriko baseliza

Gauza bat: ordenagailuak ez dit goiko argazkietako bi zuzen jartzen. Teknologiak lagundu egiten du, baina batzuetan...

Bide batez, atzo egun osoan ez zen bloga eguneratzeko aukerarik izan.

2011-05-12

Arbizuko kanpinean

Egun hauetan talde batzuk eta besteak ARBIZUKO KANPINA bisitatzen ari gara.

Zein interesgarria den!!!!




Eta, eskerrik asko, Aitor! Zuk bai zuk pazientzia gurekin!!!!

2011-05-09

2011-05-06

2011-05-02