2014-10-30

AZAROAREN 6 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da gezurra?

a) Txakurrak kalkuluak egiteko gai dira.

b) Txakurrak hitzak ulertzeko gai dira.

c) Txakurrek irudimena daukate.


2014-10-29

ARTE AZOKAN IZAN GARA







Azken argazkia Itziar Nazabalek Arte Azokan daukan koadroarena da.


Itziar Nazabalekin izan gara eta artisten bizimoduari buruz, arte salmentari buruz, koadroak egiteko erabiltzen dituen teknikei buruz hitz egin digu. Eta guk galderak egin ditugu.

2014-10-27

TXANGOA ARTE AZOKARA

Asteazkenean txangoa eginen dugu.

Altsasuko Iortia kultur gunera joango gara, goizeko 10:30ean.

Bertan Itziar Nazabal margolaria izanen dugu zain. Bere laguntzarekin III. Arte Azoka bisitatuko dugu.

 Iortia Kultur gunearen web-a

 urriaren 17tik azaroaren 2ra

III. arte azoka honetan Sakanako sortzaile eta artistekin batera -—batez ere altsasuarrak— ibarraz kanpoko artista gonbidatuak izango dira. Horien artean, Helena Gonzálezek gidatutako taldearen Brut Art erakustaldia izanen dugu. Erakusketak dirauen bitartean, hitzaldiak, topaketak eta eztabaidak izango dira, baita aurreratuko ez dugun sorpresaren bat ere. Ahalmen artistiko handia duen bailara honetan egiten ari den lanaren erakusleiho paregabea.

2014-10-26

ABENDUAN IDAZLE BATEN BISITA IZANEN DUGU

Kartelak dio 612 euro liburuari buruzkoa izanen dela solasaldia. Dena dela, guk Ekialdeko mamuak eta Sustrai beltzak liburuko ipuinen batzuk irakurriko ditugu.

2014-10-24

PASABIDEKO KANTAN ALDAKETAK

Batetik, pasabideko kantaren ekimen zahar/berriaren harira, kostatzen ari da erritmoa hartzea.

Bestetik, ikasle batzuek, eta ez gutxik, pasabideko galdera itzultzea eskatu dute.

Hortaz, erdibideko zerbait eginen dugu:

Bi astetan pasabideko galdera izanen dugu.

Aste batean pasabideko kanta izanen dugu.

Bi astetan galdera.

Aste batean kanta.

...

2014-10-23

PROPOSAMENAK BADAUDE...

Aurten, hamabostean behin, talde guztiok euskal kanta bat lantzea pentsatu genuen. 
Aurreko hamabostaldian Nafarroa Oinezeko kanta landu genuen. Zein izanen da hurrengoa? Proposamenak ez dira falta.
Azken proposamena, Hombres G, idatzi zuenarendako galdera: zein kanta daukate euskaraz? Ez zaigu bat bera ere bururatzen irakasleoi.



2014-10-21

ZER IKASTEN ARI GARA EGUN HAUETAN?

B2 mailan iritzi-artikuluak irakurri eta ulertzeko zikloa despeditu eta familiakoekin eta lagunekin eztabaidan hasiko gara. Ongi eztabaidatzen ikasi beharra dago!

A1.2 mailan tabernetan eta jatetxeetan euskaraz eskatzen idazten.

B1 mailan mezu laburrak idazten edo erantzungailuetan mezu laburrak uzten ikasteko zikloa despeditu eta gero, orain eztabaidatzen ikasten hasi dira.

A1 mailan euren burua aurkezten eta deskribatzen ikasten.

C1 mailan idatzizko testuak kontatzeko trebatzen, lokailu gehiago erabiltzen ikasten...

EGAn atariko probak egiten.


2014-10-15

AURTEN JON ARRETXE

Blog honetako irakurleek segur aski badakizue. Urtero, neguko oporren aurretik, idazle bat etortzen zaigu bisitan, Sakanako Mankomunitateari esker.
Aurten Jon Arretxeren liburuak eta ipuinak irakurriko ditugu euskaltegian eta abenduan Jonekin berarekin hizketan aritzeko aukera izanen dugu. Goi mailetan Ekialdeko mamuak irakurriko dugu. Tarteko mailetan 612 euro irakurriko dugu eta beheko mailetan Sustrai beltzak liburuko ipuinen bat, Pilarren gomutak segur aski.

2014-10-14

ETORRI DA ERRIGORA!

Hara zer nolako elikagaiak!

Elkartasunezkoak, euskaldunak, kalitate bikainekoak, osasuntsuak!

Zenbat nahi dituzu? Lau? Bost? Hamar? Bat?

Euskaltegian zenbat nahi dituzun esan eta ekartzen ditugunean 50 euroren truke etxera.


2014-10-13

GOSARI ETA MERENDU OSASUNTSUAK EUSKALTEGIAN

Irakasleetako batek sagar asko etxean eta euskaltegira ekarri ditu batzuk osasuntsu gosaldu edo merendatu dezagun.

2014-10-12

NAFARROA OINEZEKO KANTAREKIN HASIKO GARA

Aurten ez dugu pasabideko galderarik izanen.
Horren ordez, duela urte batzuk euskaltegian egiten genuen ekintza baten antzekoa eginen dugu.
Hamabostean behin talde guztietan kanta bera landuko dugu eta ostegunean pasabidean elkartu eta elkarrekin kantatuko dugu.

2104ko Nafarroa Oinezeko kantarekin hasiko gara.

2014-10-11

Badator Errigora!




2014-10-10

BRUCE SPRINGSTEEN SAKANAN!

Bai, duela egun batzuk Bruce Springsteen Sakanan izan zen bisitan! Asteburua pasatu zuen hemen.

Hara zer egin zuen!


A2 mailan zer egin dugun kontatzen ikasten ari gara eta...



2014-10-08

¡FALTA UNO! ¡O UNA! / BAT FALTA DA!

Falta una persona para que se ponga en marcha el grupo de iniciación. Por las tardes, de lunes a jueves, de 17:00 a 19:00.

¿Quién quiere empezar a aprender a comunicarse en euskara?

Pertsona bat baino ez da falta! Arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera, hasiera mailako talde bat martxan jartzeko puntuan gaude!

Zuetako lagunen edo senideren batek euskaraz komunikatzen hasi nahi du? Esaiozue!

2014-10-06

NIVEL DE INICIACIÓN POR LAS TARDES

Si se apuntasen otro par más de personas, pondríamos en marcha en grupo de nivel de iniciación por las tardes, de lunes a jueves, de 17:00 a 19:00. Si entre los que se matriculan hay alguien que trabaja a turnos (o lo necesita por algún otro motivo) tiene la posibilidad de venir a clase por la mañana también. Hay ahora un grupo que está aprendiendo en un nivel también muy básico.
Euskaraz! Beste lagun pare batek izena emango balute, hasiera maila martxan jarriko dugu. Arratsaldetan, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara. Izena eman dute horien artean lanarengatik (edo dena delakoarengatik) astero arratsaldetan ezin badu, badago dagoeneko talde bat euskaltegian goizetan oso oinarrizko maila ematen ari dena.

2014-10-04

#EUSKALTEGIKOPOZAK2

Askotan gertatzen da, baina lehengo ostegunekoa kontatuko dugu.

Aurreko ostegunean irakasle bat Altsasun mandatu batzuk egiten ari zen. Duela urte batzuk ikaslea izan zen gizon batekin egin zuen topo. A1 maila egin zuen.

Irakaslea eta ikasle ohia hizketan aritu ziren. Irakaslea euskaraz eta ikasle ohia gaztelaniaz. Baina elkar ulertu zuten.

Geroxeago beste ikasle ohi batekin egin zuen topo irakasleak. Irakaslea euskaraz eta ikasle ohia erdi euskaraz-erdi gaztelaniaz. Ikasle ohi hura ere duela urte batzuk aritu zen eta A2 mailara iritsi zen.

Bizitzaren bueltak direla-eta ez ziren urrunago iritsi ikasketetan, baina ikasi zutenari probetxua ateratzen diote. Ez dute ahaztu!



2014-10-03

GAUR GUAIXEN AGERTU GARA! PORTADAN!

Iturria: www.guaixe.net

Ehun bat sakandar euskalduntzen hasi dira

Guaixe Sakanako Astekaria 2014-10-03 12:40   Gizartea
 
AEK Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun ematen hasi da klaseak ematen


 Aurreko asteazkenean hasi ziren Sakanan AEKren helduen alfabetatze eta euskalduntze klaseak. Ibarreko AEK-ko arduradun Patxi Floresek esan digunez, joan den urteko antzerako ikasle kopuruak eman du izena, ehun bat. Guztiak 11 taldetan banatu dituzte. Irurtzunen bi talde daude. “Bat joan den urtetik ari da euskalduntzen eta bestea aurreratuago dago. Gehienak gurasoak dira”, azaldu digu Floresek.
Etxarri Aranatzen erdiko maila duen talde bat ari da AEKrekin ikasten. Gainontzeko zazpi taldeak Altsasu Itsasi euskaltegian ari dira. Han maila gehienak opatzeko aukera dagoela esan digu Sakanako AEK-ko buruak. Oraindik ere euskaltegian informazioa jasotzeko deiak jasotzen ari dira eta talde gehiago sor litezkeela esan digu Floresek. Gogora ekarri du ere ikasturte akaberan asistentziaren %80 edo gehiago duten ikasleek Mank-en Euskara Zerbitzuak emandako diru-laguntza eskuratzeko aukera dutela.

Informazio gehiago
Hots egin 948 564 258 edo 607 624 392 telefonoetara edo idatzi sakana@aek.org e-posta helbidera.

2014-10-02

BLOG HONEN 1000. SARRERA DELA OSPATZEKO... HEMEN GAUDE EUSKALTEGIAN!

Astebete da 2014-2015 ikasturtea hasi genuela. Hona hemen gure argazkia!!!