2013-05-31

ORDU BETEKO KLASEA DOAN ZELANDIKO GURASOEKIN ETA SAKANAKO LANGABETUEKIN








ETXARRI ARANAZKO IKASLEAK PROTESTAN!!!!

Etxarri Aranazko goizeko taldeko ikasleek protesta agin zuten aurrekoan.

Klaseak despeditu eta udarako kultur etxetik Idoia irakaslearen etxera arbela zeramatela, EURIPEAN ETA HOTZAK, protesta egitea erabaki zuten.

2013-05-29

EKAINAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Zein da abizen arruntena Nafarroan?
A.      Perez
B.      Garcia
C.     Goñi
D.   Etxeberria

IZEN ARRUNTENEN GALDERAREN ERANTZUNA

Munduan Mohamed gehiago daude Maria, John eta Chan baino!!!!

Chan 22 boto
John 10 boto
Maria 16 boto
Mohamed 11 boto


Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, boligrafo zoragarriak etxean jasoko dituena Irurtzungo Angelines da!!!!

HELDU DEN IKASTURTEKO MATRIKULAN ESKAINTZA

2013/14 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEK-ren matrikulazio eskaintza berezia. Aurrematrikula ekainaren 21a baino lehen  dutenek honako abantaila hauek izango dituzte:
* %5eko deskontua 13-14 ikasturteko matrikularen prezioan
* Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
* Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Aurrematrikula eginez gero, ekarpen hau egin beharko dute ikasleek:
120€ (240 ordutik gorako ikastaroetan) edo 100€ (240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan)
Aurrematrikularen %100 itzuliko zaie izena ematen dutenei 2013ko irailaren 27a baino lehen jakinarazten badute. 2013ko irailaren 28tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

2013-05-27

SAKANAKO LANGABETUENDAKO ORDU BETE DOAN

Gaur ordu beteko doaneko klasea eskainiko diegu Sakanako langabetuei.

Arratsaldeko 15:00etan Altsasuko Gure Etxean.

2013-05-25

ETXARRIKOEN IKASTURTE AKABERAKO AFARIA!!!!












ETXARRIKO GOIZEKOAK EZ ZIREN ATZEAN GELDITU!!!!

 
 
Txindilen artean agertzen eta desagertzen diren pilotak, sumendiak, su itzalgailuak, ura igotzen, arrautza egosi osoak botiletan sartzen, klip hegalariak...
 










2013-05-24

ZELANDI ESKOLAN EMATEKOAK GINEN DOANEKO ORDUA ATZERATUTA

Zelandi eskolan esman dugun doaneko ordua maiatzaren 28ra atzeratu da.

GAUR ETXARRIKO IKASLEAK ELKARREKIN AFALTZEN

Gaur iluntzean Etxarri Aranatzeko bi taldeetako ikasle eta irakasleak elkartuko dira Larrañeta elkartean, afari ederraz eta giro ezin hobeaz gozatzera.
(argazkia iazkoa da)


2013-05-22

MAIATZAREN 29 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Zein da munduko izen arruntena?
1- CHAN
2-JOHN
3- MARIA
4-MOHAMED

IDIAZABAL GAZTAREN GALDERAREN ERANTZUNA

                           100 gramo Idiazabal gaztak      365 kaloria dauzka!!!!!!!
D aukera da gezurra!!!

A aukera 1 kilo gazta = 7 litro esne  13 boto
B aukera esne gordinarekin egin  7 boto
C 10-12ºC tan gorde  18 boto
D kaloriak!!!   26 boto

Bi boligrafo zoragarri jasoko dituena Mintzakide bat da, Irurtzungo taldeetako bateko Maru!!! Zorionak!!!!!!


2013-05-21

BAI ONGI PASATU DUGULA!!

Fisika, kimika, elektrizitate... esperimentuak egiten!!!!

Arrautza gordin saltaria
sumendia
ura deskonposatu
harea mugikorrak
su itzalgailua
arrautza egosia beirazko potilan sartu
pilotak mugitu ukitu gabe
sumendia
...









BIHAR AZTERKETA EGITERA!!!!

Bihar EGA taldean aritu diren hainbat ikaslek azterketa eginen dute Iruñeko Hizkuntza Eskolan, C1 mailako entzundakoaren ulermen, irakurrritakoaren ulermen eta idazmenaren probak hain zuzen ere.

Zorte on!!!!!!

ETXARRI ARANATZEN ZIENTZIALARI

Etxarri Aranazko arratsaldeko taldekoen azken eskola egunak dira hauek.
Hori dela-eta, bestelako saioak egiten ari dira. Esate baterako, gaur, Idoiaren laguntzarekin zientzia esperimentuak eginen dituzte.
Ene!!!!!

2013-05-20

GEU HASI GARA KONPOSTATZEN!!!!

Memento historikoaren argazkirik ez dagoenez, horra hor Interneten opatutako argazki bat.

Euskaltegiko hondakin organikoak geuk kudeatzen ditugu. Konpostatu egiten dugu!!!

2013-05-19

JOAN DEN OSTEGUNEAN...

Aurreko ostegunean goizeko hasiera eta A2 mailakoek film bat ikusi zuten, Asterix Joko Olinpikoetan hain zuzen ere.