2013-06-29

GAUR HOR IZANEN GAITUZUE!!!!

Hara zein dotore paratu genuen atzo gure txozna San Pedroko zelaian!!!!!!!!

Orain azken ukituak ematen ari gara: hozkailuak entxufatu eta bete... Gauza bakoitza bere tokian jarri...

Eta gutxi gorabehera ordu bete barru bete-betean han izanen gaituzue, zuen euskal giroa eta egarria asetzeko prest!!!!!!!

Amaitzeko: gora mintzakideak!!!!!! Gurekin batera arituko dira lan eta lan!!!!!!!


2013-06-15

EUSKALDUN TXINTXOEN MODURA, TRIPA BETE!

Ikasturte honetarako nahiko. Hurrengoan gehiago!!!!






Ogi marrokiarra! Bai goxoa!!!!!
Bi ikaslek gaita kontzertu txikia eskaini ziguten!!!

Bukatzeko ikasle batek bere koadroak erakutsi zizkigun. A zer artista!!!

BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU

Urtero bezala Sakanako AEK-kook txozna paratuko dugu Altsasuko San Pedrotan (ekainaren 29ean), baina horretarako laguntza behar dugu, bai goizeko txandarako bai arratsaldeko txandarako.

Zu, irakurle, ordutxo batzuk txoznan laguntzeko prest bazaude, hots egin euskaltegira 948 468 258 edo bidali emaila euskaltegira sakana@aek.org eta pozik hartuko dugu zure laguntza!


2013-06-14

ZIURTAGIRIEN BILA HELDU DEN ASTEAN

Gehienoi esan dizuegu, baina berriro esanen dugu.

Heldu den astean asistentzia ziurtagirien bila pasatu euskaltegitik, geroago beka eskatu ahal izateko.

Goizetan 10:15 - 14:00 eta arratsaldetan 16:30-19:30. Dena dela, joan aurretik deitu telefonoz

948 468 258 eta 607 624 392

eta goizetan Patxi euskaltegian ez badago, begiratu Biltokin!!!
                                         

NORK ESAN DU ZABORREK EZ DUTELA EZERTARAKO BALIO?

Aitor serio-serio eltze beroak mantelaren gainean jartzekoa egiten.

 Iñaki bonbilla zabaltzen eta Pepa mesfidati edo.
 Lata bat eta pintza batzuk eta kandelak jartzekoa.
 "Zer? Kafe kapsulekin belarritakoak egin behar ditugula?"
 Juli besteak lana txintxo egiten ari diren aztertzen.
Olio gafarrarekin lanpara egiteko prestatzen.
Lana eta lan eta indarrak berreskuratu behar, ezta, Ester? Pastatxo bat...
Indarrak berreskuratuta Ester eta Idoia haurrendako sugetxoa egiten tapoiekin.

Freskagarri lata batekin hautsontzi dotore bat.
Bonbilla ireki, lata baten ipurdia moztu, plastilina pixka bat eta tatxan!!!! lorontzia!!!!
 Gustavo kontzentratuta. Koka-kolaren bi botilaren ipurdiekin pinguinoa egiten.
Hara xanpuaren bote batekin zer egin daitekeen!
Batzuk lanean eta beste batzuk begira!
 "Ene!!! Rotaflex txiki honekin..."
 Beste bonbilla bat zabaldu, alanbre pixka bat eta beste lorontzi dotore bat!
 Idoia "kontuz egin behar dut, lore itxura eman eta ez erretzeko"
Mertxe "a ber... tetrabrika nola tolestu behar zela esan dute? "
 Urkixo "mahaian ez dago lekurik!!!! Lurrean tolestu beharko dut"
 Tere "Iritsiko zait oihala lata estaltzeko?"
Walid "lata bat, tapoi batzuk eta alanbre pixka batekin intsektu bat aterako zait"
 Bi koka kola botilaren ipurdi, bero pixka bat, margo pixka bat eta tapoi bat eta...
 Walid " dotore!"
 Garratz "kola zuria?"
 Hara zertarako balio duten Euskaltzaindiako astun horiek!!!!!
Aitorren paperezko saski baten proiektua!!!!!!!!

2013-06-13

ETA AFARIA!!!!!!

Bihar iluntzean euskaltegiko hainbat ikasle eta irakaslek afaria eginen dute Altsasuko Basomutur jatetxean.
On egin!!!!

AKATU DIRA KLASEAK! GAUR GOSARIA ETA MERENDUA!!!!


2013-06-12

AZKEN PASABIDEKO GALDERA

C aukera zen zuzena!!!!!

Peoiak alde batetik bestera joatea lortu duenean, edozein pieza bihurtzeko aukera dauka!!!! Errege edo peoi izan ezik!!!!

19 lagunek aztatu dute eta sari bikaina Lourdesek jasoko ditu!!!!

Aupa!!!!

Eta nahiko, heldu den ikasturtean gehiago!!!!!

2013-06-07

ORDU BAT DOAN EKIMENA GUAIXEN

Gaur, ekainaren 7ko Guaixean,


2013-06-06

IKASTURTEA DESPEDITZEN ETA..

Hasiera mailakoak ere ikasturtea despeditzen ari dira eta zertan ari dira egun hauetan?

Pertsonen deskripzioak egiten trebatzen ari dira.

2013-06-05

AZKEN PASABIDEKO GALDERA!!!!


Ikasturte honetako azken pasabideko galdera.
Galdera berezia: ikasle batek prestatu du!!!!

Xakean peoi txuria zortzigarren laukitxora ailegatu denean…

a)   Dama bihurtuko da

b)   Dorre bihurtuko da

c)   Nahi duzuna bihurtuko da, baina ez peoi ez errege

d)   Zaldi bihurtuko da

NAFARROAKO ABIZENEN GALDERAREN ERANTZUNA

Nafarroan 2012/01/01ean zeuden…


1.Garcia 11.501


2.Martinez 11.260


3. Perez 8.478


4.Jimenez 8.385




11. Goñi 4.065


13. Echeverria 3.058

Garcia abizena zela 16 lagunek aztatu dute eta, notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriak jasoko dituena berriro mintzakide bat da!!!
Aupa Etxarriko Ane!!!!!

ZENBAT MENDE DARAMATZAGU EUSKALDUNOK EUSKARAZ HITZ EGITEN?

Zenbat mende daramatzagu euskaldunok euskaraz hitz egiten? Dakigula noiz hasi ginen hemen euskaraz hitz egiten? Eta idazten? Zein hizkuntza da euskararen ahaidea? Izan ere, badauka ahaiderik? Zergatik da euskara gaztelaniarengadik eta frantsesarengandik hain desberdina? Eta, euskararen kontra egin diren guztiak eginda, nolatan gaude oraindik hemen? 
 
ETA AURRERA EGITEKO INTENTZIO OSOZ!!!!!!
Hori guztia eta gehiago egunotan goizeko eta arratsaldeko B1-2 mailako bi taldeetan!!!!




2013-06-04

HARA ZER GAUZA POLITAK ETA...

Hara zer gauza politak eta erabilgarriak egin daitezkeen normalean zakarrontzira (horira, gehienak) botatzen ditugun materialekin.

Idoia irakasleak erakusketa txiki bat paratu du euskaltegiko pasabidean, heldu den asteko saio praktikoa girotzen hasteko.