2012-07-22

ABUZTUKO ETA IRAILEKO ESKAINTZA

Oraindik abuztu edo iraileko barnetegietan izena eman dezakezue: euskalduntze barnetegia, azterketak prestatzeko barnetegia, familia barnetegia, ibiltaria bizikletaz... eskaintza oparoa euskara ikasteko eta praktikatzeko!


informazioa eta matrikula: 902 36 22 94
  •  Euskalduntze barnetegiak Arantzan eta Foruan, uztailaren 30etik abuztuaren 12ra,  abuztuaren 13tik 26ra, abuztuaren 27tik irailaren 9ra, eta irailaren 3tik 16ra.


  • EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia Foruan abuztuaren 13tik 26ra.


  • B1 eta B2 mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia Foruan abuztuaren 27tik irailaren 2ra, eta irailaren 3tik 9ra.


  • Familia barnetegia uztailaren30etik abuztuaren 10era Adunan eta Foruan, eta abuztuaren 6tik 17ra Zugarramurdin.


  • Barnetegi ibiltaria bizikletaz, Euskal Herrian zehar, (Sakana barne) abuztuaren 4tik 19ra.


Barnetegiak ez ezik, beste aukera batzuk ere badituzue abuztuan zein irailean euskara eguzkitara ateratzeko; on line ikastaroak eta trinkoak euskaltegietan.

 

2012-07-06

Udarako beste aukera bat


Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.
Hego Euskal Herrian:           

ARANTZA eta FORUAn (iraila). A2-B1-B2-C1 mailak. 14 egun (90 ordu). 486€
Uztailaren 2tik 15era
Uztailaren 16tik 29ra
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra
Abuztuaren 13tik 26ra
Abuztuaren 27tik irailaren 9ra
Irailaren 3tik 16ra

Ipar Euskal Herrian:
Euskalduntze barnetegia UREPELEn. MAILA GUZTIAK.12 egun (70 ordu). AEK-ko kartadunentzat: 590 € / langabetuentzat: 500 € (AEK-ko kide izateko, 22 €)
Uztailaren 9tik 2ra
Uztailaren 30etik agorrilaren 10era

2012-07-05

AHTa Sanpedron

2009 urtean jadanik euskaltegiko ikasle batzuek abisatu zuten!!!!!
Ipuin hau Altsasuko Kima taldeak antolatutako ipuin lehiaketara aurkeztu zuten.

EUSKARA NONAHI ETA NOIZNAHI IKASTEKO

Euskaltegira/barnetegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat 2., 3. eta 4. maila on-line egiteko aukera ere izango da AEKn.

2. eta 3. mailako ikastaroen iraupena 100 ordukoa izango da (uztailaren 2tik irailaren 29ra) eta prezioa 327 eurokoa. 

4. mailakoa, ordea, irailean izango da (40 ordu).
 
Bestalde, euskara irakasle izateko Glotodidaktika ikastaroa konbinatua (on-line eta aurrez aurreko bost saio) eskainiko da irailaren 7tik azaroaren 1era.
Formatu konbinatua izango du: on-line jarduerak eta aurrez aurreko 5 eskola. Azken hauek Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean egingo dira irailaren 7, 21, 28 eta urriaren 5 eta 15ean. Online jarduerak, berriz, www.egela.aek.org helbidearen bitartez.

Informazio gehiago eta izen-emateak: e-idazkaritza@aek.org

2012-07-03