Mostrando entradas con la etiqueta TXIOKAKO LANAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta TXIOKAKO LANAK. Mostrar todas las entradas

2012-02-20

Garaian garaikoa! Eta inauterietan...

2009ko otsailaren 20an (!) argitaratu genuen errezeta gogoratu nahi dugu!
Eskerrik asko, Txiokako taldea!!!!!

TORRIJAK
Osagaiak:


bizpahiru egun dituen ogia
litro erdi esne
100 gramo azukre
irina
1 edo 2 arrautza
olioa (frijitzeko)
kanela arrama bat
kanela hautsa
azukrea edo azukre hautsa

Egiteko modua:
Esnea, kanela eta 100 gramo azukre egosi egingo ditugu; hau da, irakin arte berotu eta gero epeltzen utzi.
Ogi xerra batzuk moztuko ditugu (6 edo 8 gutxi gorabehera) eta bandeja sakon batean jarriko ditugu.
Esne egosia botako dugu gainetik. Lasai utziko dugu ogiak esnea xurgatu arte.
Ondoren bi arrautza irabiatuko ditugu. Ogi bustia irinetik pasatuko dugu eta gero arrautza irabiatutik pasatuko dugu.
Olio berotan frijituko ditugu.
Paper baten gainean jarri soberako olioa xurgatzeko.
Zerbitzatu aurretik kanela eta azukrearekin hautseztatu.

Oharra: bikain daude arrautza-natilla batzuekin.

2009-02-23

Txiokako azken errezeta (momentuz)

SAGAR BUDINA



OSAGAIAK



BUDINA

litro 1 esne

7 arrautza (2 gorringo)

kilo 1 sagar

kilo erdi gurin

150g azukre

karameloa



MARRUBI PUREA

baso 1 esne edo esnegaina

kilo erdi marrubi

200g azukre



EGITEKO MODUA

1. Esnea irakin kanelarekin, bitartean, sagarra zuritu eta gorritu dugu gurinarekin.

2. Moldeari karameloa eman eta ipini sagarrak molde barruan.

3. Irabiatuko ditugu arrautzak eta bi gorringoak.

4. Bota 5 koilarakada azukre

5. Bota esne epela

6. Bota dena molde barruan

7. Sartu labean ordubete 180º maria bainuan.



8. Egin marrubi zatiak.

9. Irabiatu marrubiak, esnegaina/esnea eta azukrea.



10. Zerbitzatu budin xerrak marrubi purearekin.



ON EGIN!

2009-02-20

Errezetak 2

TORRIJAK

Osagaiak:

bizpahiru egun dituen ogia
litro erdi esne
100 gramo azukre
irina
1 edo 2 arrautza
olioa (frijitzeko)
kanela arrama bat
kanela hautsa
azukrea edo azukre hautsa

Egiteko modua:

Esnea, kanela eta 100 gramo azukre egosi egingo ditugu; hau da, irakin arte berotu eta gero epeltzen utzi.
Ogi xerra batzuk moztuko ditugu (6 edo 8 gutxi gorabehera) eta bandeja sakon batean jarriko ditugu.
Esne egosia botako dugu gainetik. Lasai utziko dugu ogiak esnea xurgatu arte.
Ondoren bi arrautza irabiatuko ditugu. Ogi bustia irinetik pasatuko dugu eta gero arrautza irabiatutik pasatuko dugu.
Olio berotan frijituko ditugu.
Paper baten gainean jarri soberako olioa xurgatzeko.
Zerbitzatu aurretik kanela eta azukrearekin hautseztatu.

Oharra: bikain daude arrautza-natilla batzuekin.

Errezeta 1

Anana moussa

Osagaiak 7 katilukada inguru egiteko:
anana lata handia
esne kondentsatu lata txikia
3 limoi
esnegain potetxoa (200 ml ingurukoa)
txokolate beltz tableta


Nola prestatu

Hoberena jan bezperan prestatzea da.

Esnegaina harrotzeko erabiliko dugun ontzia izozkailuan sartuko dugu ordubete edo bi ordu lehenago. Esnegaina hozkailuan gordeko dugu harrotu arte.

Anana xerrak zatituko ditugu eta katilu handi batera bota. Latako anana zukua eta esne kondentsatua ere botako ditugu. Amaitzeko limoiak zukutuko ditugu eta bai zukua bai mamia botako ditugu. Kontuz! Limoi haziak ez!

Guztia txiki-txiki egingo dugu irabiagailuaren laguntzarekin. Lasai lodi-lodi ez badago. Hurrengo egunean krema lodia izango da.

Zali batekin zazpi katilutan banatuko dugu.

Izozkailutik ontzia aterako dugu eta irabiagailuarekin esnegaina harrotuko dugu, elurra bezala geratu arte. Ondoren katilu bakoitzean koilarakada bana esnegain jarriko dugu.

Katilu guztiak hozkailuan gordeko ditugu.

Hurrengo egunean, zerbitzatu baino lehen, txokolate beltz pixka bat botako diogu gainetik xehatuta.

Oharra: komenigarria da anana xerrak luzetara eta zabalera moztea.

MENUA

LEHENENGO PLATERA

SAGAR ENTSALADA

OSAGAIAK 4 PERTSONARENTZAT

LETXUGA 1
OILASKO PAPAR 1/2
SAGAR 1
PATATA 1
OZPINA
OLIO BIRJINA
GATZA

LETXUGA GARBITUKO DUGU, GERO ENTSALADA ONTZIAN BOTAKO DUGU. BESTE ALDEAN, PATATA ETA PAPAR OILASKO ELKARREKIN EGOSIKO DITUGU.SAGAR ZURITUKO DUGU, BIHOTZA ETA TXURTENA KENDUKO DITUGU, ONDOREN XERRAK EGINGO DITUGU,ORDUAN SAGAR XERRAK ENTSALADA ONTZIAN BOTAKO DITUGU. PATATA ETA PAPAR OILASKO EGOSITA DAUDENEAN, ZATIAK EGIN ETA ENTSALADA ONTZIAN BOTAKO DITUGU. AZKENIK: OLIO BIRJINA, OZPINA ETA GATZAREKIN ENTSALADAK PRESTATUKO DITUGU,ETA PREST DAGO¡¡¡

BIGARREN PLATERA

EPERRAK TIPULAREKIN

OSAGAIAK 4 PERTSONARENTZAT

EPERRAK 4
TIPULAK 3
BARATXURIAK
OZPINA
OLIBA OLIOA
GATZA
STARLUX PASTILLA


LEHENENGO EPERRAK GARBITU ETA BI ZATI EGINGO DITUGU(ALDE BATEAN ANKAK ETA BESTE ALDEAN EPERRA PAPARRAK)
BITARTEAN OLIBA OLIO BARATXURI ETA TIPULAREKIN LAPIKOAN JARRIKO DITUGU( ZATI ONGI TXIKITUTAK)ERDIKO SUA.GORRITUTA DAGOENEAN EPERRAK BOTAKO DITUGU, EPERRAK GORRITUTA DAGOENEAN, OZPINA BOTAKO DUGU(ORAIN SU TXIKIAN) BESTE ALDEAN BASO BAT UR STARLUX PASTILLAREKIN MICROHUIN LABEAN MINUTO BAT SARTUKO DUGU.SALDA HORRETAREKIN LAPIKOAN BOTAKO DUGU,GATZA BOTAKO DUGU ( GUSTORA) ERDI SUA, HAMABOST MINUTO EGOSIKO DUGU.SUA ITZALIKO DUGU ETA AZKENIK, TAPA JARRIKO DUGU.PREST DAGO¡¡¡.

POSTREA

SAGAR BIZKOTXOA

OSAGAIAK
250CC OLIBA OLIO
250CC ESNEA
KILO LAURDEN AZUKREA
375(HIRUREHUN TA HIRUROGEITA HAMABOST)g IRINA
HIRU GASEOSA SOBRE
HIRU ARRAUTZA


AZPILUAN AZUKREA ETA ARRAUTZAK IRABIATUKO DITUGU( OSO ONGI) PISKANA ETA PISKANAKA BESTE OSAGAIAK BOTAKO DITUGU.ONDOREN 3 GASEOSA SOBRE NAHASTUKO DUGU . LABEAKO BANDEJAN JARRIKO DUGU BESTE ALDEAN 3 SAGAR HARTUKO DUGU , BIOTXAKOAK ETA TXURTENAK KENDU ETA ZURITUKO DITUGU, GERO XERRAK EGINGO DITUGU, ONDOREN OREAREN GAINEAN XERRAK ETA AZUKRE ZURIAREKIN PISKA BAT JARRIKO DITUGU, TXORROTADA KOÑAK BOTAKO DUGU ETA BUKATZEKO, LABEAN BERROGEI MINUTU JARRIKO DUGU(EHUN TA LAUROGEI GRADU.) SAGAR BIZKOTZOA ATERA ETA GAINETIK ALBERTZIKO MERMELADA JARRIKO DUGU. PREST DAGO¡¡¡

ON EGIN POLITAK!!!!!

MUXUS!!!!