2015-08-31

ESKERRIK ASKO LAGUNTZEAGATIK!

Eskerrik asko auzolanean laguntzeagatik! Asko aurreratu dugu! Ines, Juan Manuel, Aitziber, Irati, Jose Luis, Iñaki eta Janitz!

2015-08-28

AUZOLANA EGINGO DUGU ASTELEHENEAN

Blogeko gure irakurle/lagunok: 

astelehean, abuztuak 31, euskaltegia txukuntzeko auzolana egingo dugu.

Elkarrekin lan egitera gonbidatuak zaudete! Arratsaldeko 18:00etan.

2015-08-25

LAGUNA EUSKALTEGIRA EKARTZEN BADUZU, SARIA JASO DEZAKEZU

2015/16 ikasturterako matrikula bat zozketatuko du AEK-k.

Parte hartzeko zer egin behar den jakin nahi? 

http://goo.gl/oaIqP2

2015-08-19

GARAIPEN TXIKI BAT LORTU DUGU!

Udan euskara ikasteko/hobetzeko on-line baliabideen bila banketxeen webguneak kuxkuxeatu genituen lehengoan.

Askok ez daukate ezer euskaraz!

Badaude euskaraz daudenak! Eta txukun!

Baina bazegoen bat ustez euskaraz zegoena; baina, hori, ustez. Oso gaizki idatzia zegoen, La Caixa banketxearena.

Twitter bidez arazoa jakinarazi zitzaien eta konpondu dute.



2015-08-09

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/IKASTEKO ON-LINE BALIABIDEAK 15

Gaur KATALOGOA aurkeztuko dizuegu.

http://www.katalogoa.eus/ 

Euskarazko produktuen katalogoa da; hau da, filmak, marrazki bizidunak, liburuak, komikiak, musika, jostailuak, aldizkariak, produktu infomatikoak eta app-ak, gurasoendako materialak... euskaraz. 

Merkatuak zer eskaintzen duen jakiteko.




2015-08-06

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/IKASTEKO ON-LINE BALIABIDEAK 14

Aizu, irakurle! 

Bazenekien google bilatzailea,

gmail posta elektronikoa,

facebook,

twitter

eta abar

euskaraz konfiguratu ditzakezula?

Eta ongi daudela!!!

Noizean behin badaukate akatsen bat, baina oso gutxitan.