2012-11-30

BAIKOR GAUDE!!!!!

Askotan euskararekin arazoak izaten ditugu, badakigu. Baina, zorionez, beste askotan momentu txar guztien gainetik alaitasuna gailentzen da.
Hala erakutsi zigun atzo naturak.
Eguraldi ilun, triste, hotz eta euritsuko egun hauen erdian, atzo, Etxarrin, klasearen erdian,
ortzadarra atera zitzaigun!!!!!


2012-11-29

ABENDUAREN 5EAN ZOZKETATUKO DUGUN SARIA!

Obuluak zein koloretakoak diren aztatzen dutenen artean, honako saria zozketatuko dugu.

Telefono mugiko esklusiboa!!!

Inork ez dauka horrelako telefonorik!!!!

2012-11-28

Azaroaren 28tik abenduaren 5erako galdera

Zein koloretakoak dira obuluak?

a) zilar kolorekoak
b) zuriak
c) gardenak
d) urre kolorekoak

Erantzunak
emailez sakana@aek.org helbidera
Facebooken  Itsasi euskaltegia


Bide batez, joan den asteko galderari erantzunez.

Beldurrezko filmak ikusten ditugunean, argaldu egiten gara?
a) 90 minututan 184 kaloria arte
b) 90 minututan 500 kaloria arte
c) 90 minututan 1.050 kaloria arte
d) Ez gara argaltzen


Erantzuna A da!!! 

Aitor notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Martera bidaia jasoko duena Sara da!!! Amaiaren taldeko Sara!!!!!

Joaten zarenean, bidali postal bat handik!!!!!

2012-11-27

ESKULTOREAREN TAILERRA ETA LANAK EZAGUTZEN

Gaur goizean, hotzari eta euriari aurre eginez,

autoak hartu eta Arbizura fan gara, Altsasuko goizeko talde guztiak eta Etxarriko goizeko taldea, baita mintzakide batzuk ere.

Han Miren Ustarroz eskultorearekin elkartu gara. Bere tailerra, eskulturak, lanak, teknikak... erakutsi dizkigu.

Bai ongi!!!!! Euskaraz kultura ezagutzen!!!!!!

Eskerrik asko, Miren!!!!!






Egun batzuk barru arratsaldeko taldekoak eta beste mintzakide batzuk ere Mirenen tailerra bisitatzera bisitatzera joanen gara. Abisatuko dugu!!!


2012-11-23

HELDU DEN ASTEARTEAN TXANGOA

Heldu den astearte goizean goizeko ikasle eta irakasleak txangoan joanen gara! Arbizura!

Han Miren Ustarroz eskultorearen HARBIZI tailerra bisitatu eta ezagutuko dugu.

Zein ongi pasatuko dugun!!!!





2012-11-21

AZAROAREN 21ETIK 28RAKO PASABIDEKO GALDERA

Beldurrezko filmak ikusten ditugunean
argaldu egiten gara?
a) 90 minututan 184 kaloria arte

b) 90 minututan 500 kaloria arte

c) 90 minututan 1.050 kaloria arte

d) Ez gara argaltzen

Saria:

hiru asteko bidaia Martera gastu guztiak ordainduta
2050ean

EGIN DUGU ZOZKETA!!!

Ba, bai, askok kontrakoa uste arren, armiarma sarea omen da naturako materialik gogorrena eta iraunkorrena!

Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean, Aitorren aurrean, zozketa egin eta gero, IAT pasatzen ez duen Ferraria jasoko duena Ainhoa da!!!!!

 
Tongo??????

2012-11-20

ETA ZERTAN ARI DIRA HASIERA MAILAKOAK?

ETA ZERTAN ARI DIRA HASIERA MAILAKOAK?

- Familiako kideak izendatzen ikasten ari dira: ama, aita, izeba, osaba, lehengusu, iloba...
- Zer gustatzen zaien eta zer ez zaien gustatzen esaten ikasten ari dira.

- Klasearen hasieran, nondik etorri diren adierazten.
- Klasearen akaberan, nora joanen diren adierazten.
 
eta beste hainbat kontu!!!!!!

2012-11-19

EUSKARA IKASTAROA SAKANDAR BERRIENDAKO


ZERTAN ARI DIRA GOIZEKO C1 TALDEKOAK?

ZERTAN ARI DIRA GOIZEKO C1 TALDEKOAK?

- Aktualitatekoak diren gaien inguruko ahoz eztabaidatzen: erlijioa eskolako ikasgai bai/ez, zaborrak biltzeko sistemak: zakarrontzien bidez, atez atekoaren bidez...

- Gai horien inguruko iritzi-artikuluak idazten trebatzen.

- EGA probako atarikoak egiten.

2012-11-16

EUSKALTEGIRA ETORTZEN ZARETEN ETXARRIARRAK!!!!

Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko kanpainarekin liburuak erosteko deskontuak lortu daitezke

Etxarri Aranazko udaleko Euskara Batzordeak eta Udal Liburutegiak Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) antolatu dute. Euskarazko irakurzaletasuna sustatu du helburu kanpainak, bereziki liburutegikoak. Eta, horrela, liburutegiaren eta euskararen arteko lotura egin nahi da.

Kanpaina 2 hilabetez martxan egonen da, eta bitarte horretan liburuzainak irakurle guztiei kanpainaren berri ematen duen orri markatzaile bat emanen dio. IGOren dinamikari dagokionez, erraza da. Liburutegian euskarazko liburu bat hartu eta hura irakurtzearekin hasten da dena. Itzulitakoan liburuzainak fitxa bat emanen dio irakurleari, hura bete dezan. Liburuari buruzko inpresioak idatzi eta trukean Etxarriko liburu-dendetan erosketa egiteko erosketa-txartela jasoko du irakurleak. %25eko deskontua lortuko dute ikasleek. %50 AEK-ko ikasle edo Mintzakide programako kide badira eta %40 liburutegian sortuko den irakurle taldeko kide badira.

Kanpainak azaroaren 15etik ilbeltzaren 11ra arte iraunen du. Alde batetik, 12 eta 16 urte bitartekoendako izanen da eta, bestetik, 16 urtetik gorakoendako. Lehenek liburuak edo eskola-materiala erosteko aukera izanen dute. Bigarrenek literatur lanak.

Irakurle taldea
Etxarri Aranazko udal liburutegian talde bat sortuko da. Asmoa da bi hilean behin liburu bat irakurri eta gero haren inguruan hizketatzea. Inork interesa balu, liburuzainari galdetzea besterik ez du. Nafarroako idazle baten lanarekin hasiko direla jakinarazi dute. Bestalde, irakurketa kanpainaren barruan gaztetxoendako lehiaketa, irakurleen arteko zozketa eta beste ere izanen dira.

Iturria: Guaixe

BADAUKAZU SAKANDAR BERRIRIK?

Irakurle hori:

Badaukazu zure inguruan sakandar berririk? Sakandar berri horrek ez daki euskaraz? Ez daki nolakoak diren gure euskal kultura eta ohiturak?

Hala bada, ikastaro hauetara gonbida ditzakezue.

Iturria: Guaixe

2012-11-15

AZAROAREN 14TIK 21ERAKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da naturako materialik gogorrena eta iraunkorrena?

A)  DIAMANTEA
B) BURDINAZKO SOKA
C) ARMIARMA SAREA
D) KOBALTOA
Erantzunak email (sakana@aek.org) edo facebook (Itsasi euskaltegia) bidez, azaroaren 21eko 15:00ak arte!!!!!!


JOAN DEN ASTEKO PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA

Asko izan dira joan den asteko pasabideko galderari erantzun zuzena eman diotenak.
 
Erantzuna TIPULA da, bai! Guk dakigula tipula jateak alergia ematen dion inor ez dugu ezagutzen. Beste kontu bat da, tipula moztean egiten diren negarrak.
 
Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Torreviejan txaleta hipoteka eta okupa eta guzti jasoko duena Etxarriko taldeko Pilar da!

Bejondeizula, Pilar!

Aste honetako notarioa Aitor izan da.

2012-11-13

IKARAGARRI MAITE ZAITUGU, ZALDIEROA

2012ko azaroko AIZU!n