2011-12-23

Balkoiari kolorea emateko zapiak salgai

Abenduaren hamaieratik Errege bezpera arte, Euskaraz Bizi  Nahi Dut zapiak salgai Altsasuko Herri Dendan.
Eta bihar, abenduak 24, Etxarri Aranazko plazan goizeko 11:30etik aurrera.

2011-12-16

Gustura atzo...

atzo arratsaldean Altsasuko Iortia kultur etxean izan ginen. Unai Elorriagarekin SPrako tranbiari eta Matxinsaltoen belarriei buruz aritu ginen, eta, benetan, gustura egon ginen!!!!
Oso azkar pasatu ziren ordu eta erdia!

2011-12-15

Gabonetan opariren bat erosteko asmoa baduzu...

ez ahaztu, Altsasun, abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra


HERRI DENDA zabalik dagoela

plazan (Bergera pasteldegiaren eta litxarreria dendaren artean)
bertan Euskal Herriko hainbat taldek ateratako produktuak daude
adibidez gu, AEK


Dendan KORRIKAko produktuak dauzkazue.


Dendaren ordutegia:
goizetan, asteazken eta larunbatetan 12:00-13:30
astelehenetik larunbatera 17:30-20:00

Eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, arratsaldetan  munduko dendari amateurrik onenak!!!!!!!!

2011-12-14

Gaur goizean goizeko taldekook...

Gaur goizean goizeko taldekook Matxinsaltoen belarriak nobela bukatu dugu.

Eta pena pixka bat eman digu.

2011-12-13

Liburua irakurri eta gero

eta etziko hitzorduaren aurretik...


gaur


goizeko Sakontze taldekook eta arratsaldeko Sakontze taldekook...


zinema saioa


SPrako tranbian oinarritutako TXOKOLATE APUR BAT filma ikusi dugu eta ikusiko dugu.




Hori bai, arratsaldekoak txerrikeriekin: palomitak, patata frijituak, koka-kola...