2016-01-31
EGA/C1 prestatzeko beste talde bat
EGA/C1 probak prestatzeko talde bat daukagu larunbat goizetan. Talde hori beteta dagoenez, heldu den ostiraletik aurrera beste talde bat izanen da. Ostiral goizetan 09:15etik 13:15era.
2016-01-29
EUSKAL HARRIAREN ABD-AK
Heldu den asteazkenean, otsailak 3, goizeko taldeek Euskal Harriaren ABD-AK izeneko filma ikusiko dute. Film hori film laburrez osatua dago. Denen artean istorio bat kontatzen dute. Beldurrezkoak dira.
Arratsaldeko taldeek ere ikusi ahal izango dituztela espero dugu.
Heldu den ostegunean, otsailak 4, goizeko taldeekin solasaldia egitera Jaume Gelabert etorriko da, film labur horietako baten autorea.
Arratsaldeko taldeek ere ikusi ahal izango dituztela espero dugu.
Heldu den ostegunean, otsailak 4, goizeko taldeekin solasaldia egitera Jaume Gelabert etorriko da, film labur horietako baten autorea.
2016-01-28
VOLKSWAGENEN GALDERAREN ERANTZUNA
Zer esan nahi du Volkswagen hitz alemanak?
a) Herriaren autoa 32 BOTO
b) Auto segurua 2 BOTO
c) Herriaren motorra BOTO 1
d) Auto azkarra 2 BOTO
e) Auto kutsatzailea 3 BOTO
Aztatu dutenen izenak hartu ditugu eta notarioaren aurrean zozketa egin dugu.
Saria Maritzak jasoko du!!!
Zorionak!!!
a) Herriaren autoa 32 BOTO
b) Auto segurua 2 BOTO
c) Herriaren motorra BOTO 1
d) Auto azkarra 2 BOTO
e) Auto kutsatzailea 3 BOTO
Aztatu dutenen izenak hartu ditugu eta notarioaren aurrean zozketa egin dugu.
Saria Maritzak jasoko du!!!
Zorionak!!!
2016-01-27
BIKINI OPERAZIORAKO PRESTATZEN!
Neguko oporretan gutxi jan nonbait
eta inauterietako tripakerietarako (torradak, esaterako) asko falta nonbait
eta bikini operazioa egiten ari gara euskaltegian.
Pastak, bizkotxoa eta txokolatezko tarta ikaragarria (argazkian ikusten da bizkotxoari eta tartari pasada eman diegula) kafe-makinaren ondoan.
eta inauterietako tripakerietarako (torradak, esaterako) asko falta nonbait
eta bikini operazioa egiten ari gara euskaltegian.
Pastak, bizkotxoa eta txokolatezko tarta ikaragarria (argazkian ikusten da bizkotxoari eta tartari pasada eman diegula) kafe-makinaren ondoan.
2016-01-26
2016-01-25
2016-01-24
HIZKUNTZA AKTIBISMO TAILERRA
Sakanako EHEk Hizkuntza Aktibismo tailerra antolatu du.
Tailer honen helburua euskaraz bizi nahi eta ahalegina egiten duten herritarrei tresna eraginkor bat eskaintzea da, tokian toki aldaketak eragiteko.
Animatu eta parte hartu!
Tailer honen helburua euskaraz bizi nahi eta ahalegina egiten duten herritarrei tresna eraginkor bat eskaintzea da, tokian toki aldaketak eragiteko.
Animatu eta parte hartu!
Urtarrilaren 27 arte daukazue izena emateko. Merezi du!
2016-01-23
URTARRILAREN 28 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
Zer esan nahi du Volkswagen hitz alemanak?
a) Herriaren autoa
b) Auto segurua
c) Herriaren motorra
d) Auto azkarra
e) Auto kutsatzailea
a) Herriaren autoa
b) Auto segurua
c) Herriaren motorra
d) Auto azkarra
e) Auto kutsatzailea
2016-01-22
EUSKARAZKO HITZ POLITENAREN GALDERAREN ERANTZUNA
2010ean euskarazko hitz
politena zein den galdetu zuten.
Zein hitz izan zen
irabazlea?
a)
Bihotz 9 BOTO
b)
Pinpilinpauxa 23 BOTO
c)
Xuxurlatu 12 BOTO
d)
Maitasuna 15 BOTO
e)
Goxo 2 BOTO
Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu.
Super kamiseta Josek jasoko du.
Zorionak!!!!!
Nahi izanez gero, euskarazko hitz politenari buruzko informazio gehiago hemen:
2016-01-21
MARRAZKI ZORAGARRIAK OPARI
Askotan pertsona txikitxo zoragarri batzuen bisitak izaten ditugu
euskaltegian eta halako marrazki zoragarriak jasotzen ditugu opari.
2016-01-20
2016-01-19
SARRI HASIKO GARA NANOIPUINAK IDAZTEN
EUSKALTEGIETAKO
IKASLEEI ZEIN MINTZAKIDEEI ZUZENDUTAKO NANOIPUIN LEHIAKETA 2016
Oinarriak
Lehena
Lehiaketa
honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake
parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek
ere.
Bigarrena
3
maila ditu lehiaketak:
1. mailan A1 eta A2
mailetako ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B1
mailako ikasleek.
3. maila B2 eta C1
mailetako ikasleendako da.
Mintzakide
programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte
hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.
Hirugarrena
Lanak
banaka egingo dira, eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez
ditzake. Nanoipuin bakoitzak 150 hitz izango ditu, gehienez.
Laugarrena
Lehiaketak
aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela,
bertan behera geldituko da.
Bosgarrena
Lanak
euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta
beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.
Seigarrena
Indarkeria,
sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen
dituzten lanak ez dira onartuko.
Zazpigarrena
Sakanari
buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak,
gertakari historikoak…).
Zortzigarrena
Nanoipuin
bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara. Lana gutun-azal
itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izengoiti batez sinatua.
Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan
egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa,
helbidea, e-posta eta ikasketa-maila. Lanak Internet bidez bidal
daitezke ere euskara1@sakana-mank.com
helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar
dute eta datu guztiak beste dokumentu batean bidaliko dira.
Bederatzigarrena
Sakanako
Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia
apelaezina izanen da.
Hamargarrena
Lanak
martxoaren 18ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota
Sakanako Mankomunitatean.
Hamaikagarrena
Sariak
eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako
merezimendurik. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu
ahalko dira lan batzuen artean.
Hamabigarrena
Aurkeztutako
lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak
lanak argitaratzeko aukera gordeko du.
Hamahirugarrena
Maila
bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.
Hamalaugarrena
Lehiaketan
parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
2016-01-17
BADAUZKAGU 15-16KO BIDEO SARITUAK!
Azkenean egin dugu kontaketa!
BARREGARRIENA: LOTERIA 10 puntu
ORIGINALENA: AMETS GAIZTOA 11 puntu
LANDUENA: AMETS GAIZTOA 17 puntu
ONENA: CONGRESO VASCUENCE 8 puntu
AKTORE ONENA: JOSE MARI (EGURALDIA) 8 puntu
Hona hemen beste bideoen fotograma batzuk.
BARREGARRIENA: LOTERIA 10 puntu
ORIGINALENA: AMETS GAIZTOA 11 puntu
LANDUENA: AMETS GAIZTOA 17 puntu
ONENA: CONGRESO VASCUENCE 8 puntu
AKTORE ONENA: JOSE MARI (EGURALDIA) 8 puntu
Hona hemen beste bideoen fotograma batzuk.
2016-01-16
2016-01-15
URTARRILAREN 21 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
2010ean euskarazko hitz
politena zein den galdetu zuten.
Zein hitz izan zen
irabazlea?
a)
Bihotz
b)
Pinpilinpauxa
c)
Xuxurlatu
d)
Maitasuna
e)
Goxo
2016-01-14
AÚN ESTÁS A TIEMPO / ORAINDIK GARAIZ ZAUDE
ALTSASU
Iniciación 09:30-11:30 de lunes a
jueves
Iniciación 19:00-21:00 de lunes a
jueves
A1 09:30-11:30
astelehenetik ostegunera
A2 09:30-11:30
astelehenetik ostegunera
B2 09:30-11:30
astelehenetik ostegunera
B2+ 09:00-11:00
astelehenetik ostegunera
A1+ 16:30-18:30
astelehenetik ostegunera
B2+ 17:00-19:00
astelehenetik ostegunera
A2+ 19:00-21:00
astelehenetik ostegunera
EGA 09:30-13:30 larunbatetan
IRURTZUN (eskolan)
A1 09:30-11:30 astelehena,
asteazkena eta ostirala
ETXARRI ARANATZ (kultur etxean)
A2+ 15:00-16:30 astelehen,
astearte, ostegun eta ostirala
eta AUTOIKASKUNTZA (etxean ikastea
tutore baten laguntzarekin)
2016-01-13
2016-01-08
AKABO OPORRAK!
Akabo oporrak!
Gaur Irurtzungo taldekoak klasera bueltan. Bihar EGA taldekoak ere klasera bueltan.
Astelehenean beste guztiak bueltan. Egunerokotasunera itzuliko gara, pozik.
Gaur Irurtzungo taldekoak klasera bueltan. Bihar EGA taldekoak ere klasera bueltan.
Astelehenean beste guztiak bueltan. Egunerokotasunera itzuliko gara, pozik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)