2014-06-18

XELEBREKERIA BAT!

Goizeko eta arratsaldeko A2 mailako taldeetako azken zikloa familia eztabaidak lantzeko izan zen. 

Azken aurreko klase egunean etxean (edo geure gauzetan) egin nahiko genituzkeen hobekuntzei buruz hitz egin genuen.

Ikasle batek furgoneta berria beharko lukeela esan zuen. Eta hasieran arbelean apuntatu genuen, txintxo-txintxo, baina gero...

2014-06-17

OPORRETAN EUSKARAZ ARITUKO ZARA?


 Oporretan euskaraz arituko zara? Bai, ezta? (Alezta? irakasle etxarriarretako batek esaten duen bezala)

Eta kontatzen badiguzue?

Oporretan non, norekin, nola, noiz aritu zareten kontatzeak poztuko gaitu.

Nola kontatu hori guri? 

Facebook  Itsasi Euskaltegia

Twitter  @ItsasiEuskalteg

Google+   Itsasi euskaltegia

Emaila  itsasieuskaltegia@gmail.com


2014-06-15

ALTSASUKO SAN PEDROTAN LAGUNTZA

Askok jakinen duzue, baina gogorarazi eginen dugu.

Altsasuko San Pedro erromeria egunean txozna jarri ohi dugu Sakanako AEK-kook eta urtero bezala laguntza behar dugu.

Ekainaren 27ko arratsaldean gutxi gorabehera 17:00etatik 20:00etara txozna montatzen laguntzea behar dugu.

Ekainaren 29an,

08:00-11:00 dena martxan jartzeko txanda, bi lagun

11:00-15:00 lehen txanda handia, sei edo zazpi lagun

15:00-17:00 txanda lasaia, bi lagun

17:00-21:00 bigarren txanda handia, sei edo zazpi lagun

21:00-22:30 dena biltzea, aurreko txandakoak edo bizpahiru lagun gehiago

Ordaina? Giro ona, euskaraz, noizean behin tragoxka bat, euskaraz, jende asko ezagutu, Altsasuarren Sanpredroak nolakoak diren ezagutu, euskaraz...

2014-06-14

GOGORATU BEKA ESKATZEKO PAPERAK HARTZEAZ

Gogora ezazue 13-14 ikasturtean klaseen %80ra (edo gehiagora) etorri bazarete Sakanako Mankomunitatean beka eska dezakezuela.

Beka eskatzeko uztailaren 31 arte daukazue Mankomunitatean, baina euskaltegiko ziurtagiria eskatzeko ekainaren 16tik 20ra egiteko eskatzen dizuegu.

Eta honan hemen beka eskatzeko zer behar den: Mankomunitatean beka eskatzeko zer egin


GOGORATU AURREMATRIKULA EGITEKO AUKERA

Gogoratu ekainaren 20 arte daukazuela aurrematrikula egiteko.

Euskaltegia zabalik izanen da hurrengo egunetan, goiz eta arratsalde. Dena dela, badaezpada, agertu aurretik deitu 607 624 392 telefonora.


2014-06-12

AZKEN KLASE EGUNA DA GAUR!

Bai goizean, bai arratsaldean otordu ederrak eginen ditugu.

Ikasturte honi akabera eman eta hurrengorako prestatzen hasiko gara!


2014-06-11

IKASTURTEKO AZKEN GALDERAREN ERANTZUNA


Zein dago gaizki?


1. joan = fan BOTO 1
2. estreinatu = mustu 2 BOTO
3. deitu = hots egin BOTO 1
4. gutxi = mukuru
33 BOTO

Aztatu duten 33 lagunen artean zozketa egin dugu eta nork jasoko du denboraldiko azken saria? Beak! Aupa, Bea!

Joan eta fan sinonimoak dira. Fan Sakanakoa da.
Estreinatu eta mustu sinonimoak dira.
Deitu eta hots egin sinonimoak dira.

Baina gutxi eta mukuru ez dira sinonimoak. Ia kontrakoak dira. Mukuru da beteta, gainezka.

Eta zer sari jasoko du? Jostailuzko 4.440 euro!!!


NANOIPUIN LEHIAKETAKO SARI-BANAKETAKO ARGAZKI BATZUK




2014-06-10

GAUR DA 2014KO NANOIPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA


Gaur, arratsaldeko 19:00etan, sari banaketa eginen da Olaztiko kultur etxean.

Lehiaketaren hamargarren edizioa izan da aurtengoa.

3 maila ditu lehiaketak: 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete parte. 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek. 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da. Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan har dezakete parte.

Parte-hartzaileak: AEK-ko Itsasi euskaltegiko ikasleek zein mintzakideek 74 lan aurkeztu dituzte lehiaketara: 1. mailan 44; 2. mailan 24 eta 3. mailan 6.

Epaimahaikideak:
Monika Etxeberria eta Maria Luisa Zelaia


KATEGORIA

SARIDUNAK
SARIA
1. maila
(B1 maila arteko ikasleak)
Irririk ez zuen herria
Cecilia Lobato Foulques
Olazti
Lote bat liburu
2. maila
(B2 maila arteko ikasleak)
Lizarragako aitona
Jesus Goena Andueza
Etxarri Aranatz
Lote bat liburu
3. maila
(C1 maila arteko ikasleak)
Altsasuko zubia
Maite Fuentes González
Altsasu
Lote bat liburu

HAUEK DIRA NANOIPUIN IRABAZLEAK!

 IRRIRIK EZ ZUEN HERRIA

Aspaldian, Nafarroako herri bateko, jendeak, irribarrea geldu zen.
Tradizioa zen, Burunda Ibaia pasatzen zutenean dirua botatzea. Zori ona edukitzeko.

Negu oso hotz batean, zuhaitz asko moztu ziren. Honengatik, Alkateak lote bato eman zion auzokide bakoitzari. Errementaria ez zengoen alai; egurra erosi zuen eta diru guztia xahutu zuen. Orduan zubira joan zen eta txanpon guztiak jaso zituen.

Hurrengo egunean, zubia apurtu zen. Ezin zen pasatu.
Alkatea harrituta gelditu zen jendea triste zegoelako. Zubia ikustera joan zen. Ez zegoen dirurik!.
Errementaria txanponekin ikusi zuen. Ibaia dirua bota zuen berriro eta jendeak irribarrea berreskuratu zen.

Keokille



LIZARRAGAKO AITONA

Orain dela urte asko, Lizarragako etxe pobre batean, aitona oso gaixo zegoen, azken arnasa hartzen. Egoera hura ikusita, bere familia hasi zen lehen egiten zen bezala, lurra eman ondoren, afari on bat prestatzen eta horretarako hil zituzten etxeko animalia guztiak.
Gau horretan, aspaldiko partez, aitonari salda on bat eman zioten.
Hurrengo egunean, etxekoek kristoren sorpresa hartu zuten aitona hobetu zela ikusita.
Aitonak esan zien:
- Gaueko salda egunero hartuko banu, ez nintzateke hilko.
Eta etxekoek erantzun zioten:
- Gastua eginda dago eta hil beharko zara! 
 
 Mark



ALTSASUKO ZUBIA

Altsasuarrek, XX.mende hasieran, gure Altzania ibaiaren gainean dagoen zubia eraikitzeko injiniru bat ekarri zuten.

Garai hartan, behi-gurdiak eta herriko jendea ibaiaren beste aldera pasatzeko, hau da, Dermau soroetara edo Urbasara joateko, zubi xumearen bitartez ibaia zeharkatzen zuten.
Baina, ibaiak gainezka egiten zuenez euri-sasoian eta neguan, zubi itzel eta altua eraikitzea erabaki zuten.

Herrikoak horelako nobedadearekin aztoratuta zeuden.
Horrela, lanak bukatu ondoren inaugurazio eguna iritsi zen.
Hala ere, ordaindu baino lehen, zubiaren iraupena probatu nahi zuten.
Horretarako, zubia behi-gurdiaz betetzea pentsatu zuten.
Herri guztia ikustera joan zen, injiniru izan ezik.
Dirudienez, Frantziara eta kobratu gabe joan zen. Beldurra ote?

Dena den, gaur egun "zubi ospetsua" hor jarraitzen du, tente.

Urdalur

2014-06-08

GUREKIN IKASTEN JARRAITZEKO EDO IKASTEN HASTEKO ESKAINTZA

2014/15 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!

Ekainaren 20a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek  onura hauek izango dituzte:
  • %5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa: gure kasuan euskaltegian, Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 46.ean. 607 624 392 / sakana@aek.org / facebooken mezu pribatu baten bidez / twitterren mezu pribatu baten bidez / google +en mezu pribatu  baten bidez.


Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 20a baino lehen eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!

2014-06-07

OSTEGUN ARRATSALDEKO TXANGOKO ARGAZKIAK

Aurrena gure etxeetako hondakin-urak nola arazten diren ikusi genuen.

Ondoren ibaiko ekosistemaren inguruan pixka bat ikasi genuen; eta azkenik, ibaiko uraren analisia egin genuen.

Gonbidatu berezi batzuk izan genituen, irakasle baten aita eta mintzakideak.