2016-10-28

ARTE AZOKA BISITATUKO DUGU

Heldu diren egunetan Altsasuko V. arte azoka bisitatuko dugu.

Hona hemen erakusketari/azokari buruzko informazio osatua:

Arte azokari buruz Guaixen 






2016-10-27

ALEX SARDUIREN ESAN ETA EGIN IRAKURRIKO DUGU

Ikasturte guztietan bezala udazkena etorri da eta liburua irakurriko dugu. 

Aurten Alex Sarduiren liburua irakurriko dugu. 
ESAN ETA EGIN dauka izena.



Alex Sardui abenduaren 15ean etorriko da Altsasura gurekin eta nahi duen guztiarekin liburuari buruz hitz egitera.


2016-10-26

PASABIDEKO GALDERA AZAROAREN 8 ARTE

Adi! Bi asterako da galdera, baina asteartea arte!


NOIZ ITXI ZUTEN EGUNKARIA?



a) 1990eko abenduan
b) 2003ko otsailean
c) 2010eko abuztuan
d) 2015eko abenduan

Aztatzen dutenen artean sari bikaina zozketatuko dugu.

Saridunari honako kontzerturako bi sarrera emango dizkiogu!


 

AZOKAKO DEBEKUAREN GALDERAREN ERANTZUNA

HIRIKO MERKATUAN DEBEKATUTA DAGO ARABIERA, HEBRAIERA ETA EUSKARA HITZ EGITEA

Non eta noiz?

a) 1349an Hueskan 38 BOTO
b) 1937an Tuteran  13 BOTO
c) 1000an Bilbon  3 BOTO
d) 1945ean Logroñon  5 BOTO

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu (notarioaren aurrean) eta saria, sari berezi-berezia, arratsaldeko B2+ taldeko Mikelek jasoko du.

Zorionak, Mikel!

Eta zein da saria? Honako kontzerturako bi sarrera!!!!


2016-10-23

ERRIGORAGO!

Kanpaina EHko 200 herri eta 700 ikastetxe, lantegi, elkarte edo lantegitan. 

Ehunka lagun auzolanean.


Aurten saski beltza eta txuria,  20 ekoizle eta produktu berriekin.


2016-10-19

PASABIDEKO GALDERA, URRIAREN 26 ARTE


HIRIKO MERKATUAN DEBEKATUTA DAGO ARABIERA, HEBRAIERA ETA EUSKARA HITZ EGITEA

Non eta noiz?

a) 1349an Hueskan
b) 1937an Tuteran
c) 1000an Bilbon
d) 1945ean Logroñon

HIZTEGIAREN GALDERAREN ERANTZUNA


salupa (txalupa) gasna (gazta)
esnia (esnea) ez tacit (ez dakit) 
satto (zatoz) balia (balea)
suass camporat ( zoaz kanpora) gekiseite (jaiki zaitez)

XVII-XVIII. mendeetako hiztegi bateko hitzak dira horiek.


Zein hizkuntza hiztegia zen?

a) Ingelesa- euskara  10 BOTO
b) Swahilia - euskara 8 BOTO
c) Suomiera - euskara 7 BOTO
e) Islandera - euskara 29 BOTO

Notarioaren aurrean zozketa egin dugu eta saria Mariettak jasoko du.

Zorionak, Marietta!

2016-10-14

GEUK ERE AHITUTAKO BOLIGRAFOAK BILDUKO DITUGU

Ahitutako boligrafo eta errotulagailuak bilduko ditugu euskaltegian!



2016-10-13

NONGOA IZATEA ERABAKI ZUEN? (PASABIDEKO GALDERA)

Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gero, Errusia eta Polonia arteko muga antolatzen ari zirela, nekazari baten lurrak muga-mugan zeuden. Nekazariari Errusia eta Polonia artean aukeratzeko eskatu zioten.

Zer aukeratu zuen nekazariak?


  1. Polonia, Errusian hotz handia egiten zuelako. 8 BOTO
  2. Polonia, ekonomia hobea zeukalako. 2 BOTO
  3. Errusia, nekazaria komunista zelako. 19 BOTO
  4. Errusia, nekazariari vodka gustatzen zitzaiolako. 19 BOTO

    Notarioaren aurrean zozketa egin dugu eta saria Maitanek jasoko du.

    Zorionak, Maitane!

PASABIDEKO GALDERA URRIAREN 19 ARTE


salupa (txalupa) gasna (gazta)
esnia (esnea) ez tacit (ez dakit) 
satto (zatoz) balia (balea)
suass camporat ( zoaz kanpora) gekiseite (jaiki zaitez) 
 

XVII-XVIII. mendeetako hiztegi bateko hitzak dira horiek. 
 


Zein hizkuntza hiztegia zen?

a) Ingelesa- euskara 
b) Swahilia - euskara


c) Suomiera - euskara 
e) Islandera - euskara



2016-10-11

GAUR TOMATE ENTSALADA PINTXOAK GOSALDU DITUGU

Eskerrik asko, Alfonso!

Tomateak ekarri ditu!






2016-10-07

YAKUSI ALTSUKO ESKUERIA BIDEO LEHIAKETA

Altsasuko Udalak antolatu du bideo-lehiaketa, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. 

Informazio hau Guaixetik hartu dugu.



Altsasuko hizkeran egindako bideoak edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituzten bideoak. Horiek dira Yakusi Altsuko eskua bideo-lehiaketara aurkeztu daitezkeen lanak. Bideoak taldeka edo kuadrillaka egin behar dira, bakarkako lanik ez baita onartuko. Talde edo kuadrilla bakoitzak nahi adina bideo aurkeztu ditzake. Haien iraupena 5 eta 10 minutu artekoa izanen da. Lehiaketara aurkeztuko diren bideoen gaia librea da. Animazio lanak ere onartzen ditu antolakuntzak.

Lehiaketako araudian jaso denez, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta ez dira onartuko, eta horiek agertzen dituzten bideoak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Bestalde, musika, norberak egina edo bakarlari edo talde bati hartua dela ere, euskarazko hitzak izan behar ditu. Nolanahi ere, hitzik gabeko musika ere ametitzen da. Lehiaketan parte hartzen dutenek honako bideoak aurkeztean honako datuak aurkeztu beharko dituzte: izenburua, taldearen edo kuadrillaren izena, taldekideen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.

Altsasuko Udalak antolatu du bideo-lehiaketa, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Udalak jasotako bideoak Interneten jartzeko eta jendaurrean proiektatzeko eskubidea izanen du.

Hiru sari
Lehenengoa, Altsasuko Dendarien Elkarteko establezimenduetan gastatzeko 300 euro. Bigarrena, Altsasuko jatetxe batean lau pertsonendako afaria (100 euroko gastua gehienez). Sari berezia: Altsasuko hizkera hobekien erabiltzen duenari Sakanako gaiei buruzko liburu-sorta emango zaio Sakanako Mankomunitatearen funtsetik. Epaimahaia hiru adituk osatuko dute. Kalitate teknikoa, originaltasuna, sormena eta Altsasuko hizkera kontuan hartuko dituzte.

erregistroa@altsasu.net
Bideoak e-posta helbide horretara Wetransfer bidez bidali behar dira. Azaroaren 15a despeditzen da epea.

2016-10-06

URRIAREN 13 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gero, Errusia eta Polonia arteko muga antolatzen ari zirela, nekazari baten lurrak muga-mugan zeuden. Nekazariari Errusia eta Polonia artean aukeratzeko eskatu zioten.

Zer aukeratu zuen nekazariak?



  1. Polonia, Errusian hotz handia egiten zuelako.

  2. Polonia, ekonomia hobea zeukalako.

  3. Errusia, nekazaria komunista zelako.

  4. Errusia, nekazariari vodka gustatzen zitzaiolako.


ELIZAKO KANPANDORREKO INSKRIPZIOA

Sarakoan dago inskripzioa!

Nori tokatu zaio?

Cristinari!!!

Zorionak!!!

2016-10-04

BESTE TALDE BAT

Berri ona daukagu!

Beste talde bat hasiko da.

Arruazun, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:30era udaletxean.

Hasiera maila.