Mostrando entradas con la etiqueta euskal kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskal kultura. Mostrar todas las entradas

2017-05-17

PASABIDEKO GALDERA MAIATZAREN 24 ARTE


NORK EZ DU (OFIZIALKI) JOXEAN ARTZEREN OLERKI HONEN BERTSIOA KANTATU?
 Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen alde egingo.
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

  1. Pablo Milanesek eta Kepa Junkerak
  2. Gozategik
  3. Anne Etxegoienek
  4. Mikel Laboak

2017-03-06

SAGARDOTEGIRA AFALTZERA




Itsasi euskaltegiko ikasleak eta irakasleak sagardotegira joanen gara afaltzera martxoaren 17an!


2017-03-02

INAUTERIEN GALDERAREN ERANTZUNA

ZEIN EZ DIRA SAKANAKO INAUTERIETAKO PERTSONAIAK?

A) Momotxorroak, mamuxarroak 1 BOTO

B) Txatarrak, Antxon Zarkua 0 BOTO

C) Mutua, attuna handia 7 BOTO
 
D) Txatxoak, atorrak 57 BOTO

Arratsaldeko A1 eta A2 taldekoek egin zuten notario lana eta Myriami tokatu zitzaion saria.

Gaur Myriami saria eman diogu eta ilusio handia egin diola esan du.


2017-03-01

EUSKARAZ BIZITZEN HASTEN 2 (INAUTERIAK)

Atzo hasiera mailako ikasleak eta irakaslea elkarrekin izan ziren Altsasuko inauterietan, euskal kultura ezagutzen eta euskaraz bizitzen.


EUSKARAZ BIZITZEN HASTEN

Atzo Nafarroako bertso lehiaketako final laurdenetan izan ginen KORRIKA arropak eta bestelakoak saltzen.



 Eta gauza polit bat egiten ere bai: duela hilabete euskara ikasten hasi zen ikasleak bertsoen mundua ezagutzeko txirrinta zeukan. Han izan zen bere irakaslea alboan saioaz gozatzeko laguntzen.




Bukaeran oso gustura egon zela aitortu zuten biek.

2017-02-22

PASABIDEKO GALDERA MARTXOAREN 1 ARTE


ZEIN EZ DIRA SAKANAKO INAUTERIETAKO PERTSONAIAK?

A) Momotxorroak, mamuxarroak
B) Txatarrak, Antxon Zarkua
C) Mutua, attuna handia
D) Txatxoak, atorrak

2017-02-15

OTSAILAREN 8KO GALDERAREN ERANTZUNA

NOIZ ETA NONDIK NORA IZAN ZEN LEHENBIZIKO KORRIKA?

a) 1980ko azaroaren 29tik abenduaren 7ra Oñatitik Bilbora. Lekukoa lehenbizikoz Jose Mari Satrustegi arbazuarrak eraman zuen. 30 BOTO

b) 1980ko martxoaren 22tik 30era Ataundik Gasteizera. Lekukoa lehenbizikoz Elbira Zipitria andereñoak eraman zuen. 5 BOTO

c) 1980ko apirilaren 1etik 13ra Urepeletik Bilbora. Lekukoa lehenbizikoz Xalbador bertsolariak eraman zuen. 10 BOTO

d) 1981eko azaroaren 29tik abenduaren 7ra Otxandiotik Baionara. Lekukoa lehenbizikoz Mikel Laboak eraman zuen. 5 BOTO

Gaur notarioa Maitane izan da.

Saria Bautistak jasoko du!

Zorionak, Bautista!

INAUTERIEN BERRI JABIREKIN

Gaur goizeko hainbat talde Iortia kultur etxean izan gara. Inauterien berri jaso dugu.

Eskerrik asko, Jabi Trapero!


2017-01-10

PASABIDEKO GALDERA URTARRILAREN 18 ARTE


NONGO EUSKARA DA?

bilixkorriko (biluzik)
auzomotojorik (azkar, harrotuta eta urduri)
jauzialfaro (firin-faran, fundamenturik egin gabe)
hautsapur (zerbait azkar egin)
aupas (besoetan hartuta)
aulkeye (tontakeria, pitokeria)
arrekilkorres (bizkar gainean zaldien erara)
yaniaun (herenegun)
 amimoro (armiarma)

a) Urdiaingoa
b) Etxarrikoa
c) Arruazukoa
d) Lakuntzakoa

2016-12-14

PASABIDEKO GALDERA ABENDUAREN 21 ARTE


NONGO EUSKARA DA?




Bizkorratxiko (biluzik)

Ganbaatxua ( ganbara
)
Kaporratza eta ttitteria ( orratza eta ditarea)

Amajuntekua/aittajuntekua (amabitxia/aitabitxia)

Atximatxiya (pipia)

Amimora (armiarna)


a) Arbizukoa

b) Etxarrikoa

c) Urdiaingoa

d) Olaztikoa



ABENDUAREN 14 ARTE ZEN GALDERAREN ERANTZUNA

PASABIDEKO GALDERA


NONGO EUSKARA DA?

pausoka ibili (oinez ibili)
zukua (babarrunak eltzean prestatuta)
atxintxika (txingika)
kibilatu (kili-kiliak egin)
nesaki eta mutiki (neska eta mutila)
artoa yakurri (artoa aletu)
imirrimau (armiarma)






a) Arbizukoa 6 BOTO
b) Etxarrikoa  1 BOTO
c) Urdiaingoa 48 BOTO
d) Olaztikoa 
0 BOTO




Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu!


Sari bikaina Inazio N.k jasoko du.


Zorionak, Inazio!

2016-12-12

BIHAR ETORRIKO DA ALEX SARDUI

Bihar etorriko da Altsasura Iortiara 10:00etan Alex Sardui.


ESAN ETA EGIN bere nobelari buruz hitz egin ahal izanen dugu berarekin.




2016-11-30

PASABIDEKO GALDERA, ABENDUAREN 14 ARTE

Adi! Abenduaren 14 arte da!

NONGO EUSKARA DA?

pausoka ibili (oinez ibili)
zukua (babarrunak eltzean prestatuta)
atxintxika (txingika)
kibilatu (kili-kiliak egin)
nesaki eta mutiki (neska eta mutila)
artoa yakurri (artoa aletu)
imirrimau (armiarma)



a) Arbizukoa
b) Etxarrikoa
c) Urdiaingoa
d) Olaztikoa



ZEIN ZEN MEDIKU PSIKIATRA? ERANTZUNA

Zein izan zen mediku psikiatra?

a) Xabier Lete  4 BOTO

b) Joxemiel Barandiaran  4 BOTO

c) Joseba Sarrionaindia 4 BOTO

d) Mikel Laboa 44 BOTO

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu eta saria Leyrek jasoko du!

Bajondeizula, Leyre!

2016-11-23

JOSEBA TAPIA ETXARRI ARANATZEN

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

PASABIDEKO GALDERA, AZAROAREN 30 ARTE


Zein izan zen mediku psikiatra?

a) Xabier Lete

b) Joxemiel Barandiaran

c) Joseba Sarrionaindia

d) Mikel Laboa

2016-11-16

PASABIDEKO GALDERA, AZAROAREN 32 ARTE


LEGENDAREN ARABERA
NOR HIL ZITUEN
(HANKA SARTUTA)
GOÑIKO TEODOSIOK?

a) Emaztea eta maitalea
b) Semea eta alaba
c) Gurasoak
d) Aldemenak

NAFARROAKO DIPUTAZIOAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Nafarroako Diputazioak idatzi zion Gipuzkoakoari:

Biok daukagu euskara. Euskarak ukatu ezin diren eskubideak dauzka. Espainiako Gobernuari euskal lurraldeetako irakaskuntzan euskarari lekua egitea eskatuko diogu.

Noiz?

a) 1895ean  31 BOTO
b) 1939an 1 BOTO
c) 1975ean 22 BOTO
d) 2011n 0 BOTO

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu (notarioaren aurrean) eta saria Mikelek jasoko du.

Zorionak, Mikel!

2016-11-10

PASABIDEKO GALDERA AZAROAREN 16 ARTE


Nafarroako Diputazioak idatzi zion Gipuzkoakoari:

Biok daukagu euskara. Euskarak ukatu ezin diren eskubideak dauzka. Espainiako Gobernuari euskal lurraldeetako irakaskuntzan euskarari lekua egitea eskatuko diogu.

Noiz?

a) 1895ean
b) 1939an
c) 1975ean
d) 2011n