Euskaraz errodatutako filma Altsasun, gaztelaniazko azpitituluekin. Azaroaren 2an 19:00etan, azaroaren 3an 22:00etan eta azaroaren 5ean 19:30ean.
2017-10-30
2017-10-25
2017-10-20
UHARTE ARAKILEN TALDEA
Uharte Arakilen udaletxean astelehen eta asteazkenetan 18:45etik 21:15era A1 mailan.
2017-10-18
2017-10-17
EZ DOK HIRU ANTZERKIRAKO SARRERAK
BERRIA egunkariak bi sarrera bikoitz eman dizkigu opari.
Antzerkira joan nahi duzuen ikasleok esan eta zozketa eginen dugu.
Antzerkira joan nahi duzuen ikasleok esan eta zozketa eginen dugu.
EZ DOK HIRU ANTZERKIA ASTEBURUAN
Ez dok hiru, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako antzezlana da,
baina ez nolanahikoa, eroa, zoroa, irrigarria, barregarria, absurdoa, eta dibertigarria
baita. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz.
Patxo Telleriak testuak sortu ditu eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak
antzeztuko dute, Jokin Oregiren zuzendaritzapean.
Zenbat euskal kanta
ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste
duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago
agertzen dira —zatiak, noski!— eta denak ez bada, gehienak, ezagun egingo
zaizkizu. Gure musika-ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko.
Sarreren salmenta Iortia kultur etxean bertan edo
Internet bidez (www.iortiakultura.com
webgunean) egingo da (irailaren 1etik aurrera): aurretik 10 € (urriaren 20ra
arte) eta egunean bertan 12 € (urriaren 21ean). Berrialagunek 2 euroko
deskontua izanen dute. Erosketa aldez aurretik egin nahi badute, sarrerak
Berrian eskatu beharko dituzte urriaren 17a baino lehen eta kontzertuaren
egunean Iortiako txarteldegian jaso. Berriak haien kontutik kobratuko die.
Egunean bertan erosten badute Berrialagun-txartela erakutsi beharko dute
txarteldegian deskontua egin ahal izateko (Berrialagun bakoitzak bi sarrera
erosi ahal izanen ditu gehienez ere deskontua aplikatuta). Sarreretatik jasotako
dirua Berria fundazioarendako izanen da.
2017-10-11
2017-10-05
2017-10-03
Suscribirse a:
Entradas (Atom)