2011-11-29

Euskaraz bizi nahi dugu!!!!

Esate baterako, Nafarroan agintzen duten politikariei: utziguzue euskaraz bizitzen, oinarrizko giza-eskubidea da!!!!
Dena dela, mezu hau jaso behar duenak ulertzeko, badakigu gaztelaniaz egin beharko genukeela. Ai!

2011-11-25

Gero eta gehiago dira!!!!!!

Gero eta gehiago dira paneletan dauden izenak,
Sakanan asko eta asko direlako euskaraz aritzeko aukerak!

2011-11-20

Ari gara, ari gara...

Abenduaren 15ean Unai Elorriagak eginen digun bisitarako prestatzen ari gara.
Eta Tomasek daukan bizitzaren filosofiarekin gozatzen ari gara.
Eta Lucas.. Lucas maitagarria da!
 


2011-11-11

Hara! Gure Patxi!

http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz/musika-eskola-euskaraz helbidean. Hau da, Irurtzungo Aizpea euskara taldearen blogean.

MUSIKA ESKOLA EUSKARAZ ?


Patxi Flores


Irailean hasten dira umeak eskolan eta handik hilabetera-edo ume horiendako musika, ingelesa, pilota, futbola eta abar. Gure kasuan, semea musika-erritmoan jolasten eta trebatzen hasteko talde baterako izena eman genuen. Jakina, Irurtzunen gaurko egunean gaztelaniak daukanez nagusitasuna, gure ustez bide eraginkorrena, eskolan D ereduan matrikulatu ondoren, ikastaro hori euskaraz izanen zela ziurtatzea izan zen. Aurten estrainekoz matrikulatutako haur gehienak D eredutik heldu zirenez, suposatzekoa litzateke Udal Musika Eskolan horiek bermaturik daukatela euskaraz eginen zaiela. Kontua da, sobra ere, ez dagoela erabat argi ratioa betez gero, behintzat, ikasle horiek zein hizkuntzatan ikasi beharko luketen.


Logikak aginduz gero, udalaren mendeko musika eskola batek ziurtatu egin beharko luke D ereduko ikasleek euskaraz ikasi ahal izatea, eta, bidenabar, A eredukoak D eredukoen taldeetan txertatuko balira, ikasle horiek (eta gurasoek) probatu ahal izanen lukete zein neurritaraino ulertzen duten euskaraz.


Hortaz, Irurtzun eta inguruko herrietako gurasoen nahi nagusia baldin bada gure seme-alabek euskaraz jakitea, garbi izan dezagun nahiz eta D ereduak bultzada handia emanen dion, zer edo zer gehixeago eskaini beharko diegula, euskaraz. Bestela, alferrik da kexatzea “Es que mi hij@ no habla euskera”.

2011-11-03

URTE ASKOTARAKO!!!!!!

Atzo, bileran, Patxik zera esan zuen: Euskal Herrian zerbait badago, kartelak dira.



Bada, hor dauzka!!!!!!

Hauek gutxi batzuk baino ez dira. Askoz gehiago daude!
Eta sinisten ez baduzu... etorri euskaltegira eta ikusi!!!!

Eta ortografia arraroa ikusi baduzue, atzoko bileraren efektua da ere. Hor ibili ginen irakasleak S/Z, Z/S, TX/TS, TS/TZ...