2013-03-29

117. LUMAKO ASMATZAILEEN ARTEAN GAUDE!!!

117. Luma aldizkariko gurutzegrama lehiaketan asmatzaileen artean gaude!!! 

Baina ez zaiogu saria tokatu!! Beste batean izanen da!!!

118. Lumako gurutzegrama egina daukagu dagoeneko!!!

2013-03-28

2013-03-27

APIRILAREN 10 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


NOLA ETA NOIZ SORTU ZEN KORRIKA EGITEKO IDEIA?

A) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Ibilaldia jaian inspiratuta

B) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Kilometroak jaian inspiratuta

C) 1980ko AEK-ko irakasle bazkari batean Kilometroak jaian inspiratuta

D) 1980ko AEK-ko irakasle afari batean Ibilaldia jaian inspiratuta.

HILEROKOAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Hilerokoaren galderaren erantzuna
 
Zein da gezurra?
a)           1895ean hasi ziren erabili eta botatzeko konpresak ekoizten. 5 BOTO

b)          Afrikako zonalde batzuetan belarrez egindako tanpoiak erabiltzen dituzte. 13 BOTO

c)            Tanpoiak himena hausten du. 38 BOTO

d)          Hilerokoa jasotzeko silikonazko kopak erabiltzen dira. 5 BOTO

C DA GEZURRA!!!! Himena izan ala ez izan, hilerokoa atera egiten da. Zulo beretik sartzen da tanpoia eta ez du hausten!!!

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, bi boligrafo zoragarriak jasoko dituena Yari da!!!!

CASTILLO SUAREZ EUSKALTEGIAN


2013-03-26

KONPROMISOAK HARTZEKO GARAIA

Euskal Herrian Euskaraz taldearen proposamenari erantzunez...

heldu den apirilaren 5ean, ostiralarekin,

arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara

Altsasuko plazan

euskaradun guztiak

maila guztietako euskaradunak

eta euskaradunak izan nahi dutenak

gonbidatuak daude

euskalakari aktiboak izatera

eta horretarako konpromisoak hartzera

2013-03-25

NANOIPUIN LEHIAKETAN PARTE HARTZEAGATIK SARIA!!!

Parte hartzeagatik kriston saria!!!!!

Eta gero gerokoak! Hau da, irabaztea!!!

Kartapazioa, bi arkatz, borragoma, txorroskiloa, boligrafo urdina, boligrafo beltza eta erregela!!!!!!


PATXI RA EUSKARAZ BIZI DA!!!!

Aupa gure Patxi Ra!!!!

2013ko martxoaren 22ko Guaixen

ESKERRIK ASKO, EUSKAL HERRIA!


2013-03-24

EMAN EUSKARA ELKARRI - KORRIKAREN AMAIERAKO MEZUA

Korrika 18
Lekuko barruko mezua
Amets Arzallus
Ama hizkuntza


Ama hizkuntza esaten dugu hizkuntzaz erditzen garelako.

Erditzen esaten dugu amak gu egiten gaituenean guk ere bera egiten dugulako ama, elkar

egitea da erditzea. Antzeko zerbait gertatzen da hizkuntzarekin ere. Hizkuntzak egiten gaitu gu

eta guk egiten dugu hizkuntza. Elkarren lekuko gara. Elkarri emanez bizi gara. Hizkuntzak guri

eta guk hizkuntzari, arnasa eta izatea.

Ikasten ari denak ematen dio irakasten ari denari zentzua. Irakasten ari denak ematen dio

hiztun zaharrari norabide berri bat. Hiztun zaharrak eman behar dio ikasten ari denari eskua.

Denok eman behar diogu elkarri euskara.

Euskara da ene ama hizkuntza. Baina ama hizkuntza zer da? Ama hizkuntza ez da lehenik

ikasten den hura, ez da amaren magalean jaso genuen hura, ama hizkuntza da, enetzat,

pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza. Gure arrazoiak eta irudiak nola fabrikatzen ditugun

han dago gure ama hizkuntza. Eta posible da, bizitzan zehar, euskara ama hizkuntza

bilakatzea, euskaraz pentsatzen ikastea. Bide horretan zatoztenoi miresmen eta goraintzi, eta

norbaitek esaten baldin badizue zuek euskaldun berriak zaretela, edo euskara ez dela zuen

ama hizkuntza, esaiozue zaharra izatea ez zaiola inori gustatzen, eta bide batez, esaiozue,

ama hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsamendua sortzen duen bakoitzaren

hizkuntza baizik.


Herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Hautatzen diogun ama

hizkuntzaren arabera dago gure herriaren geroa. Erdaraz mintzaraziko gaituztela? Badakigu

hori. Herri honek pentsatu beharko du zerbait erdarari buruz, baina herri hau ezin da pentsatu

erdaraz, herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen.

Herri bat erditu nahi badugu, inork erditzekotan, ama hizkuntzaz erdituko gara.

 


2013-03-23

CASTILLO SUAREZEKIN SOLASALDIA

Heldu den martxoaren 27an, asteazkenarekin,
goizeko 09:30 aldera
Itsasi euskaltegian (Altsasun)
literatur solasaldi bat izanen dugu

Castillo Suarez idazlearekin
Urtebetetze festa poesiari buruz solastuko gara

(Ez da beharrezkoa aurretik liburua irakurrita ekartzea)


2013-03-21

LEHENTASUNAK BALIABIDEAK BEHAR DITU

Gaur, 2013ko martxoaren 21ean, BERRIAn agertutako iritzi artikulua.


ARRATSALDEKOAK ERE INFORMATZEN IZAN DIRA

Hainbat zalantza argitu ditugu.
Oso ongi tratatu gaituzte
eta
konposta egiten ikasteko liburu txiki bat hartu dugu
klasean irakurtzeko.



ATEZ ATE ZABORRA BILTZEKO SISTEMAZ INFORMATZEN

Aurreko egunetan klasean

nola birziklatu,  zer eta nola berrerabili eta zabor kopurua nola gutxitu aztertu dugu,

baita atez atezko zaborra bilketa nola izanen den ere.

Gaur Etxarri Aranazko estalopean dagoen informazio bulegoa bisitatu dugu.

Han gure zalantzak argitu ditugu.

Arratsaldean beste horrenbeste eginen dugu.

2013-03-20

MARTXOAREN 20TIK 27RAKO GALDERA


HILEROKOARI BURUZ     HITZ EGIN DEZAGUN
Zein da gezurra?

a)           1895ean hasi ziren erabili eta botatzeko konpresak ekoizten.

b)          Afrikako zonalde batzuetan belarrez egindako tanpoiak erabiltzen dituzte.

c)            Tanpoiak himena hausten du.

d)          Hilerokoa jasotzeko silikonazko kopak erabiltzen dira.
Parte hartzeko feiskukeko profila erabili edo sakana_mintza@aek.org emaila

EUROPAKO HIZKUNTZEN GALDERAREN ERANTZUNA

BAIEZTAPEN HAUEK EUROPAKO HIZKUNTZEI BURUZKOAK DIRA, BAINA HAUETAKO BAT GEZURRA DA, ZEIN DA?

a) Suitzan lau hizkuntza ofizial daude, baina oraindik herri batzuetan hitz egiten dafrankoprobentzala izeneko hizkuntza bat. 17 boto

b) Alemaniako eskualde batean hizkuntza eslaviar bat hitz egiten dute eta gobernuak babestuta dago. 19 boto

c) Asturiarrek beren hizkuntza badaukate, asturiera. 13 boto

d) Islandian hizkuntza bat baino gehiago dago. Laugarren hau da gezurra!!!!!! Hizkuntza bakarra dago. 18 boto

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero BI BOLIGRAFO ZORAGARRIAK jasoko dituena ikasle bat da Amaia, Aitorren goizeko taldekoa.

ETA ARDOA ETA TXORIZOAK TOKATU ZAIZKIE...

Notarioaren aurrean

txintxo-txintxo zozketa egin eta gero...


Nuriak (Etxarri Aranazko taldea)
Ricardok (Irurtzungo taldea)
Krisek (Aitorren taldea)
Sara Rubiok (EGA taldea)
eta
Isabelek (mintzakidea)

bost pertsona hauek dira botila bana ardo eta txistorra bana jasoko dutenak!!!!!!





IGANDEAN DENOK BAIONARA!!

ETA IGANDEAN DENOK BAIONARA!

2013-03-19

OSTIRALEAN SAGARDOTEGIRA GOAZ!!!!

Ostiralean, martxoak 22, sagardotegi batera goaz afaltzera.

Nahikoak bagaude, autobusez joanen gara.

Zeuk, irakurle maitea, ere etorri nahi duzu?



EGIN DUGU!

eta baita gainezka egin ere!!!

Sakanako mintzakideekin batera, euskaltegiko ikasle eta irakasleok gure kilometro propioa egiteko dirua biltzen ibili gara aurreko egunetan.

Bihar parte hartu dugun guztion artean txorizo eta ardoz osatutako bost lote zozketatuko ditugu!!!!



ETXARRI ARANAZKO KORRIKA TXIKIA

 
Eguraldi hotz baina oso politarekin KORRIKA TXIKIA
Etxarri Aranatzen
 






2013-03-17

SAKANAN LEKUKOA ERAMAN ZUTENAK

Hona hemen Sakanan KORRIKAko lekukoa eraman zutenen zerrenda.

Eskerrik asko guztiei!!!!


94
Sakanako Mankomunitatea
95
Sakanako LAB sindikatua
96
Sakanako Mintzakideak eta Sakanako Itsasi euskaltegiko ikasleak
97
Magotteaux-eko langileak
98
Ramosgo langileak
99
Gerra anaiak
100
Artzabal elkartea (Etxarri Aranatz)
101
Altsasuko gaztetxea eta musika eskola
102
Altsasuko institutua
103
Iñigo Aritza ikastola
104
Zelandi eskola publikoa
105
Altsasuko udala
106
Sunsundegiko langileak
107
Iñigo Aritza ikastolako langileak
108
Ziordiko gaztetxea eta elkartea
109
Ziordiko udala
110
Olaztiko udala
111
Olaztiko Maisuenea gaztetxea
112
Sakanako eskola txikiak
113
Viscofaneko langileak
114
Aitziber eta Tintiniturri elkarteak (Urdiain)
115
Urdiaindarrak
116
Urdiaingo udala
117
Aitzkozar elkartea (Iturmendi)
118
Iturmendiko udala
119
Bakaikuko udala
120
Bakaikuko gazte asanblada
120A
Bakaikuko elkartea
121
Gerra anaiak-eko langileak
122
Andra Mari ikastolako gurasoak
122A
Larrañeta elkartea (Etxarri Aranatz)
123
Etxarri Aranazko udala
124
Andra Mari ikastolako langileak
124A
Andra Mari ikastolako ikasleak
125
San Donato eskola publikoa
126
Udaberri elkartea (Etxarri Aranatz)
127
Jeingenekoa esnekiak eta kuadrila
128
Karrikestu elkartea (Etxarri Aranatz)
129
Etxarri Aranazko EHE
130
Lixarrengoko kontzejua
131
Arbizuko udala
132
Aldabide elkartea (Arbizu)
133
Lakuntzako udala
134
Lakuntzako Pertza eta Biltoki elkarteak (Lakuntza)
135
Sakana Koop
136
Arruazuko udala
137
Argibidea elkartea  (Arbizu)
138
Aralar Mendi elkartea (Uharte Arakil)
139
Uharteko udala
140
Bierrik fundazioa
141
Irañetako euskara taldea
142
Irañetako udala
143
Pikuxar euskara txokoa (Irurtzun)
144
Ihabarko kontzejua
145
Hiriberriko kontzejua
146
Arakilgo udala
147
Orritz dantza taldea (Irurtzun)
148
Iratxo elkartea (Irurtzun)
149
Etxarrengo kontzejua
150
Urritzolako kontzejua
151
Etxeberriko kontzejua
152
Irurtzungo udala
153
Atakondoa eskola publikoa
   154
 Aizpea euskara taldea (Irurtzun)

 

2013-03-16

ESKERRIK ASKO!!!!

Eskerrik asko KORRIKA LAGUN egin zareten Sakanako dendari, tabernari eta zerbitzu guztiei!!!!!

SAKANAN EZ DA KORRIKA DESPEDITU ORAINDIK!!!

Etxarri Aranatz, martxoak 15, ostirala
Goizean zehar KORRIKA txikia

 
Irurtzun, martxoak 15, ostirala
Korrika amaitzerakoan txokolatea Iratxo elkartean.
16:00etan Korrika txikia.
19:00etan Zunba korrika dantza.

Irañeta, martxoak 15, ostirala
6:10ean Korrikari ongi etorria.
18:00etan Eskulanak haurrendako (ludotekan).

Martxoak 16, larunbata
13:00etan Trikipoteoa. Korrika materiala salgai egonen da.
14:00etan Korrika bazkaria Txapel Azpi elkartean.
17:00etan Korrika txikia.
18:00etan Txokolatada.
19:00etan Korrikako abestiak elkartean.

Uharte Arakil, martxoak 16, larunbata
11:30ean Korrika txikia.
12:30ean Txikiendako gosaria plazan (edo frontoian), jokoak ...
13:00etan Asto kaka.
Arratsaldean futbito txapelketa.
21:00etan Parrillada udaletxean.

Bakaiku, martxoak 16, larunbata
21:30ean Bertso afaria: Alaia Martin eta Julen Zelaieta.

Martxoak 17, domeka
17:30ean Korrika txikia Iturmenditik Bakaikura. Ondoren txokolatada eta
Marikalanbreren ipuin kontaketa.