2015-11-27

ABENDUAREN 2 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


Zerrendetako batean ez dago euskal herri kirolik/jokorik? Zeinetan?

  1. aizkolaritza, harrijasotzea, idi-dema.
  2. sega, txingak, arto-oskolak biltzea.
  3. trainerak, korrikalariak, bola-jokoa, soka-tira
  4. trontza, harri-zulatzaileak, oilo-itsua.




2015-11-26

SAKANAKO BITXIKERIEN GALDERAREN ERANTZUNA

Zein da gezurra?

A) 1999an Albanokosobarrak Altsasun egon ziren bi hilabetez gerratik ihesi. 4 BOTO
B) 1350.urtean Errozen Irurtzunen baino etxebizitza gehiago zeuden. 4 BOTO
C) 1898ko San Ferminetan ihes egin zuen zezena Zuhatzun akabatu zuten 1898ko azaroaren 11n. 14 BOTO
D) 1756an Altsasun eta Olaztin Aralarko San Migel paseatu zuten izurrite beltza desagertzeko. 20 boto


Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu, notarioaren aurrean, eta sariaren irabazlea Idoia J. de B. da!!!!! Zorionak!

Kamiseta opari!!!!

Olaztin eta Altsasun San Migel paseatu zuten sagu izurritea kentzeko!



EUSKARAREN EGUNA ALTSASUN


2015-11-24

2015-11-23

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS IRURTZUNEN

Pirritx, Porrotx eta Marimotots (eta Pupu eta Lore) Irurtzunen izanen dira abenduaren 3an, arratsaldeko 17:00etan.

Sarrerek 6 euro balio dute. 

Irurtzungo Martxuetan eta Pikuxarren daude salgai sarrerak edota Altsasun, hemen, Itsasi euskaltegian.


Ekitaldiaren antolatzailea Aizpea Euskara Taldea da.

2015-11-19

AZAROAREN 26 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Sakanari buruzkoa da!!!



Zein da gezurra?

A) 1999an Albanokosobarrak Altsasun egon ziren bi hilabetez gerratik ihesi.
B) 1350.urtean Errozen Irurtzunen baino etxebizitza gehiago zeuden.
C) 1898ko San Ferminetan ihes egin zuen zezena Zuhatzun akabatu zuten 1898ko azaroaren 11n
D) 1756an Altsasun eta Olaztin Aralarko San Migel paseatu zuten izurrite beltza

2015-11-18

AURREKO ASTEKO PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA

Hona hemen aurreko asteko galderaren erantzuna.

Ez galdetu zergatik hain berandu. 

Zein da Boliviako hiriburua?

a) Cochabamba 0 boto
b) Santa Cruz boto 1
c) La Paz 22 boto
d) Sucre 20 boto

La Paz-en Boliviako Gobernua dago, baina bestelakoan hiriburua Sucre da.


Galdera hau aztatu dutenen artean irabazlerik ez dago.

Ez galdetu zergatik.


2015-11-13

¿QUIERES EMPEZAR A APRENDER EUSKERA? ¿VIVES EN IRURTZUN O CERCA?

¡Estamos a punto!

Estamos negociando para que de lunes a viernes (exceptuando los miércoles)  de 15:30 a 17:00 en Irurtzun un grupo empiece a aprender euskara.

¿Quieres tú también?

Nuestro número de teléfono es 607 624 392



Puntu-puntuan gaude! Hortxe gaude!

Astelehenetik ostiralera (asteazkenetan izan ezik) 15:30etik 17:00ra Irurtzunen euskara ikasten hasiko den talde bat lotzeko puntuan gaude.

Zeuk ere nahi duzu?

Hauxe da gure telefono zenbakia 607 624 392

EGA PROBARA AURKEZTEKO ASMOTAN ZABILTZA?

EGA probara aurkezteko asmotan zabiltza?

Bada, jakin ezazu astez, astelehenetik ostegunera, arratsaldetan taldea sortzeko asmotan gabiltzala.

Astean hiru arratsalde (ikasleek eta irakasleak aukeratuko dute zein hiru) eta gutxi gorabehera 18:0etik 21:00etara (hori ere ikasleek eta irakasleak zehaztuko dute)

Eskola horietan EGA probarako eta Hizkuntza Eskolako C1 probarako prestatzeko lanak egingo dira.

Ikastaroaren akaberan, % 80ko asistentziara ailegatuz gero Sakanako Mankomunitatean beka eskatzeko aukera izanen dute ikasleek. Beka hori matrikulan ordaindutakoaren % 40-50 izan ohi da.



2015-11-11

ZERTAN ARI DIRA B2 TALDEKOAK?

Euskalzale ezagunen biografiak irakurtzen eta kontatzen aritu gara.
Orain erreklamazio gutunak lantzen arituko gara.


 

2015-11-09

AZAROAREN 12 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da Boliviako hiriburua?

a) Cochabamba

b) La Paz

c) Santa Cruz

d) Sucre



2015-11-06

UMETOKIAN DAUDEN HAURREI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA

Zer egiten dute umetokian haurrek, musika entzuten dutenean?



a) Eskuak astindu  14 BOTO
b) Dantza egin 12 BOTO
c) Ahoa zabaldu eta mihia atera 17 BOTO
d) Buruz behera jarri 12 BOTO

Aztatu dutenen artean zozketa egin dugu. Notario aurrean, noski! Eta irabazlea da... da... Idoia G.!

Eta aspaldi ez dugu inolako saririk ematen, baina aste honetan bai eman dugu!!!!!

Etxarri Aranazko Karrikestu elkarteko errezeta liburua eman dugu. 

Zorionak Idoia G.!

2015-11-04

BIHAR GOIZEAN ETA BIHAR ARRATSALDEAN ARTE AZOKA BISITATUKO DUGU

Iortia kultur gunean.

Arteaz gozatuko dugu. Fitxa batzuk beteko ditugu. Arteaz ikasiko dugu.