2013-11-30

KOMUNIKABIDEAK ESKOLETAN LAGUN!

Duela gutxi EGA klasean "ez da ahuntzaren gauerdiko eztula" esamoldea atera zen eta egun gutxitara Argia astekarian atera zen.

Beste batean erderakadak aipatzen ari ginela, irakaslea Olariagaren komiki honekin gogoratu zen.

2013-11-28

AILEGATU DIRA ERRIGORAREN KUTXAK!!!!

Hara, hara! Ailegatu dira ERRIGORAren kutxak!  Begira zenbat! Eta dagoeneko eraman dituztenak/ditugunak!!

Euskal Herrian 8.000 kutxa saldu omen dira. Alajaina!


Diru laguntzarik gabe utzi gaitu euskaltegiak UPNren gobernuak

Diru laguntzarik gabe utzi gaitu euskaltegiak UPNren gobernuak


BERRIA egunkaritik hartua (eta pixka bat moldatua)

2013ko aurrekontuetan 245.000 euroko diru sail bat onartuta zegoen, baina AEK-k eta IKAk ez dute sosik jaso iaztik.


Urtzi Urkizu
 «Urte bat baino gehiago egin dugu deus kobratu gabe, eta, gainera, ez digute erabakiaren berri eman». Helios del Santo Nafarroako AEKren bozeramaileak Iruñean atzo adierazi zuenez, 2013ko aurrekontuetan Nafarroako Gobernuak 245.000 euroko diru sail bat onartua zuen AEKrentzat eta IKArentzat. «Baina 2012ko urritik gaur arte ez dugu euro bakar bat ere jaso, UPNren gobernuak ez baitu diru laguntzak banatzeko deialdirik egin nahi izan». Horrez gain, euskaltegietarako diru laguntza kudeatzeko gobernuak zuen teknikaria kendu egin dute.

 Badira 40 urte AEK eta IKA zerbitzu publikoa eskaintzen ari direla, «herritar guztiek duten euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea eginkor egiteko bitartekoak eskainiz». Agerraldian azaldu dutenez, azkeneko inkestek diote Nafarroan gero eta euskal hiztun gehiago daudela. Euskaltegien lanari esker neurri handi batean. Baina orain arte herri ekimeneko euskaltegiei ematen zieten diru laguntza «zirtzilak» kendu egin dituzte. Laguntzak beti kostuetatik oso urrun ibili direla gogorarazi dute, eta urtetik urtera gero eta txikiagoak direla. Zerora iritsi arte. «UPNren gobernuak plangintza txikienik ere ez du egin inoiz euskara ikasi nahi duten heldu guztiak euskaldundu gaitezen». Euskaltegietako ordezkariek jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak sekula ez du «taxuzko» sustapen kanpainarik egin.

Irakaskuntzan D ereduaren aurka egiten, euskarazko hedabideak laguntzarik gabe uzten eta udalerrietako euskara zerbitzuetan euskara teknikarien lana «kili-kolo» jartzen ari da gobernua, AEK-ko eta IKAko kideen ustez. «Euskarabidek daraman hizkuntza politika ere negargarri eta suntsitzailea da», esan du Del Santok. Jose Iribas Nafarroako hezkuntza kontseilariarekin bilera bat eskatua dute.

 Egoera horren guztiaren berri gizarteari emateari ekin diote euskaltegietako ordezkariek. Halaber, abenduaren 11n elkarretaratzea antolatu dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren inguruan. 12:00etan izango da protesta. «Zor digutena eskatzeko».

Nahiz eta erakunde publikoen babesik ez izan, Nafarroako herritarren erantzunarekin pozik daudela azaldu du Nafarroako AEK-ren bozeramaileak: «Herritarrak hurbildu dira beste behin euskaltegietara. Beste askotan bezala, jendeak erantzun egin du. Nahiz eta gobernuaren asmoa gu itotzea den, lanean tinko eta irmo jarraituko dugu».

2013-11-27

ABENDUAREN 4 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Agoteei buruzkoa da galdera!!!
Bai, agoteak!

Zein da gezurra?????

a) Belarriak itsatsita omen zituzten.

b) Apaizaren ondoan esertzen omen ziren.

c) Ile argia omen zeukaten.

d) Elizan sartzeko ate berezia omen zeukaten.

DURANGOKO AZOKARI BURUZKO GALDERAREN ERANTZUNA

A! Berriro erori gara!!!!!! Gehiagok egin dute gaizki ongi baino!

zein da gezurra?

a) Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Durangoko Andra Mariko elizpean.  7 boto
 
b) 1974an gobernadore zibilak debekatu egin zuen elizpean egitea. 51 boto
 
c) Aurten 48. edizioa izango da. boto 1
 
    d)1984tik aurrera argizaiola saria urtero ematen zaie euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsona zein erakundeei. 22 boto
1     1992. urtetik ematen da Argizaiola saria!!!
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Durangora pintxo-pintxo joateko kamiseta jasoko duena Goe da!!!! Aupa, zu!!!!!

2013-11-22

LEHENGOAN EKAITZA BADAGO EGIN BEHARREKOAREN INGURUKO PANELA EGIN GENUEN

Lehengoan ekaitza badago egin beharrekoaren inguruko panela egin genuen. Ederra gelditu zen benetan!!!!!

Hanka sartzeren bat tartean... umorez hartu dugu!!!!
 



2013-11-20

AZAROAREN 27 ARTEKO GALDERA


Durangoko azoka 

Abenduan Durangon egiten den euskal liburu eta diskoak saltzeko azoka da. Baina...

Zein da gezurra?

a) Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Durangoko Andra Mariko elizpean
 
b) 1974an gobernadore zibilak debekatu egin zuen elizpean egitea. 
 
c) Aurten 48. edizioa izango da. 
 
    d)1984tik aurrera argizaiola saria urtero ematen zaie euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsona zein erakundeei. 


 

AZAROAREN 20RAKO GALDERAREN ERANTZUNA

Isturitzeko leizean bai opatu dituzte armak, apaingarriak eta musika tresnak, txirulak hain zuzen ere.

Baina orrazirik ez!!!!!

Orraziak 24 boto

Armak 8 boto

Apaingarriak 9 boto

Musika tresnak  44 boto
Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero,  Rasputinekin amets erotikoak izateko kamiseta zoragarria jasoko du... Urkixok!!!!! Zorionak!!!!!

ELURRA ARI DU!!!!

Ez du zuritu, baina elurra eri du! Mara-mara!

2013-11-19

IGELAREN FROGA!

IGELAREN FROGA!!!!!





EGUN EURITSUAK (ETA ELURRAREN ZAIN) ARBELEAN

Talde askotan klasearen hasieran data eta komentarioren bat idazteko ohitura daukagu.

Batzuetan ohitura hori oso ongi ikasia dago eta ez diogu behar bezala erreparatzen. Hori dela eta, batzuetan akatsak egiten ditugu berariaz, ikasleen atentzioa erakartzeko.

Akatsak edo irakasleek egiten dituzte edo ikasleei akatsen batekin idazteko eskatzen diegu.

Ea, irakurleok, NON DAGO AKATSA?


2013-11-17

ETA HIPOTESIAK ESATEN IKASTEKO?

Nola ikasten da hipotesiak egiten baso-dorre horrekin?
Zergatik dorrea?
Zergatik daude idatzita? 
Zer daukate idatzita?

2013-11-16

HIZTEGIONTZI MAITEA!!!!

Irakurle maiteak:

Badakizue zer den hiztegiontzia?

Zertarako erabiltzen dugun?

Nola erabiltzen dugun?

Zein taldetan erabiltzen dugun?



2013-11-15

NORABIDEAK EMATEN TREBATZEN ARI GARA ETA...

Norabideak ematen trebatzen ari gara A2 mailan eta lehengoan supermerkatuak marraztu genituen. Ondoren elkarri gauzak non dauden esaten aritu ginen.

Bide batez supermerkatuan erosten ditugun produktuen izenak errepasatu genituen.

2013-11-14

IRAKURRI, GOZATU, OPARITU KANPAINA ETXARRI ARANATZEN


Orain hasi eta urtarrilaren 15 arte

Etxarriarrek herriko liburutegian euskarazko liburuak hartu,

irakurri,

liburua itzultzerakoan fitxa txiki bat bete,

eta liburuzainak txartel bat emanen dio.

Txartel horrekin Etxarri Aranazko bi liburu dendetan (Kaxeta eta Ametsa, lehen Marixele) liburu berbera edo euskarazko beste liburu bat erosi ahal izanen du %25 merkeago.

Euskara ikasten ari diren edo mintzakiden ari diren etxarriarrek %50eko deskontua izanen dute.

2013-11-13

GEZURRA ESATEAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Gezurra esatean hortzak erakustearena gezurra da!!!


Sudurrean hazka egin 9 boto

Hortzak erakutsi  41 boto

Ezpainak hozkatu  13 boto

Eskua ahora eraman 10 boto

Notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, "pitilineko/totoko azkeneko tintina sekatzeko" sekulako kamiseta jasoko duena Sara L. da!!!!


(Kamisetaren erabilera Aitorrek proposatu du)

AZAROAREN 20 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Euskal Herriko historiari eta arkeologiari buruzko galdera!!!
Zer objektu EZ dute aurkitu Isturitzeko leizean (Nafarroa Beherea)?

a) orraziak

b) armak

c) apaingarriak
d) musika tresnak

2013-11-12

UDAZKEN-NEGU HONETAN BARAZKIRIK JAN GABE GERATUKO ZARA?

Udazken-negu honetan barazkirik jan gabe geratuko zara?

50 euroren truke, Nafarroako "zona no vascófona" -ko euskaldunei eta euskaldun izan nahi dutenei lagundu eta ongi elikatu!!!!! Ostegunean despedituko da eskatzeko epea!
 
 

B2-C1 MAILAKOAK ZERTAN ARI DIREN BADAKIZUE?

Bada, B2-C1 mailakoak idazten ikasten ari dira.

Iritzi artikuluak idazten trebatzen ari dira.

Ideiak paragrafoka antolatu,
ideiak lotzeko lokailuak erabili,
argudioak eta azalpenak ematen trebatu,

bide batez, hiztegia zabaldu...


2013-11-11

EGA PROBARAKO PRESTATZEN ARI DIREN HAUEK GOSEAK AMORRATZEN BIZI DIRA!

Batek idazlanetan -(e)la-k jaten dituela,

besteak h guztiak jaten dituela

beste batzuek k-k jaten dituztela...


2013-11-10

HILERO AIZU! ALDIZKARIA

Hilero Aizu! aldizkaria jasotzen duten euskaltegiko ikasleek.

Batetik klaseetan hainbat kontu lantzeko erabiltzen da,

eta bestetik etxean euskaraz irakurtzeko materiala izateko.


2013-11-09

IRUDIMENAREN INDARRA!

Euskaltegiko bi talderekin instrukzioak ulertzen eta instrukzio batzuk ematen ikasten ari gara.

Horretarako hainbat kontzeptu lantzen ari gara, baldintza erreala besteak beste.

Lehengoan plastikozko baso batzuk hartu eta dorre bat egin genuen. Basoak identifikatzeko izenak jarri genizkien. Zein izen? Bada aurreko egunetan agertu zaizkigun hitz berriak.

Guztia prest geneukanean... zera egin genuen: geure hipotesiak bota genituen eta probatu.


pertz kentzen badut, biluzik, marrazo eta izurde eroriko dira.

 Gehienetan ez ziren bete gure hipotesiak, kar-kar-kar!!!!


2013-11-06

AZAROAREN 13 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Nola nabaritu ahal zaio pertsona bati gezurretan ari dela?

Zein da gezurra?

ZEIN DA GEZURRA?

a) Hitz egiten ari den bitartean, sudurrean hazka egiten du.

b) Hitz egiten ari den bitartean, hortzak erakusten ditu.

c) Hitz egiten ari den bitartean, ezpainak hozkatzen ditu.

 d) Hitz egiten ari den bitartean, eskua ahora eramaten du.


OLIVER ETA BENJIREN GALDERAREN ERANTZUNA

18 kilometro omen dauzka Oliverrek eta Benjik jokatzen duten futbol zelaiak.

Erantzunak banatu samar daude.

4 km - 14 boto

9 km - 26 boto

18 km - 30 boto

20 km - 20 boto

Aztatu duten 30 lagun horien artean. notarioaren aurrean, zozketa egin dugu eta ETXEKO KOMUNA GARBITZEKO KRISTON KAMISETA jasoko duena Etxarri Aranazko taldeko Josu da!!!! Aupa zu!!!! Zein txukun izanen duzun komuna hemendik aurrera!!!!!!
:-)

2013-11-05

BARAZKI BIKAINAK EUSKARAREN ALDE!


ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa dauka, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.
 
Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.


50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren boluntario lanari esker.


Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu zehatzetara joango da:


Egoera larrian den Lodosako ikastolara
– “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera
- Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera

Eskaria AEKren euskaltegietan egin ahal duzu (azaroaren 14a arte) eta saskia hemen euskaltegian bertan jasoko duzu.

ZERTAN ARI DIRA IRURTZUNGO BI TALDEETAN?

Irurtzungo guraso taldean zalantza adierazten ikasten ari dira. Baita irratiko berriak hobeki ulertzeko lanean ere.

Irurtzungo iluntzeko taldean ipuin klasikoen grabazioak hobeki ulertzeko lanean ari dira. Lagunekin eta familiakoekin egiten ditugun elkarrizketa informalak hobeki egiten ikasten ari dira ere.

2013-11-04

A2 mailan instrukzioan lantzen ari gara eta...

eta sukaldea ordenatzen ibili ginen lehengoan...

 edo arbela ordenatzen?

2013-11-03

HARA, HARA SAKANAN ZENBAT ESTABLEZIMENDUTAN EGIN DAITEKEEN EUSKARAZ!

Eta falta direnak!!!!!

Bihar, etzi, etzidamu... izen gehiago paratuko ditugu!!!!!




2013-11-01

BADAUZKAGU, BADAUZKAGU ARGAZKIAK

Badauzkagu arte azokara egindako bisitako argazkiak, pare bat, goizeko bisitakoak.


Zein txintxo dauden!!!! Arratsaldekoak bihurriago ibili ziren! :-)