2011-12-23

Balkoiari kolorea emateko zapiak salgai

Abenduaren hamaieratik Errege bezpera arte, Euskaraz Bizi  Nahi Dut zapiak salgai Altsasuko Herri Dendan.
Eta bihar, abenduak 24, Etxarri Aranazko plazan goizeko 11:30etik aurrera.

2011-12-16

Gustura atzo...

atzo arratsaldean Altsasuko Iortia kultur etxean izan ginen. Unai Elorriagarekin SPrako tranbiari eta Matxinsaltoen belarriei buruz aritu ginen, eta, benetan, gustura egon ginen!!!!
Oso azkar pasatu ziren ordu eta erdia!

2011-12-15

Gabonetan opariren bat erosteko asmoa baduzu...

ez ahaztu, Altsasun, abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra


HERRI DENDA zabalik dagoela

plazan (Bergera pasteldegiaren eta litxarreria dendaren artean)
bertan Euskal Herriko hainbat taldek ateratako produktuak daude
adibidez gu, AEK


Dendan KORRIKAko produktuak dauzkazue.


Dendaren ordutegia:
goizetan, asteazken eta larunbatetan 12:00-13:30
astelehenetik larunbatera 17:30-20:00

Eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, arratsaldetan  munduko dendari amateurrik onenak!!!!!!!!

2011-12-14

Gaur goizean goizeko taldekook...

Gaur goizean goizeko taldekook Matxinsaltoen belarriak nobela bukatu dugu.

Eta pena pixka bat eman digu.

2011-12-13

Liburua irakurri eta gero

eta etziko hitzorduaren aurretik...


gaur


goizeko Sakontze taldekook eta arratsaldeko Sakontze taldekook...


zinema saioa


SPrako tranbian oinarritutako TXOKOLATE APUR BAT filma ikusi dugu eta ikusiko dugu.




Hori bai, arratsaldekoak txerrikeriekin: palomitak, patata frijituak, koka-kola...

2011-11-29

Euskaraz bizi nahi dugu!!!!

Esate baterako, Nafarroan agintzen duten politikariei: utziguzue euskaraz bizitzen, oinarrizko giza-eskubidea da!!!!
Dena dela, mezu hau jaso behar duenak ulertzeko, badakigu gaztelaniaz egin beharko genukeela. Ai!

2011-11-25

Gero eta gehiago dira!!!!!!

Gero eta gehiago dira paneletan dauden izenak,
Sakanan asko eta asko direlako euskaraz aritzeko aukerak!

2011-11-20

Ari gara, ari gara...

Abenduaren 15ean Unai Elorriagak eginen digun bisitarako prestatzen ari gara.
Eta Tomasek daukan bizitzaren filosofiarekin gozatzen ari gara.
Eta Lucas.. Lucas maitagarria da!
 


2011-11-11

Hara! Gure Patxi!

http://www.blogak.com/irurtzuneuskaraz/musika-eskola-euskaraz helbidean. Hau da, Irurtzungo Aizpea euskara taldearen blogean.

MUSIKA ESKOLA EUSKARAZ ?


Patxi Flores


Irailean hasten dira umeak eskolan eta handik hilabetera-edo ume horiendako musika, ingelesa, pilota, futbola eta abar. Gure kasuan, semea musika-erritmoan jolasten eta trebatzen hasteko talde baterako izena eman genuen. Jakina, Irurtzunen gaurko egunean gaztelaniak daukanez nagusitasuna, gure ustez bide eraginkorrena, eskolan D ereduan matrikulatu ondoren, ikastaro hori euskaraz izanen zela ziurtatzea izan zen. Aurten estrainekoz matrikulatutako haur gehienak D eredutik heldu zirenez, suposatzekoa litzateke Udal Musika Eskolan horiek bermaturik daukatela euskaraz eginen zaiela. Kontua da, sobra ere, ez dagoela erabat argi ratioa betez gero, behintzat, ikasle horiek zein hizkuntzatan ikasi beharko luketen.


Logikak aginduz gero, udalaren mendeko musika eskola batek ziurtatu egin beharko luke D ereduko ikasleek euskaraz ikasi ahal izatea, eta, bidenabar, A eredukoak D eredukoen taldeetan txertatuko balira, ikasle horiek (eta gurasoek) probatu ahal izanen lukete zein neurritaraino ulertzen duten euskaraz.


Hortaz, Irurtzun eta inguruko herrietako gurasoen nahi nagusia baldin bada gure seme-alabek euskaraz jakitea, garbi izan dezagun nahiz eta D ereduak bultzada handia emanen dion, zer edo zer gehixeago eskaini beharko diegula, euskaraz. Bestela, alferrik da kexatzea “Es que mi hij@ no habla euskera”.

2011-11-03

URTE ASKOTARAKO!!!!!!

Atzo, bileran, Patxik zera esan zuen: Euskal Herrian zerbait badago, kartelak dira.



Bada, hor dauzka!!!!!!

Hauek gutxi batzuk baino ez dira. Askoz gehiago daude!
Eta sinisten ez baduzu... etorri euskaltegira eta ikusi!!!!

Eta ortografia arraroa ikusi baduzue, atzoko bileraren efektua da ere. Hor ibili ginen irakasleak S/Z, Z/S, TX/TS, TS/TZ...

2011-10-31

BAZEN GARAIA!!!!!!


Gaur iluntzean ikasturte honetako lehendabiziko afaria eginen dugu. Nork? Bada, goizeko B1 taldekoek. Non? Bada, Etxarri Aranatzen. (Badago afaltzeko leku hoberik, ala?) Nork eginen du afaria? Bada, taldeko sukaldari profesionalak eta bere super-pintxeak. Horrek ongi afaltzea ziurtatuko du, postrea ez baita oso fidatzekoa izanen. irakasleak eginen duela jakinda... 

2011-10-30

Ostegun iluntzean Sakontzekoak Iortian

Ostegun iluntzean Sakontze taldekoak Altsasuko Iortia Kultur Gunean izan ginen. Han, Topaguneako Oskar Zapatak euskararen erabilera zailtzen duten faktoreen inguruan hitz egin zigun eta euskara gehiago erabiltzeko "trikimailuak" eman. Euskal Herrian gero eta ezagunagoa egiten ari den TELP-en bertsio txiki bat izan zen. Pena saioa motza izan zela.
Euskaltegian irakaslearekin pixka bat gehiago sakontzen saiatuko gara.
A, bai, saioa Sakanako Mankomunitateak antolatu zuen. Eskerrik asko!!!

2011-10-29

Zer da hau?

Ikasle batzuen arabera hau MANIFESTAZIOA da.

2011-10-27

Ikaslearen Aita Gurea

Gure irakasle gela erdian zarena
santu izan bedi zure arbela
azkar etor zaitez gure gelara
egin behar degu gure txuletak
patioan bezala etxean ere

Emaguzu gaur egun honetako apunteak
barkau gure piperrak
guk ere zure esne txarra
barkatzen dizugunez gero
eta ez gu gutxiegi eraman
baina atera gaitzazu gelatik oporretara
Amen

IKASLEAREN AITAGUREA

GURE IRAKASLEARI:

ARBEL AURREAN ZAUDENA
SANTU IZAN BEDI ZURE AZALPENA
ETOR BEDI ZURE INSPIRAZIOA
KLASEAN BEZALA KALEAN ERE
EMAIGUZU GAUR, OPOR BEREZIAK
BARKATU GURE TXULETAK
GUK ERE BARKATZEN DIZKIZUGU ZURE ZIGORRAK
EZ DUGU GEHIAGO KOPIATUKO
ETA AZKAR IKASIKO DUGU
ZURE POZERAKO ETA GURERAKO ERE . AMEN.

NAGUSIA GUREA

GURE NAGUSIA BULEGOAN ZARENA
BETI GOGORATUKO DUGU ZURE IZENA
BETI ZURE ERREINUAREN AZPIAN GAUDE
ZURE AGINDUPEAN BEZALA
EMAGUZU GAUR EGUN HONETAKO LANA
BARKATU GURE GREBAK
GUK ERE ZURE MISERIA BARKATUKO DUGU ETA
EZ GU ETSIPENERA ERAMAN
ETA GONBIDATU GAITZAZU AFALTZERA

ETA ORA PRO NOBIS

2011-10-24

Erabiltzeko ikasten dugulako euskara

Pasabidean Sakanako herriekin eta munduko beste leku batzuekin (Bai, Sakanatik kanpo mundua ere badago) panelak sortu ditugu.
Panel horietan, denon artean, ikasle eta irakasle, euskaraz aritzeko lekuak aipatuko digutu.

2011-10-03

2011-2012ko taldeak

2011-2012ko TALDEAK



Hasiera astel, astear, osteg 15:00-16:30 Zelandi Altsasu


Hasiera  astel, astear, osteg, ostir 15:00-16:30 Kultur etxea Etxarri Aranatz 


A1 astelehenetik ostegunera 09:30-11:30 euskaltegian


A2 astelehenetik ostegunera 19:00-21:00 euskaltegian


B1 astel, astear, osteg, ostir 15:30-17:00 Atakondoa Irurtzun


B1 astelehenetik ostegunera 08:30-10:30 euskaltegian


B2 14:50-16:20 astel, astear, osteg, ostir Txioka Altsasu


B2 astelehenetik ostegunera 17:00-19:00 euskaltegian


C1 astearte eta ostegunetan 18:30-21:00 euskaltegian


C1 astel, asteaz eta osteg 19:30-22:00 euskaltegian


C1 astelehenetik ostegunera 09:15-11:45 euskaltegian


EGA astelehen eta asteazkenetan 19:00-21:30 euskaltegian

2011-09-24

Clases en Etxarri Aranatz

Este curso habrá clases de nivel 0 (sólo al principio, porque luego se aprende y ya no es 0) por las mañanas en Etxarri Aranatz.
¿Qué os parece?

2011-09-23

Klaseez gain, hau ere badago!!!!!

Eta probatzen duenari gustatu egiten zaio!

2011-09-22

¿A qué se dedican?







a) ………………… autoak konpontzen ditu.


b) ………………… autobusak gidatzen ditu.

c) ………………… barazkiak hazten ditu.

d) ………………… etxeak egiten ditu.

e) ………………… animaliak sendatzen ditu.

f) ………………… denetatik egiten du / etxea gobernatzen du.

g) ………………… matematika, euskara, gizarte, ingurunea… irakasten ditu.

h) ………………… gauzak saltzen ditu.

i) ………………… iturriak konpontzen ditu.

j) ………………… jendea sendatzen du.

k) ………………… jendearen ilea apaintzen du.

l) ………………… kaleak garbitzen ditu.

m) ………………… kamioiak gidatzen ditu.

n) ………………… ogia egiten du.

o) ………………… otorduak prestatzen ditu.

p) ………………… potroak ukitzen ditu.

q) …………………… albisteak ematen ditu.

r) …………………… ardiak zaintzen ditu.

s) …………………… argazkiak ateratzen ditu.

t) …………………… bulegoko lanak egiten ditu.

u) …………………… meza ematen du.

2011-09-21

Para los que empiezan

He aquí una lista de expresiones que se preparó el curso pasado para los grupos de padres y madres, al final de curso.
  1. Afaltzera! ¡A cenar!
  2. Agian / Akaso / Beharbada / Litekeena da. Quizá.
  3. Ahaztu zait. Se me ha olvidado.
  4. Ahozikin! Se utiliza para reprochar que dice tacos a una persona.
  5. Aise! ¡Fácilmente!
  6. Aizu! ¡Oye! (para captar la atención de alguien)
  7. Alde hemendik! ¡Fuera de aquí!
  8. Alfer hutsa zara! ¡Eres un vago!
  9. Ana izan da. Ha sido Ana.
  10. Antzekoa / Antzeko parezido. Parecido.
  11. Argi dago. Está claro.
  12. Argi eta garbi hitz eginen dut / Argi eta garbi hitz egingo dut . Voy a hablar alto y claro.
  13. Asko duk! ¡Vaya! / ¡Vaya por dios!
  14. Auskalo! ¡Vete a saber!
  15. Azkar! Berandu da eta! ¡Rápido! ¡Que es tarde!
  16. Azken putz! Se le dice a quien se ha quedado último/a. No es ofensivo. Es de broma.
  17. Badaezpada / Badaezpada ere. Por si acaso.
  18. Badakit! ¡Ya lo sé!
  19. Badaukazu sagarrik? ¿Tienes manzanas? Bai, badaukat. Sí, sí tengo. Ez, ez daukat No, no tengo.
  20. Bai, jakina! Sí, por supuesto.
  21. Bai, noski! Sí, claro.
  22. Bai, zera! Ni de coña.
  23. Banan bana / Banaka De uno en uno.
  24. Banator! ¡Ya vengo!
  25. Banengoen, ba, ni! ¡Ya decía yo!
  26. Banoa! ¡Ya voy!
  27. Barkatu! ¡Perdona!
  28. Bazatoz? ¿Vienes?
  29. Bazkaltzera! ¡A comer!
  30. Begiluze! / Kuxkuxero! ¡Cotilla!
  31. Begira! ¡Mira!
  32. Begitan hartu nau. Me tiene manía.
  33. Beharko! ¡Qué remedio!
  34. Beharrik! / Eskerrak! / Gaitz erdi! ¡Menos mal!
  35. Behin baino ez dizut esanen. / Behin baino ez dizut esango. Sólo te lo diré una vez.
  36. Bejondeizuela! ¡Enhorabuena! (a vosotros)
  37. Bejondeizula! ¡Enhorabuena! (a ti)
  38. Belarrimotza! Se le dice a la persona que habla en castellano aun sabiendo euskara. Se le dice para que deje de hablar castellano y pase al euskara.
  39. Beldur naiz / Beldurrak nago. Estoy asustado/a. / Tengo miedo.
  40. Beldurrak airean nago. Estoy muy asustado/a.
  41. Berariaz egin duzu / Nahita egin duzu / Apropos egin duzu. Lo has hecho a propósito/ queriendo.
  42. Berdin dio! Da igual / No importa.
  43. Betiko. Para siempre.
  44. Bikain! ¡Excelente! ¡Fenomenal!
  45. Bildu jostailuak! ¡Recoge/Recoged los juguetes!
  46. Bukatu dut! / Amaitu dut! ¡He terminado!
  47. Bukatu duzu? / Amaitu duzu? ¿Has terminado?
  48. Bultzatu! ¡Empuja!
  49. Buruko mina daukat. Me duele la cabeza.
  50. Burutik jota zaude! ¡Estás pirado/a!
  51. Burutik zaude! ¡Estás pirado/a!
  52. Burutik zaude, ala? Estás pirado/a, ¿o qué?
  53. Doan / Dohainik / Debalde / Musu truk Gratis.
  54. Ederra egin dut! Menuda la he armado.
  55. Ederra egin duzu! Menuda la has armado.
  56. Ekarri hori! ¡Trae eso!
  57. Entzun belarritik! ¡Escucha! (con mucha atención)
  58. Erori zaizu. Se te ha caído.
  59. Eroriko zaizu! ¡Se te va a caer!
  60. Esan egia! ¡Di la verdad!
  61. Eskerrik asko! ¡Gracias! Zuri! ¡A ti! Ez horregatik! De nada Ez da ezer! No es nada.
  62. Etorri hona! ¡Ven aquí! / ¡Venid aquí!
  63. Etxera joango gara? Etxera joanen gara? ¿Vamos a casa?
  64. Ez ahaztu! ¡No lo olvides! ¡No lo olvidéis!
  65. Ez da bidezkoa! ¡No es justo! / ¡No vale!
  66. Ez da izango! ¡No me digas! (para expresar sorpresa ante lo que no han dicho)
  67. Ez dakit. No lo sé.
  68. Ez daukat beste ipurdiko minik! No tengo otro culo que rascar.
  69. Ez du kolpe zorririk jo. No ha pegado ni sello, ni golpe.
  70. Ez du txintik esan. No ha dicho ni pío.
  71. Ez dut tutik ulertu. No he entendido un pijo.
  72. Ez dut ulertu! No lo he entendido.
  73. Ez dut uste. No creo.
  74. Ez egin mainarik! ¡No hagas pucheros!
  75. Ez egin tranparik! ¡No hagas/hagáis trampas!
  76. Ez esan gezurrik! ¡No digas mentiras!
  77. Ez naiz ni izan! ¡Yo no he sido!
  78. Ez tematu! ¡No insistas! ¡No te obstines!
  79. Ez zait inporta. No me importa.
  80. Ezetz asmatu! ¡A que no lo aciertas! ¡A que no lo acertáis!
  81. Ezetz harrapatu! ¡A que no te pillo! ¡A que no me pillas! El contexto ayuda a saber cuál de las dos frases es.
  82. Ezin burutuz dabil. Anda no pudiendo hacer carrera.
  83. Ezin burutuz nabil. Ando no pudiendo hacer carrera.
  84. Ezin dut. No puedo.
  85. Ezta pentsatu ere! ¡Ni pensarlo!
  86. Galdetzea ere! ¡Mira que preguntar…! / ¡A quién se le ocurre preguntar!
  87. Galdu zait. Se me ha perdido.
  88. Galdu zaizkit. Se me han perdido.
  89. Galduta nago. Estoy perdido/a.
  90. Gauza bat esan behar dizut. Tengo que decirte una cosa.
  91. Geldi hor! ¡Quieto ahí!
  92. Gezurra dirudi. Parece mentira.
  93. Gezurti! ¡Mentiroso/a!
  94. Goazen etxera! ¡Vamos a casa!
  95. Goazen parkera! ¡Vamos al parque!
  96. Gose naiz / Goseak nago. Tengo hambre.
  97. Gustatzen zait. Me gusta.
  98. Gustatzen zaizkit. Me gustan.
  99. Gutxi gorabehera. Más o menos.
  100. Hara bestea! ¡Mira quién habla!
  101. Hasi! ¡Empieza!
  102. Hasiko gara? ¿Empezamos?
  103. Hau kiratsa! ¡Qué pestazo! / ¡Qué mal olor!
  104. Hitzontzi! ¡Hablador/a! ¡Cotorro/a!
  105. Hobe duzu! ¡Más te vale!
  106. Hor konpon! / Hor konpon, Mari Anton. Ahí te las compongas.
  107. Hor nonbait. Por ahí. (se refiere a dónde está algo)
  108. Hori besterik ez genuen behar! ¡Lo que faltaba!
  109. Hori ez da egia! ¡Eso no es verdad!
  110. Hori gezurra da! ¡Eso es mentira!
  111. Hori tontakeria! ¡Vaya tontería!
  112. Horrek ez du balio! ¡Eso no vale!
  113. Hotzak garbitzen nago. Estoy helado/a.
  114. Ikusiko duzu. Ya verás / Ya lo verás.
  115. Inola ere ez! ¡De ninguna manera!
  116. Inon direnak! ¡Habrase visto!
  117. Itxoin oiloak pixa egin arte! ¡Ya puedes esperar sentado!
  118. Ixo! ¡Calla! / ¡Callad!
  119. Izan ongi! ¡Que te vaya bien! ¡Que os vaya bien!
  120. Izorrai! ¡Fastídiate!
  121. Jai daukat. La llevo clara.
  122. Jai daukazu! ¡La llevas clara!
  123. Jo eta ke, ikasi arte! Dando caña, hasta aprender.
  124. Joan zait. Se me ha ido.
  125. Kaka zaharra! ¡Mierda! (cuando nos enfadamos)
  126. Kakalan egin dut! ¡Todo el trabajo que he hecho a la mierda!
  127. Kitto! ¡Se acabó!
  128. Kokoteraino nago / Leporaino nago. Estoy hasta el moño.
  129. Komunera joan naiteke? ¿Puedo ir al baño?
  130. Kontakatilu! ¡Chivato/a!
  131. Lagunduko didazu? ¿Me ayudas?
  132. Larri ibili! Casi seguro que sí / Seguramente que sí.
  133. Lehenbailehen. Cuanto antes.
  134. Lehertzea dauka. Ahí se fastidie. / Que se fastidie.
  135. Lehertzea daukazu. Ahí te fastidies / Fastídiate / Ahí te jodas.
  136. Lekutan dago. Está en el quinto pino.
  137. Lotara! ¡A dormir!
  138. Lotsagabe hori! ¡Sinvergüenza!
  139. Mahaipetik pixtu! Se le dice a la persona que ha llegado tarde a comer o a cenar. Significa algo así como “Ahí te las compongas”
  140. Maite zaitut. Te quiero.
  141. Majo! ¡Fenomenal! / ¡De primera!
  142. Mihia txulora! ¡A callar! (la lengua al agujero)
  143. Mukizu! ¡Mocoso/a! ¡Criajo/a!
  144. Mustu zara! ¡Te has estrenado!
  145. Nahastu naiz. Me he liado. (me he equivocado)
  146. Nahi gabe izan da. Ha sido sin querer.
  147. Nahi nuke! ¡Ya quisiera! (yo)
  148. Nekaporraturik nago. Estoy hecho/a polvo.
  149. Nekatuta nago. Estoy cansado/a.
  150. Ni ez naiz izan. Yo no he sido.
  151. Nik ere maite zaitut. Yo también te quiero.
  152. Nire bihotzeko azukre koskorra. Corazoncito mío /Cariño mío (literalmente, terrón de azúcar de mi corazón)
  153. Niri bost! ¡Me importa un pimiento!
  154. Niri ez erantzun horrela, gero! ¡A mí no me contestes así!
  155. Niri ez erantzun, gero! ¡A mí no me contestes!
  156. Noizko? ¿Para cuándo? Gaurko. Para hoy. Biharko. Para mañana. Etziko. Para pasado mañana.
  157. Nondik zatoz? ¿De dónde vienes? (ahora, en este momento) Eskolatik nator. Vengo de la escuela.
  158. Nora zoaz? ¿Adónde vas? (ahora, en este momento) Etxera noa. Me voy a casa.
  159. Noren txanda da? ¿A quién le toca? /¿El turno de quién es?
  160. Norena da hau? ¿De quién es esto/a?
  161. Oilo ipurdia jarri zait. Se me ha puesto la carne de gallina.
  162. Oker nago. Estoy equivocado/a.
  163. Okertu naiz. Me he equivocado.
  164. On egin! ¡Que aproveche! (a los que están comiendo)
  165. Ongi iruditzen zait. Me parece bien.
  166. Oraintxe bertan. Ahora mismo.
  167. Osasunez urratu! Que rompas con salud. (Cuando alguien estrena algo)
  168. Oso ongi! ¡Muy bien!
  169. Ospa hemendik! ¡Fuera de aquí!
  170. Pikutara joan da. Se ha ido a la mierda.
  171. Portatu zara! ¡Te has portado! / Lo has hecho bien.
  172. Potrojorran, ala? ¿Qué? ¿Tocándote los huevos? ¿Haciendo el vago?
  173. Pozik naukazu. Me tienes contento/a. (cuando se está enfadado/a)
  174. Pozten naiz. Me alegro.
  175. Sar naiteke? ¿Puedo entrar?
  176. Segi hara! ¡Vete allí!
  177. Segi horra! ¡Vete ahí!
  178. Sentitzen dut. Lo siento.
  179. Tokatzen zait. Me toca.
  180. Tokatzen zaizu. Te toca.
  181. Tranpati! ¡Tranposo/a!
  182. Txantxetan ari naiz. Estoy de broma.
  183. Txantxetan, ala? De broma, ¿o qué?
  184. Txerri hori! ¡Cacho guarro/a!
  185. Utzi berriketak! ¡Déjate de cuentos!
  186. Zaude isilik! ¡Calla!
  187. Zaude! ¡Para! / ¡Espera!
  188. Zer berri? ¿Qué hay de nuevo? Zaharrak berri. Nada / No hay nada nuevo.
  189. Zer diozu? ¿Qué dices?
  190. Zer du? ¿Qué tiene? / ¿Qué le pasa?
  191. Zer duzu? ¿Qué tienes? / ¿Qué te pasa?
  192. Zer egiten ari zara? ¿Qué estás haciendo?
  193. Zergatik? ¿Por qué? Hargatik. Porque sí /Porque no. Horrexegatik. Porque sí /Porque no. Nik esaten dudalako. Porque lo digo yo.
  194. Zertan ari zara? ¿Qué haces? (por ejemplo, cuando alguien está comportándose de manera extraña)
  195. Zintzo portatu! ¡Pórtate bien!
  196. Zoaz pikutara! / Zoaz antzarak ferratzera! ¡Vete a la mierda!
  197. Zorionak! / Urte askotarako! ¡Felicidades! ¡Por muchos años! (en los cumpleaños)
  198. Zu etxerako! / Etxerako modukoa zara! Eres estupendo/a / ¡Qué buena persona eres!
  199. Zure txanda da! Te toca / Es tu turno.
  200. Zuri bost! A ti qué te importa / No es de tu incumbencia.

2011-09-17

Haiek garaiak!!!!

Ikasturtea hasteko irrikan!

Begira EGAkoen ahozko probarako prestatzeko "eskema" hau!!!



2011-09-16

2. lezioa EMAN = ...........

Adierak


1 du ad.

dar

Liburu hau zure aitak eman zidan: este libro me lo dio tu padre.

Bi musu eman dizkiot: le he dado dos besos.

Ideia ona eman didazu: me has dado una buena idea.

Etsenplu ona eman: dar buen ejemplo.

2 du ad. (-t(z)en, -t(z)era(t))

dar de; dar a

Jaten (edo jatera) eman: dar de comer.

Edaten (edo edatera) eman: dar de beber.

Ezagutzera eman: dar a conocer.

3 du ad.

producir, dar fruto

Lur horrek ez du asko ematen: esa tierra no produce mucho.

4 du ad.

dar, golpear

Eman egingo dizut, e!: ¡que te voy a dar, eh!

Emaiok, ea isiltzen den!: ¡dale, a ver si se calla!

5 du ad.

traducir

Munduko hizkuntza nagusietan emandako liburua da: es un libro que ha sido traducido a las lenguas más importantes.

Ingelesez emazu: tradúcelo al inglés.

6 du ad. denbora

pasar, dedicar

Eman zituzten zazpi urte tenplu hura egiten: pasaron siete años construyendo aquel templo.

7 du ad.

parecer

Erdia falta zaion mendi bat ematen du: parece un monte al que faltara la mitad.

Hamar urte gazteagoa ematen zuen: parecía diez años más joven.

Tontoa ematen du: parece tonto.

8 du ad. (pluraleko 1. pertsonan, aginteran)

suponer

Eman dezagun betiko dela: supongamos que es para siempre.

Demagun esandakoa egia dela: admitamos que lo dicho es verdad.

9 du ad. (osagarriak -tzat kasu-atzizkia duela)

considerar, tomar por

Hau guztia gezurtzat ematen dut: todo esto lo doy por falso.

10 du ad.

[ondo, eder, ederki] sentar/ir/caer bien; [gaizki, txarto] sentar/ir/caer mal; [ondo, eder, ederki] tener buen aspecto; [gaizki, txarto] tener mal aspecto

Zein gaizki ematen dion gona horrek!: ¡qué mal le sienta esa falda!

Etxe horiek kanpotik eder ematen dute: esas casas por fuera tienen buen aspecto.

11 du ad. (osagarriak -ra kasu-atzizkia duela)

dar a, estar orientado a

Etxeak hegoaldera ematen du: la casa está orientada al sur.

12 du ad.

dar de sí, ceder

Jertseak eman egin du: el jersey ha cedido.

13 du ad. irratsaioa, telebista-programa

emitir, retransmitir

14 du ad. Ipar. (osagarriak -ra kasu-atzizkia duela)

echar a; poner en

Hoberena sutara ematea izanen da: lo mejor será echarlo al fuego.

Orea labera emazu: pon la masa en el horno.

15 du ad. kartak

dar, repartir

Nor da ematen?: ¿a quién le toca repartir?

16 du ad. Med. botika

dar, administrar

17 da ad. (osagarriak -ra kasu-atzizkia duela)

darse a, entregarse a, dedicarse a

Jan-edanera eta atsegin galgarrietara emana: entregado al comer y al beber además de a otros placeres perniciosos.

18 da/du ad. Ipar.

poner(se)

Ahuspez eman gaitezen: pongámonos boca abajo.

Zurubia eman zuen hormaren kontra: puso la escalera contra la pared.

Diru-eskasia eman duk estakuru: ha puesto como excusa la falta de dinero.

19 zaio ad. pertsona bati

darse, entregarse

Ene ezin hautsizko fideltasunaz ematen natzaizu: me entrego a ti con una fidelidad incorrupta.

20 dio ad./zaio ad. (osagarriak -i edo -t(z)eari atzizkia duela)

echarse a, ponerse a; darse a, entregarse a, dedicarse a

Eman natzaio irakurtzeari: me he entregado a la lectura.

Ikaratu eta ihesari eman zion: se asustó y se dio a la fuga.

21 dio ad. (osagarriak -k kasu-atzizkia duela) gaitza, ondoeza

dar, tener

Bihotzekoak eman dio: le ha dado un infarto.

Lotan zegoela eman zion eztulak: estando dormido le dio un ataque de tos.

2011-09-13

Ikasturtea umorez hasteko...

Noizean behin (hori da, noizean behin) haizeak, edo hotzak, edo elurrak (ez dugu garbi zerk ) edo beroak... gogor eragiten dio irakasleon buruari eta erderakadak, xelebrekeriak eta halako gauzak ateratzen zaizkigu.


Ikasleei ere noizean behin horrelakoak ere gertatzen zaizkie. Zer uste zenuten, bada?


Hona hemen irakasleen eta ikasleen ateraldiak:


Barkazazai!

Urtarrila, otsaila, martxoa, la pilila… ikasle batek.

Txiokako ikasleak: Negar eragiten duten film erromatikoak MUKIGARRIAK dira.

Gu ga proeuskaldunak.

Nola esaten dira “seno” eta “coseno” euskaraz? Bular eta kopular!

Nola esaten da “pecosa” euskaraz? Pekataria.

Kakota eta mierdota.

Iruñeko AEKra hots egin eta zuzenean “Apuntatu da Marijo?” galdetzea.

Familia baino euskaltegi honek hippy komuna ematen du.

Idoiaren hutsuneak bete behar dira.

Irakasle batek: Zer da kurrikuluma? Bestearen erantzuna: Eta zuk nola prestatzen dituzu klaseak?

ICE juerga y tuve AGE.

Zer uste dau, hori etten dala “por infusión divina”?

Nigatik bi hegazti (??????)

El otrro: Kadda ddoss porr trrressss (kastellano garbian)

Egun batean pentsatu nuen... behin nengoen etxean "de resakilla"

Entzun belarritik!!!!!! (eta nondik bestela?)

Si no kieres taza, ataza y media!

Se apunta a un bonbardero

Urdiaingo irakaslea pinpilina da

Neskato hori zer da? Todomotorrrr?

La otrrrra: Bota ber dozu gazta derrrrretitu arrrte.

Esaera zahar batek esaten dau: deja para mañana lo ke no kieras hazzerrrr hoy

Etxarriko irakasleak eta potroiak (??????????)

Etxarriko irakasle beteranoenak tolosar horditu bat behar du. Horditua eta hornitua!!!! hau da, MP3a, hau da, "reproduktorea"

Zarie unos drogadiktos!!!!

Putos euskaltzainas de los kojones

Nola depende? De ziur begiratzen nola depende.

Nola esaten da "la has klabau"?

Zer da ituna? Pazto

La otrrrra: Putetxeetan onddoak sortzen dira. Euskaltegian ere bai.

Ostegun arratsaldeetan: merienda de sexo con negrrrrrossss. Tupperrr-sex taldea

La otrrrra otrrra: Ya lo siento.

Zabala, zabala da. Irakasle filosofoa

Aiba! "Baratze bat" abestia! Pornoa da! Bai! "Te boy a hazer un güerto"!!!!!!

"trintxete bat dago Txintxetoren dendan" Ez dakigu trinkete edo trantxete esan nahi genuen

"de la kuadrilla del puño zerrau"

"txitxitrinko"

"fregatu" eta ez behin, baizik eta hiru aldiz.

"hor dago txapel bat pajazkua"

"Toalla bota"

"zu zerena zoaz?" ¿Tú de qué vas? esan nahi omen genuen. (?)

"nire agotza mentala da"

"hori Josuneren yagusia da!"

Irakasle batek "Zer da helburua?" Bigarren irakasleak "??????????" Hirugarren irakasleak "El- cabeza"

"Nor da "el carretillero" edo "esparraguero" edo "gondolero" hori?"

"Zer da aketza? Pu... mier...(zentsura)" (Aketza hazitarako txerri harra da)

"Me largo. Espesa nago. Muaa! Agur! Nahikoa da!"

"Baakizu zer izen daukien etxiook? Mongolo etxe edota ...(irakasle izena)..en etxie"

Halakok aurkitu du “su media naranja".

"Ke desperdizion!"

Hau ikasle batena da, baina bikaina da: "Nola da euskaraz ipuinak amaitzeko formula? Kalabazin, kalabazin"

"Jarri biherko ginuke autobusak salgai"

"Usteak erdia ustel. La mitad podrido, baya"

Irakasle batek: "Zer da tenorea" Besteak:

"Da una gran defraudazion"

"Etxarrin begiratu lodia egiten dute" (hacer la vista gorda?)

"AEK-ko irakasleak dira unos pringaus" irakasleek esana

"Doze i media bamos a ir" irakasle batek esana.

"La mujer pekeña de gran peto" irakasle batek beste irakasle bati buruz esana.

Udan Aitor irakaslea bere pisuan egongo da "Aitorfrito"

"La mujer pekeña de gran peto"k zera esan du, Etxarrikoak zerdos kon z direla.

Irakasle batek: Ni birziklagarria naiz. Beste irakasle batek: Bai, biodesagradablea.

Korrika koordinatzaileak pasta batzuk utzi zituen irakasleendako ondoko mezuarekin: Jan zazubie lertu arte! Txerrikitoxxxx! Irakasle batek erantzun zion: Gustuaa jankot, musikito piojo!!

"Hori ein berko dot por kojones. Horrek daka primizia" irakasle estresatu bat

Irakasle batek: " Euskaltegia alaitzeko ekarri ditut loreak " Beste irakasle batek: "Ni ez nagoenean, ezta?"

"Ni lanean ari naiz. Ez tokatu pelotas" irakasle batek

Nola esaten da ¿Quieres follar conmigo?: Nirekin lurra jaso nahi duzu? ikasle batek esana

"Me eNÑÑNkanta kanta. Me la pone" irakasle musikito pijoak esana



Horrela jarraituz gero, laster psikiatrikoan bukatzeko moduan

2011-09-09

2011-09-08

2011-09-05

Euskaltegia zabalik

zabalik dago bai euskaltegiko atea, astelehenetik ostiralera

09:00-14:00



16:30-20:00

euskara ikasteko asmotan
EGA gainditzeko asmotan
ongi pasatzeko asmotan
bisita egiteko asmotan

datozen guztiendako


2011-08-29

Bueltan gaude!

Bisitan etorri nahi duen guztiarendako ateak zabalik dauzkagu.

2011-07-02

OPORRAK!!!!

2011-06-18

Oraingoan ez dago aitzakiarik!!!!!!!!

Herria San Joanetarako prestatzen ari den honetan, eta


ikasturtea despeditzeko, Kima euskara taldeak nobela

beltzarekin gozatzera gonbidatzen zaitu. Hilaren hasieran

bezala, oraingo honetan ere genero literario hori gertutik

ezagutzeko aukera eman nahi du Kimak. Oporren aurreko azken

literatur bidaia, azken Testu bazka garagarrilaren 22an

izanen da. Ohi bezala, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan,

mahai beltza duen gelan), 19:00etan.



Euskarazko literatura ezagutu eta harekin gozatzeko

gonbitea da Testu bazka. Lagun taldea, zazpi bat bildu, eta

denen artean euskarazko testu labur bat irakurtzearekin

hasten da saioa. Ondoren, saioaren gidariak proposatutako

galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua,

sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.



Testu bazka-n aritzeko ez da literatura ezagutza

espezifikorik edo prestaketa berezirik behar. Testu bazka-k

aukera ematen du, besteak beste: euskal idazleen lanak

ezagutzeko; ez da etxerako lanik izanen; ez dago irakurketa

beharturik, saioak ez dira oso luzeak izaten eta saio

guztiak independenteak dira. Guztiak ere Testu bazka-n

parte hartzeko nahikoa arrazoia direla uste dugu.



Irakur zaletasuna dutenei, literatura maite dutenei,

idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenei edota

euskaraz hitz egin nahi duten guztiei Kima euskara taldeak

parte hartzeko gonbitea egiten die. Antolakuntza errazteko,

eskertuko genizueke aurretik izena ematea, bezperara arte

duzue horretarako (Altsasuko udal liburutegian, Itsasi

euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org

helbidean). Hori egin eta on egin diezazula

literatura-bidaiak. Bizi euskaraz.



Ikasleen modura, hilaren akaberarekin batera ere bere

trepetak bildu eta heldu den ikasturtera arte esanen du

agur bidaia literarioak