2011-03-27

Nabari da KORRIKA datorrela!!!!!!!!!!

Euskaltegia "normala" baino aztoratuago dago!!!!!!

2011-03-21

2011-03-18

Guk ere gure kilometrotxoa nahi dugulako

Euskaltegiko denon artean euskaltegi paretik pasatuko den kilometroa erosiko dugu, ezta???????

2011-03-17

Saltsero hutsak garelako

Atzo interneten ezagutu genuen esperimento bat egin genuen.
Kontua zen arto bikorrak hartzea, lau "segapoto"ren erdian jartzea eta lauretara aldi berean deitzea.
Interneten irakurri eta ikusitakoaren arabera, arto bikorrak krispeta bihurtu behar ziren.

2011-03-16

EGAkoak:

kartel hau??????

2011-03-14

Bukatu da epea.

Asteburua izan duzue gu aurkitzeko Guaixen.
Eta inork ez duzue ezer ere bidali!!!!!!

Zoazte "derrepentean" denok okulistarengana!!!!!!!

2011-03-11

Ikusi-makusi, zer ikusi?????

Gure irakasleetako bat, hobeki esanda, gutako bat aste honetako Guaixen!!!!!!!

Benga, aurkitu eta non aurkitu duen esatera etortzen denari oparitxo bat emanen diogu. Benetan!!!!

2011-03-10

KIMA taldekoen hausnarketa

Kaixo,



Berriki bukatu da ikastetxeetan aurre-matrikula egiteko epea. Iaz Sakanan 5 haurretik, 4 D ereduan matrikulatu ziren. Emaitza ona da eta lan eta ahalegin handien fruitua.




Urteekin, D ereduak erakutsi du kalitatezko irakaskuntza dela. Haur euskaldunek nahiz erdaldunek bi hizkuntza ofizialak ikasi eta emaitza onak lortzen dituzte; baita atzerriko hizkuntzetan ere. Orain ezin da esan aspaldian esaten zen bezala: “Vasco ser, ir a la escuela y no aprender”




Baina kasu honetan, botilaren alde hutsari begiratu nahi diogu. Izan ere, ikasleen %20k, D ereduan ikasten ez dutenek, ez dute euskara maila ona lortuko. Sakanan, Euskal Herriko toki askotan ez bezala, aukera dago bi hizkuntza ofizialak ikasteko. Orduan, ikasketak bukatu eta euskara ez jakitea, ez al da aukera galdua?




Gurasoek badute eskubidea haien seme-alaben ikasketa eredua aukeratzeko. Baina eskubide horren gainean, badago seme alaben eskubidea hezkuntza ona jasotzeko. Eta gure herrian hitz egiten diren bi hizkuntzetatik bakar bat ikasten badute, hori hezkuntza ona izaten da? Zer gertatuko litzateke ikastetxe batean txinera edo arabiera edo alemana ikasiko balitz baina gaztelera ez? Esango genuke ikasle horien prestakuntza ona dela? Etorkizuna erraza izango litzateke haur horiendako?



Gizarte honetan funtsezkoa da heziketa ahalik eta onena izatea. Hizkuntz bakar bat fundamentuz ikasten bada, dela gaztelera, dela euskara, dela beste bat, esan dezakegu heziketa ona dela?



Eskolan, euskararen presentzia ez da opari bat izan. Lehen, ilegala zen, gero alegala, eta azkenean legala (mugek badiraute, baina). Aurrerapausoa herritarren esfortzuari esker lortu da, erdaldun eta euskaldunena. Nafarroako Euskararen Legearen arabera, “gure” Gobernuak Euskara sustatu behar du. Baina gai hau, ez al da garrantzitsuegia Gobernu baten eskuetan uzteko? Gure inguruan, guk ere sustatu al dezakegu Euskara? Erantzuna, zuek eman.



Kima euskara taldea

www.altsasuneuskaraz.com




Irakurri eta zabaldu!!!!!!!!!!!!

Ondo Izan

2011-03-05

Heldu den asteko plana

Inauteriak direla-eta, jai (pixka bat) egingo dugu.

Astearte arratsaldean eta asteazken goizean ez da klaserik izanen.

Ongi pasa tarte horretan!

Eta gero itzuli euskaltegira ongi pasatzen jarraitzera!!!!!



2011-03-04

Euskaltegiko batek irabazi du Guaixeko G puntuarena

Aupa!!! Pozik gaude!!! Klasean G puntuaren bila izerdia atera eta gero, emaitzak datoz!!!!!!



Gure ikasleetako batek bi pertsonarendako bazkaria edo afaria irabazi du, Guaixeko G puntuaren jokoari esker!!!

Gora Maria!!! On egin!!!